OME kezkatuta, koronabirusaren testuinguruan azkarki emendatuko direlako paludismo kasuak

  • Osasunaren Mundu Erakundearen aurreikuspenei segi, paludismoaz hildakoen kopurua bikoiztu daiteke aurten Saharaz hegoaldeko Afrikan. Eltxo sareen eta paludismoaren kontrako erremedioen banaketak gutxitzeko arriskuagatik litzateke gaitza emendatuko.


2020ko apirilaren 25ean - 19:39
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Gaur egungo testuinguruak ondorio larri bat ekar dezake Saharaz hegoaldeko Afrikan: Paludismoaz hildakoen kopuruaren bikoiztea. Koronabirusari aurre egin beharrean, eltxo sareen eta paludismoaren kontrako erremedioen banaketak gutxituko direla aurreikusten da. Horrek eragin dezake gaitzaren emendioa.

Hori horrela, koronabirusari aurre egiten segitzea ezinbestekotzat izan arren paludismoaren kontrako bidearekin tinko segitzeko deia luzatu du OME Osasunaren Mundu Erakundeak. Egitura honen kalkuluei segi, kasurik okerrenean 769.000 heriotz ondorioztatuko ditu paludismoak 2020ean Saharaz hegoaldeko Afrikan –2018an baino bi aldiz gehiago–. 405.000 hil ziren eritasun horren ondorioz 2018an.

Munduko eskualde hau da paludismoaz gehien hunkia, kasuen %93ak bertan direlako. Gainera, koronabirusa ere hedatuz doa kontinente horretan eta horri dagokionez ere alarma pizturik du OMEk: "Egoera txarra baino txarragoa bizitzera" preparatzeko deia luzaturik die afrikarrei OMEko zuzendari Tedros Adhanom Ghebreyesusek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!