Gaur ireki du Munduko Osasun Erakundeak otsailaren 11tik 13ra bitartean nazioarteko epidemiologo eta bestelako aditu nagusiak bilduko dituen simposium berezia Genevan (Suitza). "2019nCoV arnasbideetako gaixotasun akutua" deitu biltzarraren irekieran Tedros Adhanom Ghebreyesus idazkari nagusiak ozen ohartarazi du Txinarentzako arrisku larria izateaz gain gainerako mundu osoarentzako ere mehatxua handia dela.
Hitzokin hasi du bere mintzaldia Tedros Adhanom Ghebreyesusek: "Sinesteak lana duen arren, orain dela bi hilabete guretzako erabat ezezaguna zen 2019nCoV koronabirusa, geroztik hainbeste eragin duena hedabideetan, ekonomian eta lider politikoengan. Orain arteko kasuen %99 Txinan gertatu den arren, jarraitzen du larrialdi bat izaten herrialde horrentzako baina baita ere mehatxu oso larria gainerako munduarentzako. Koronabirusaren erasoak erronka botatzen digu hainbat alorretan proban jarriz. Batetik gure solidaritate politikoa: ea mundua gai izango den elkar hartzeko ez mugarik eta ez ideologiarik ezagutzen ez duen etsai komunaren aurrean. Gure solidaritate ekonomikoa ere frogarazten digu: ea prest gauden gaur dirua inbertitzeko 2019nCoV honen erasoari aurre egiteko, ala nahiago dugun geroago horren kalteak kudeatzen pagatzea. Eta solidaritate zientifikoa: iritsiko ote da mundua elkarrekin partekatzen ditugun arazoen erantzunak elkarrekin partekatzera?
"With 99% of #2019nCoV cases in #China, this remains very much an emergency for that country, but one that holds a very grave threat for the rest of the world"-@DrTedros
— World Health Organization (WHO) (@WHO) February 11, 2020
Genevako bileraren atarian aurreikuspen ezberdinak azaldu dira adituen artean. Txinan 2003ko SARS izurriari aurre egiten asmatu zuenetik heroitzat daukaten eta gaur ere agintarien aholku emaile nagusia den Zhong Nanshan doktoreak uste du otsailaren erdi-amaiera alderako gaindituta egongo dela izurri berriaren okerrena eta apirilerako arazoa itxita:
#BREAKING #China #coronavirus outbreak may peak later this month and then plateau, based on current model and trend, says China advisor Zhong Nanshan
— Jessica Jaganathan (@j3ssi3) February 11, 2020
Oso bestela, Hong Kongeko unibertsitatean osasun publikoko katedraduna den Gabriel Leung, hau ere munduko aditu nagusietakotzat joa, beldur da 2019nCoV iritsi daitekeela munduko biztanleen %60a kutsatzera, baldin eta ez badira denetan hartzen Txinan ikusten ari garenak bezalako isolamendu eta kontrol neurri zorrotzak.
Coronavirus cld infect more than 60% of the global population if containment methods fail, acc to Prof Gabriel Leung, chair of public health medicine HONG KONG.
Even if the death rate reaches JUST 1%, the potential spread means it cld still kill thousands https://t.co/zznkEHzHwJ
— Dagmar Unger (@DagmarUnger) February 11, 2020
Asteartean, Johns Hopkins zentroak uneoro daraman kontabilitatearen arabera, honela dago 2019nCoV izurritearen egoera: hildakoak milakoa gaindituta 1.018 dira eta kutsatuak 43.138.
