Munduko Osasun Erakundeak artea osasun sisteman txertatzea gomendatu du

  • Artea, osasuna eta ongizatea lotzen dituen eskala handiko ikerketa egin du lehen aldiz Munduko Osasun Erakundeak (MOE) eta gobernuei osasun eta arte sektorearen arteko elkarlana bultzatzeko politikak aplikatzeko eskatu die. Ikusi dugu itxialdi egoera honetan arteak asperdura akabatzeaz gain antsietatea edo estresa bezalako gaitzei aurre egiten lagun dezakeela. Adituek ere adierazi dute arteak eragin positiboak dituela gure osasunean.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko apirilaren 30an - 08:26
(Argazkia: Dantzan)

MOEak mundu osoko 900 argitalpen zientifiko aztertu ditu eta atera duten ondorio nagusiena da arteak osasun fisiko eta mentalean lagun dezakeela. Piroska Östlin MOEko kideak dionez, erakundeak argitaratu duen txosteneko adibideen bidez diabetea, obesitatea edo osasun mentaleko arazoei artearen bidez aurre egiteko moduak erakusten dira, “osasuna eta ongizatea testuinguru sozial eta komunitario zabalagoan ulertzen dute eta orain arte ohiko mediku praktikek eman izan ez dituzten konponbideak eskaintzen dituzte”.

Txostenak nabarmentzen du artea erabiltzeak emaitza onak emateaz gain, ohiko tratamendu biomedikoak baino errentagarriagoak izan daitezkeela zenbait praktika. Ez dira aurkikuntza berriak, izan ere musikoterapia bezalako diziplinak gero eta gehiago ari dira garatzen eta kimioterapia bezalako tratamendu gogorrak zertxobait goxatzeko artea erabiltzea nahiko zabalduta dago.

Berria da MOEk lehen aldiz ikertu dituela artea, osasuna eta ongizatea modu global eta eskala handian eta autoritateei artea osasun sisteman txertatzeko dei egin diela. Txostenaren egileek ondorioztatu dute ikuspuntu eta metodologia ugari aurkitu direla oinarrizko osasun mugei aurre egiteko arteek duten balio potentzialari buruz eta MOEan parte hartzen duten herrialdeei artearen eta osasun-sektorearen arteko lankidetza hobetuko duten epe luzeko estrategiak eta politikak garatzeko deia luzatu die.

Osadantzan

Dantzak osasuna dakar eta osasunak dantza. Adin, gorpuzkera eta tamaina guztietako jendea osasuntsu izateko jarduera egokia da dantza, onura fisikoak eta psikologikoak dakartzana. Gorputz osoari egiten dio mesede dantzak: bihotza eta birikak hauspotu, giharren tinkotasuna eta indarra areagotu, iraupen motora eta azkartasuna bizitu, gaitasun aerobikoa handitu, pisuaren kudeaketan lagundu, hezurren sendotasuna hobetu, osteoporosia atzeratu, gorputz osoaren azkartasuna eta malgutasuna, oreka eta espazioaren kontzientzia handitu, gorputzarekiko konfidantza hobetu, buruazkartasunari lagundu, eta ongi-izate fisiko eta mental orokorra hobetzen du, auto-konfidantza eta autoestima areagotuz, eta gaitasun sozialetan lagunduz.

Eta hori guztia gorputz ariketaz gozatuz, plazer hutsez egiten den jarduera eginez, dantzatuz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude