Maizterren grebaren ondorioz, La Caixaren ia 2.000 etxebizitza publifikatu dituzte Katalunian

  • Etxebizitzen prezioaren etengabeko gorakadari aurre egiten ari dira Herrialde Katalanetan maizterren grebak. Eta greba horrek hiru erosketetan ia 2.000 etxebitzitza publifikatzea lortu dute, Generalitateak La Caixari erosita.

Sindicat de Llogateres

2025eko azaroaren 27an - 16:50
Azken eguneraketa: 19:02
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

La Caixa bankuaren esku zeuden Sentmenat, Sitges, Banyoles eta Palau Solità i Plegamans (Herrialde Katalanetako udalerriak) promozioetako 71 familiak alokairu greba egin dute apirilaren 1etik, El Saltok zabaldu duenez. Greba 2020an hasi zen borroka luze baten azken etapa izan da. Horren aurretik, egon dira gehiegizko klausulak, mantenu falta, prezio puztuak eta ustez bidegabeko kobrantzagatik salaketak. Guztira, grebarekin 257.631 euro ordaintzeari utzi diote banku katalanari. Maizterren sindikatuak, adierazi du grebaren helburu nagusia lortu dela: “La Caixa Fundazioko bloke guztiak publiko eta babestu egingo dira betiko”.

Ara hedabideak zabaldu du, Gereralitateak 1.064 pisu erosiko dizkiola Inmocaixari, La Caixaren etxe-agentziri , 87,2 milioi euroren truke. Etxebizitzen erosketa berri hori, Kataluniako Gobernuak inoiz egin duen handiena da, eta exekutiboak azken urteetan entitate horrekin itxitako beste hiru operaziori gehitu behar zaio. Lehenengoa, Pere Aragonesen gobernuak egin zuen, orduan izan ziren 450 etxebizitza, beste biak, izan ziren 214 eta 179 etxebizitzakoak. Guztira, Kataluniako administrazioaren eta Inmocaixaren arteko tratuak ia 2.000 etxebizitza gehiago bideratu ditu parke publikorako.

Etxebizitza sindikatuak adierazi du etxebizitza eskubidea defendatzeko bide bakarra maizterren artean antolatzea dela. Azaroaren 29an borrokan ibili diren etxebizitzen aurrean (L’Hospitalet udalerrian) egingo dute greba ospakizuna.


Etxebizitza eskubidea kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
⚠️ Hezkuntza kanal berria ARGIAn
Ikas-komunitatearen jarraipen berezia, Mikel Garciaren eskutik
Hezkuntzari egiten diogun jarraipenak koska bat egingo du gora, bai edukiz bai diseinuz berrituta datorren Hezkuntza kanalarekin