80.000 euro igorriko ditu Palestinara Gure Haurrak ere Badira ekimenak

  • Bildutako dirua Paz Con Dignidad, UNRWA eta Mundubat erakundeen bitartez palestinarrei bideratuko zaie. Milaka kamiseta saltzeaz gain, zenbait dinamika egin dituzte urrian zehar ikastetxeetan. Hala ere, genozidioak aurrera jarraitzen duela eta palestinarrak ez ahazteko elkartasun mezua zabaldu dute.

Ekimenak urrian manifestazioa egin zuen Bilbon. Israelek Palestinan eginiko genozidioan milaka hildako adin txikikoak oroitu zituzten eta palestinar herriaren existitzeko eskubidea aldarrikatu zuten. LAB

2025eko azaroaren 20an - 15:18
Azken eguneraketa: 17:16
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Gasteizen ostegunean eskainitako prentsaurrekoan Gure Haurrak ere Badira ekimenak adierazi du 80.000 euro bildu eta 12.400 kamiseta saldu dituztela. Haur eta Nerabeen Nazioarteko eguna baliatu dute irabazien berri emateko. Hala ere, azpimarratu nahi izan dute palestinarren sufrimenduak jarraitzen dutela, nahiz eta hedabideetan jadanik ez dioten jaramonik egite.

Bildutako dirua Palestinara bideratuko da Paz con Dignidad, UNRWA eta Mundubat erakundeen bitartez. Prentsaurrekoa baliatu dute interpelatzeko Gasteizko Gobernua. Donostiako Ospitalean aurkitzen diren bi familia palestinarrei “merezi duten harrera eta osasun arreta” ematea eskatu die.

Kamiseten salmenten dirua biltzeaz gain, adierazi dute urrian 200 ikastetxe baino gehiagotan dinamika desberdinak antolatu dituztela, eta bertan ehunka ikaslek, langilek eta irakaslek parte hartu dutela. Balioan jarri dute ikastetxetatik jasotako “erantzun zoragarria”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Palestinarekin elkartasuna
Eguneraketa berriak daude