Milioi bat jende hil eta 33 milioi kutsatu ditu COVID-19 pandemiak dagoeneko

  • Milioi bat heriotzaren mugarria San Migel egunez –irailaren 27an– hautsi du COVID-19 pandemiak munduan. Horiez gain, denetara 33 milioi dira koronabirusaz kutsatu eta ofizialki aitortutakoak. Adituek uste dute, hala ere, bai kutsatuak eta bai hildakoak gehiago direla, informazioak bildu eta bateratzeko dauden zailtasunak kontuan hartuta.


2020ko irailaren 28an - 11:50
Munduko mapak erakusten du une honetan kutsadura nola doan herrialdez herrialde, kolore argienetik ilunenera mailakatuz azken bi asteetan 100.000 biztanleko bakoitzak metatu dituen kasuak. (Irudia: ECDC)

Otsailean bere kalteak erakusten hasi ostean, lau hilabete behar izan zituen COVID-19 pandemiak milioi erdi jende hiltzeko, marka hori gaindituz joan den ekainaren 28an. Kutsatuak orduan 10 milioi ziren. Hiru hilabete geroago, beste hainbeste heriotza metatu dira munduan, igandean –irailak 27– milioi bat heriotzaren marka gainditu du pandemiak; kutsatuak orain 33 milioi dira. Horiek denak kopuru ofizialetan, bistakoa baita bai heriotzak eta batez ere kutsadura kasuak askoz ugariagoak izan behar dutela.

Heriotza gehien AEBek metatu dituzte, 209.000, eta bigarren Brasilek 141.000rekin. Ondoren hamarrekoa osatuz datoz India (95.574), Mexiko (76.243), Erresuma Batua (41.988), Italia (35.835), Peru (32.262), Frantzia (31.727), Espainia (31.232) eta Iran (25.589).

Hala ere, ziurrenik orain artean herrialde kaltetuenak zeintzuk izan diren argiago azaltzen da heriotza kopuruak biztanleen proportzioan jarrita. Kenduta beren txikitasunagatik ikuspegi orokorra desitxuratu dezaketen San Marino eta Andorra, milioi biztanleko heriotza kopuruetan lehen hamarrak dira Peru (975), Belgika (860), Espainia (668), Bolivia (668), Brasil (666), Txile (660), Ekuador (637), AEB (632), Erresuma Batua (618) eta Italia (593). Frantzia atzeraxeago dator, 486 hildakorekin.

Kontinenteka erreparatuz gero, kopuru absolutuetan bi Amerikek hartu dute pandemia honen nagusitasuna: Ipar Amerikan hilak 307.487 dira eta Hego Amerikan  248.722. Europan orain arte  220.285 hil dira, Asian 189.522, Afrikan 35.215 eta Ozeania osoan 912.  

Munduan COVID-19ak gehien kaltetutako 15 herrialdeak, heriotza kopuru absolutuen arabera sailkatuta. (Irudia: Worldometes)

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude