Kezka handia eragiten du koronabirusak Afrikan daukan hedapenak

  • "Egoera txarra baino txarragoa bizitzera" preparatzeko deia luzatu die afrikarrei Munduko Osasun Erakundeko (MOE) zuzendari Tedros Adhanom Ghebreyesusek. Koronabirusa hedatuz doa kontinente guztian zehar eta gaur egun 54 herrietatik 37tan daude pertsona kutsatuak. Prebentziorako baliabideak eskas ukanki eta osasun sistema kaskarragatik, egoera laster okertuko dela diote osasun arloko aditu askok.


2020ko martxoaren 21an - 13:06

Gertatu daitekeen sarraskiaz ohartarazteko konparaketa bat egiten dio Augustin Augier Alima deitu Gobernuz Kanpoko Erakundeko ordezkariak Marianne komunikabideko kazetariari: “Frantziako ospitaleetan zazpi ohe dauzkagu 1.000 herritarrentzako, 0,3 dauzkagu Mendebaldeko Afrikan. Frantzian 50 mediku dauzkagu 15.000 biztanlerentzat, bakarra dago 15.000rentzat Burkina Fason. Frantziako osasun sistema bikoiztu behar litzateke koronabirusaz gutxi-asko gogorki kutsatutakoen arta segurtzeko. Hemen 50 aldiz biderkatu behar litzateke”. %10 arteko heriotz-tasa eta "erizainen kutsatze izugarria” aurreikusten ditu Ebolaren birusaren deskubritzaileen artean den Jean-Jacques Muyembe Tanfum mediku kongoarrak.

Koronabirusaren lehen kasua otsailean agertu zen Egipton eta geroztik hedatuz doa Afrika guztian gaindi. Europatik eta Txinatik etorritako turisten bidez sartu zen birusa kontinentera. Afrikako 54 herrietatik 37tan daude kutsaturiko herritarrak, ofizialki orotara milako bat. Nahiz eta hedapena beste kontinenteetan baino erritmo mantsoagoan abiatu, geroz eta lasterrago zabalduz doa birusa. Biziki kezkaturik daude osasun arloko adituak. “Egoera txarra baino txarragoa” bizitzera preparatzeko deia luzatu zien afrikarrei Munduko Osasun Erakundeko (MOE) zuzendari Tedros Adhanom Ghebreyesusek. Irakurketa bera dute erietxe guztiek: ez gaude prest.
Prebentzioa, epidemia saihesteko

Koronabirusaren kontrako politika hiru zutabetan banaturik dauka Afrikar Batasunaren Eritasunen Prebentzio eta Kontrolarako Erakundeak: Prebentzioa, heriotzen mugatzea eta sarraski sozialen saihestea. Baina, lehen zutabeak ditu beste biak segurtatuko. Horregatik dabiltza prebentzioaren atalean ahal bezain bat eragiten.

Osasun sistema kaskarra daukate Afrikako estatu gehienek eta horrek kezka areagotzen die osasun arloko arduradunei. Dakitelako kutsatutakoen kopurua emendatuz gero, gaindituak izanen direla eta egoera kontrola ezina izango dutela. Kontinenteko arta sistema onena duen Hego Afrikak ere ez luke jakingo erantzuten epidemiari, Matshidiso Moeti Afrikarentzako MOEko ordezkariak Le Monde egunkariari azaldu dionaren arabera.

Hori horrela, prebentzio neurriak hartzen dabiltza geroz eta herri gehiago. Baina hori ere zaila zaie: maskak, koronabirusaren detekzio testak, eskuak garbitzeko ura zein soluzio hidroalkoholikoak eskas dituztelako. Otsaila arte Covid-19 diagnostikatzeko bi laborategi zeuden Afrikan –bata Senegalen eta bestea Hego Afrikan–. Epidemia aurreikusirik, biderkatu dituzte zentroak eta gaur egun berrogei bat daude. Hainbat herrik dituzte ikastetxeak zein otoitz lekuak hetsirik edota garraio publikoetan pertsona kopuruak mugaturik. Mugak hesten dabiltza ere hainbat Estatu.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude