Elitzur Ramla talde sionista ez da Gernikara etorriko, horren aurka egindako presioari esker

  •  Bulgariara tokialdatu dituzte saskibaloi-partidak. Palestinarekin Elkartasunak agerraldia egingo du gaur iluntzean Gernikan.

Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2025eko azaroaren 21ean - 07:00
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Elitzur Ramla saskibaloi-talde israeldarrak ez du Gernikan (Bizkaia) jokatuko datorren astean. Gernikako klubak erabaki du Maloste kiroldegian izatekoak ziren partidak Bulgariara lekualdatzea eta ateak itxita jokatzea, Gernika "bakearen sinbolo" dela eta Israelgo Estatuko taldeak ez lukeela bertan egon behar ulertuta, El Correo-ren arabera. 

Azken asteetan, Israelgo saskibaloi-taldearen bisitaren kontrako erantzuna prestatzen aritu dira Gernikan, Palestinarekin Elkartasuna plataformaren eskutik. Eta egindako lanak izan du emaitza, presioari esker, Bulgariara aldatu behar izan baitituzte partiduak.

"Azkenengo asteetako borrokaren eta presioaren fruitua izan da erabaki hori. Asko izan gara partidu horien kontrako asanbladetan antolatu, kaleak propagandaz bete, bandoak jarri eta, orokorrean, borroka honi gure atxikimendua adierazi diogunak; komertzio, kirol-talde, norbanako, hezkuntza-zentro...", azaldu du Palestinarekin Elkartasunak. Aldarrikatu duenez, "argi utzi dugu ez dugula talde israeldarrik onartzen, ez Gernikan ez inon". 

Plataformak agerraldia egin du bart iluntzean. Elitzur Ramlaren eta talde sionista guztien presentziaren aurka, manifestazio batera deitu zuten larunbat honetarako, eta azaroaren 25ean eta 27an jokatzekoak ziren partiden harira ere antolatu zituzten protestak Maloste aurrean. 


Israeli boikota kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.