Nagusien Etxea eraistearen aurkako protestek jarraitzen dute Getxon

  • Otsailaren 13an hasi zituzten Getxoko Itzulbaltzeta auzoko Ibar Nagusien Etxea eta Gaztetxea izandako eraikina eraisteko lanak. Biharamunean protesta egitera hurbildu ziren eraistearen aurkako herritarrak, eta ordutik protestek ez dute etenik izan. Asteartean, eraikina erdi eraitsirik, berriz oldartu zaie Ertzaintza protestan zirenei eta pertsona bat atxilotu dute. Eraistearen aurkako plataformak helegitea jarri du Espainiako Auzitegi Gorenean, baina Getxoko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak aurrera egin dute eraistearekin.

Ertzaintza eraikina babesten.

2023ko otsailaren 21an - 12:08
Azken eguneraketa: 18:04

Astelehenean hasi zuten Getxoko Lope de Vega kaleko 12. zenbakiaren eraistea, eta dagoeneko eraikinaren zati bat obra-hondakin bilakatua badago ere, aurka dauden herritarrek ez dute amorerik eman. Astearte goizean berriz bertaratu dira hainbat pertsona protesta egitera, eta Ertzaintza beste behin oldartu zaie: bertatik bertara gertakarien berri ematen ari den Hirukak jakinarazi duenez jendea identifikatzen aritu dira "modu oldarkorrean", eta identifikatuen artean dago hedabideko kazetari bat; Naiz-ek grabatu duen bideo batean, aldiz, polizia agente bat ikus daiteke adineko pertsona bati bultzaka eta borra-kolpea ematen. Protestan ari zirenetako bat atxilotu egin dute, eta bigarren bat atxiki badute ere, identifikatu eta aske utzi dute. Isuna helaraziko diotela jakinarazi diote, Hirukak emandako informazioaren arabera.

Otsailaren 13an hasi zituzten eraiste lanak, eraikina barrutik husten hastearekin batera. Eraikina botatzeko prozedura martxan zegoela oharturik, astearte goizean eraistearen aurka protesta egitera hurbildu ziren hainbat auzokide, eta eguna amaitu orduko hamarretik gora zauritu eta atxilotu bat zenbatu zituzten. Ordutik protestek ez dute etenik izan, eta Polizia herritarrei oldartu zaien laugarren eguna da. Eraikina guztiz bota arte protestan jarraitzeko asmoa agertu dute auzokideek.

Helegitea jarrita egin arren, eraistearekin aurrera

Getxoko Udalak otsailaren 7an pasa zion Lope de Vega kaleko eraikinaren eskumena Bizkaiko Foru Aldundiari, eta asmoa da Belaunaldien Arteko Zentroa eraikitzea iraganean Ibar Nagusien Etxea eta Gaztetxea izandako eraikinaren tokian. Ibar Nagusien Etxeko kideek urteetako borroka eraman dute aurrera eraikina mantentzeko helburuarekin, eta borroka horretan bide judiziala ere hartu dute. Abuztuan lortu zuten Bizkaiko epaitegiak eraiste lanak gelditzeko agindua ematea, baina urtarrilean indarrik gabe utzi zuen agindu hori Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren ebazpenak. EAEko auzitegietako bidea agortuta, Espainiako Auzitegi Gorenera jo du orain eraikina mantentzearen aldeko plataformak.

Paco Rama Ibar Nagusien Etxeko presidenteak Hirukari jakinarazi dionez, Getxoko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia horren jakitun dira, eta halere eraistea martxan jarri dute. "Ez genuen espero hain azkar izatea, legearekiko errespetu gehiago espero genuen", adierazi du.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gizartea
2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Palestinaren aldeko unibertsitate-sarea

EHUk Tel Aviv-eko unibertsitatearekin etorkizuneko lankidetzarako bideak ahalbidetzen dituen zibersegurtasuneko katedra bat sortu izanaren harira, bertako langileok interpelatuak izan gara hainbat lekutatik, eta esan beharra dut neurri handi batean lotsatuta sentitu naizela,... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude