Okzitania, Europa modernoaren sorrera garaian, zulo beltz baten gisakoa iruditzen zait. Eta zalantzan izaten naiz ea ez ote garen zulo beltz horretan behera oraindik ere erortzen eta erortzen ari. Joxe Azurmendik duela gutxi argitaratu duen Europa bezain zaharra liburuan atal bat eskaintzen dio auzi horri, eta bertan aipatzen du, zenbait adituren ustez Frantziak Okzitaniari egin zion gerra "historia moderno europarreko lehendabiziko genozidioa" kontsidera daitekeela.
Okzitaniako herriaren aldi tragiko hura XII. mendean hasi zen. Garai hartan, aita Santuak Lur Santura ?hau da, Jesus bizi izan zen herrialdera? abiatuko ziren armada konkistatzaileak sustatu zituen. Lur Santu madarikatu hartara joango zirenak. Gurutzada izenez ezagutzen ditugu, gaur egun, espedizio haiek, soldadu kristau horien helburua, nonbait, Ekialde Hurbileko lurralde islamdar haiek gurutzearen zeinuaren esaneko bihurtzea zelako. Gizaldiak pasa zituzten gerlariok, orain lurralde batzuetan nagusitu, gero lurraldeak galdu, ondoren berriro zakuratu eta atzera berriz galdu… Baina ez hori bakarrik. Gurutzadaren formula biziki erabilgarria gertatu zen jarrera edo ikuspegi ideologiko berri bati haizea emateko: gerraren arrazoiaren oinarrian, casus belli delako bat izateko, Jainkoaren premia eta mandatua zegoen orain, zergati moral bat aurkitzen zen arimen salbazioarekin lotua. Eta nola ez obeditu Jainkoaren gogoari? Lehenengo gerrak urrutiko herrien kontrakoak izango ziren, baina arian-arian, formula bera auzo-herriekin erabiltzen hasi zen. Halaxe sortu zen 1184an Inkisizioa Okzitanian edo, bertakoen hizkuntzan esanda, Langedòc-en, hereje kataroak aitzaki. 1209an aita santuak kataroen kontrako gurutzada deitu zuen; orduan hasi ziren Okzitaniaren zulo beltza aitzurtzen.
Frantziako erregeak kataroen aurkako gurutzada besteren lurraldeez jabetu eta ondasunak handitzeko erabili zuen. Jainkoaren gogoari men eginez, noski. Monarkia absolutistak bere bidea egiten hasi ziren garaia zen, eta okzitaniarrena eredu txarra zen. Okzitanian ez zegoen zentralismorako joerarik, ez zuten erregerik. Hainbat jaun feudal handi edo txikiagok gobernaturiko hiri eta jaurerriek osatzen zuten, eta batasuna hizkuntzak eta kulturak ematen zien. Hain zuzen ere, hizkuntzak ematen zion herriari izena: Langue d'Oc. Are gehiago, Langue d'Oc hizkuntzaren inguruan, gortesau okzitaniarren artean goi mailako kultura eraiki zuten: amodio gortesauaren, amore finaren, dominen –hots, damen-; eta trobadoreen zibilizazioa, alegia. Langedòceko literatura izan da Mendebaldeko poesiaren sehaska: Mendebaldeko poesiaren sorrera, alajaina.
1209an aita santuak kataroen kontrako gurutzada deitu zuen; orduan hasi ziren Okzitaniaren zulo beltza aitzurtzen
Gauzak zer diren, okzitanieraz idatzitako poema baten bidez iritsi zaizkigu gerra haren inguruko zehaztasunak. Canso de la Crosada (Gurutzadaren abestia) 1212 eta 1218 artean idatzi zen. Lehen zatia Gilen Tuterakoak idatzi zuen, Frantziaren alde eginez. Gero, ez dakigu zergatik, 1213ko uztailean isildu egingo zaigu Gilen, eta anonimo okzitano batek, poeta fin batek, hartzen du hitzaren txanda. Eta literatura monumentu bat eraikiko du. Gilen Tuterakoaren kontrako norakoan, gerra galduko dutenen alde egiten du poetak. Canso de la Crosada poemaren bertsoak eta gerra jazoera garaikideak dira, lekukotza zuzenean oinarrituak, eta horrek kontakizunari indarra gehitzen dio, zalantzarik gabe.
Poeta anonimoarentzat hura ez da heresia kataroaren aurkako gerra hutsa. Bere aburuz, kultura oso baten kontrako erasoa da, zibilizazioen arteko talka. Deskribatzen duen kultura okzitaniarra oinarrizko balio batzuetan bermatzen zen: Pretz (kemena, ausardia), paratge (prestutasuna), convivencia (bizikidetasuna) eta frantsesen erasoa balio horien aurkako erasoa zen. Idealizaziorik ez: Erdi Aroko Okzitania feudal hark errealitate lurtarretik zerutarretik baino gehiago izango zuela ziur gaude, noski; baina bat etorriko gara, halere, ideal gisa, gizarte anbizio gisa, behintzat, ez dagoela gaizki horrelako balioetan eraikitako nortasun nazional bat.
Poemaren egileak, alde batetik, zaldunen balio izan behar luketenak erakusten dizkigu: lirismoa, edertasunaren goraipamena, apaindura. Baina ez hori bakarrik, okzitaniarren artean dagoen elkartasuna ere nabarmentzen du, klase artekoa nahiz genero artekoa. Hara hor, adibidez, batailarako prestaketa kontatzen duen pasartea: "Zaldunek eta damek errematxeak eramaten dituzte; dontzeilak eta dontzelak, materialak eta baleztako jaurtigaiak". Gudarako jarduera frenetiko guztiak, poemaren arabera, Okzitaniako balioei uko egin gabe burutzen dira: formak galdu gabe, alaitasunez, kantuz eta bertsoz lagunduta. "Zaldunak eta burgesak, dama eta dontzelak, neskak, mutilak eta dontzeila txikiak; denak, handiak eta txikiak, elkarri harlanduak pasaz.... baladak, kantak eta bertsotxoak kantatzen dituzten bitartean".
Kantu arinok airean zirela iritsi zen galera handia.
Txikitan, Txiki eta Che Guevara nahasten nituen. Umetako lainoarte baten moduan gogoratzen dut, baina gerora ulertu dut: Txikik Che miresten zuen. Horregatik, haren aurpegi mitikodun kamisetarekin agertzen da bere argazki gogoangarrian, eta Askatasun haizea poema euskarara... [+]
Amedspor futbol taldea Turkiaren menpeko Kurdistango Amed hirikoa da. Elastikoan publizitatea kurdueraz idatzita eramateagatik jarri diote isuna.
Orain Baionako merkatuko saltzaileek afitxa bidez jakinarazten dute euskaraz eta gaskoiz aritzeko prest direla. Baionako Herriko Etxeak duela bi urte abiatutako euskara plangintzaren ildotik ekintza abiatu du.
Amsagar jer dyaspura d Arif: X wbrid n tgumi n tutlayt tarifit (Diasporaren eta Rifen arteko topaketa: tarifit hizkuntza zaintzeko bidea) lemapean, abuztuaren 27tik irailaren 5era, amazigh hizkuntza eta kulturaren aldeko 50 ekintzaile inguru bildu dira Alhucemas eta Nador artean.
Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]
Martxan daude okzitanieran jatorria duen hizkuntza berpizteko hainbat ekimen. Ipar Euskal Herrian galzorian dagoen hizkuntza da gaskoia; aurreko mende hasieran galdu zen Hego Euskal Herrian.
Europar Batasuneko estatu kideen gehiengoak atzera bota du euskara, katalana eta galiziera EBn hizkuntza ofizialak izateko eskaera. Finantzazio eta arlo legalean hainbat "zalantza" dituztela plazaratu dute.
Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]
Astelehenetik ostiralera bitarte, 18 eta 35 urte arteko 80 gaztek mundu osoko hizkuntza gutxituen arteko harremanak sendotuko dituzte hitzaldi, mahai inguru eta mintegien gisako jarduerekin. Guztira 68 hizkuntza gutxituk izango dute presentzia topaketan, inoizko kopuru handiena.
María del Cielo Galindo Puyalek EHUn Master Amaierako Lana aurkeztu du ostegunean, ekainaren 26an. Galindok kitxuaz hitz egin du epaimahaiaren aurrean, Boliviako emakume indigena meatzarien parte-hartze politikoaz. Lana kitxuaz eta gaztelaniaz idatzi du, eta bere anaiak... [+]
Bretainiako adierazpide musikal zein literarioen sustatzaile eta banatzaile nagusia izan da Breizh kooperatiba. Ia zazpi hamarkadetako ibilbidean ehunka egile bretainiarren lanak editatu eta ekoitzi ditu, horietako hainbat bretoieraz.
Egungo kurduerazko idazle esanguratsuenetakoa da Mizgin Ronak. Zortzi liburu ditu idatzita, bost eleberri eta hiru olerki liburu. 16 urte zituenean ihesera jo zuen, eta urte eta erdiren ondoren haren jaioterrian atxilotu zuten, Diyarbakirren. 1992an, 18 urte besterik ez zituela,... [+]
Talentua garai honetan zaindu, babestu eta erakarri beharreko altxorra ei da. Horregatik, Kutxabankeko lehendakari Anton Arriolak hezkuntzan ingelesari garrantzi handiagoa eman behar zaiola adierazi du, eta euskara horretarako oztopo izan daitekeela Poloniatik etor litezkeen... [+]