Suhiltzaileek askatu egin dituzte Beasaingo CAFen kateatu diren ekintzaileak

  • Dozena bat lagunek protesta egin dute larunbat goizean Beasainen (Gipuzkoa), CAFek Israelekin dituen negozioak apurtzea eskatzeko. "Euskal Herrian, eufemismorik gabe, argi esaten dugu: CAF Israelgo genozidio eta apartheidaren konplize zuzena da", adierazi dute.


2025eko azaroaren 29an - 08:35
Azken eguneraketa: 13:33
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Azaroaren 29an, Palestinari elkartasuna adierazteko nazioarteko egunean, hainbat ekintzaile Beasaingo CAF enpresaren lantegiaren aurrean elkartu dira, eta kate bidez lepoa lantegiaren sarrerara lotu dute. Palestinari elkartasuna adierazteko eta CAF seinalatzeko egin dute protesta, Israelen eraikitzen ari den trena ez delako "garraiobide neutrala", baizik eta "anexio eta apartheid tresna".

Hiru puntutan azpimarratu dute hori: trenaren funtzioa da kolonia ilegalak elkarren artean lotzea; auzo palestinarrak isolatzea du helburu; eta populazio kolonoaren mugikortasuna errazten du. "CAFek ez du soilik okupazioaren gainean eraikitzen: okupazio hori martxan jartzen du", azpimarratu dute irakurketan: "Israelgo kontratu bakoitza odolez zikindutako kontratua da". 

Boikoterako deia egin dute manifestariek, eta "edonolakoa" izan behar duela azpimarratu: politikoa, ekonomikoa, akademikoa, kulturala eta kirolekoa. 

Ekintza hasi eta gutxira, Ertzaintzako lau furgoneta bertaratu dira, baina ekintza "bortitzik" ez zegoela eta, alde egin dute. Suhiltzaileek askatu dituzte dagoeneko.

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
2026ko apirilaren 15
Flotilla bat

2026ko apirilaren 13
Irten da Global Sumud Flotilla Bartzelonatik
"Indartsu gaude, helburua argi dugu eta lortzeko asmoz goaz"

2026ko otsailaren 2
Libertà

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.