Inoiz ikusi gabeko atentatuak Libanon. Nola eta zergatik?

  • 12 hildako –tartean bi adingabe– eta 3.000 zauritu inguru, asteartean. 26 ordu geroago, beste 20 hildako eta 450 zauritu baino gehiago, Libanoko Osasun Ministerioaren arabera. Bi leherketa masibo eta koordinatu izan dira, lehena milaka pertsona-bilagailutan eta bigarrena ehunka walkie-talkitan. Mundu guztiak jakin badakien arren Israel sarraski berri honen atzean dagoela, gobernu sionistak ez du hortaz ezer adierazi eta "gerraren fase berri baten hasieran gaudela" dio.


2024ko irailaren 19an - 12:37
Azken eguneraketa: 16:50

Israelen gaitasun militarra eta munduaren harridura eta ikara

Otsailean, Hezbollahk, Hassan Nasrallah liderraren beraren hitzetan, mugikorrak saihesteko eskatu zien bere jarraitzaileei, atzerriko inteligentzia zerbitzuek kontrola saihesteko, Mosadek hainbatetan erakutsi duenez. Adimendun telefonoen ordez, testu-mezuak eta alarmak jasotzeko pertsonen-bilagailuak erabiltzen hasi ziren. Prozesu horretan, argi dago Israelgo zerbitzu sekretuek aukera baliatu zutela komunikazio-tresna horien hornidura-katean haien atzaparrak sartzeko.

Oraindik argitzeke dago, non, noiz eta nola egin duten, baina sionistek lortu zuten Libanora bidean ziren bilagailuak –eta walkie-talkieak– nahieran manipulatzea. Ekialde Ertaineko gerra berriemaile beterano Elijah Magnierren arabera, Ekialde Ertaineko herrialde bateko aduanetan hainbat hilabetez atxiki zituzten bilagailu horiek. Ustez, Israelgo zerbitzuek tarte hori baliatu zuten aparatuak desmuntatu eta litiozko ioien jatorrizko baterien ordez lehergailuak eta perdigoiak barnean zituzten beste bateria batzuk jartzeko, ahalik eta kalterik handiena sortzeko, baina pisua gainditu gabe. Aparatuen elektronika manipulatu ere egin zuten leherketak urrutitik eta era koordinatuan aktibatu ahal izateko, bilagailuetan kodetutako mezu jakin bat jaso ondoren.

Asteartean mezu hori bidali zuten bilagailuetara, eta, handik gutxira, eztanda egiten hasi ziren. Eta, atentatuaren ezaugarriek oraindik mundua txundituta zutela, hurrengo egunean, berriz ere antzeko beste eraso bat burutu zuten, ehunka walkie-talkie leherrarazita, Japoniako "ICOM" markakoak, IC-V82 modelokoak. Baina enpresak azpimarratu duen bezala, eskuko irrati modelo hori itsasoz bestaldera esportatu dute masiboki: 160.000 unitate inguru 2004 eta 2014 artean, eta hala, momentuz, ezin dute zehaztu haien jatorria.

ICOM enpresako buruetako bat leherrarazi dituzten walkien modeloa eta bateria eskuetan.

Aurretik historian inoiz ikusi ez diren eraso motak dira, entitate sionistaren gaitasun teknologiko, infiltrazio gaitasuna eta koordinazio maila apartagatik. Baina, horrek ez du ezkutatu behar indarkeria-ekintza masibo eta indiskriminatua izan dela, sionisten egungo logika genozidarekin bat egiten duena. Laster beteko du Gazako genozidioak urtebetea. Zerrendan dagoen pertsona oro helburu militar bihurtu dute, bere baldintzak, adina, jatorria eta abar alboratuta. Eta sobera frogatu dutenez, logika genozida hori ez dute soilik Gazan aplikatzen.

Hildako edo zauritutako pertsona guztiak ez dira Hezbollahko kideak. Larrialdi-zerbitzuek eta bestelako boluntarioek ere bilagailuak erabiltzen zituzten, adibidez  Beiruteko Unibertsitate Amerikarraren Ospitalean, ohar batean adierazi dutenez. Ez ziren Hezbollahren tresna esklusibo bat. Horregatik argi esan behar da: erasoak indiskriminatuak izan dira. Bilagailu zein walkieak gainean zartatu zaizkien pertsonez gain, leherketak askotariko leku publikotan gertatu dira: kalean, dendetan, autoa gidatu bitartean, garraio publikoan... Ala asteartean hil zituzten bi adingabeak ere Hezbollahko “terroristak” ziren? Ala milaka biktimen artean "bakarrik" bi ume hiltzea “kopuru onargarrien” barruan dago?

Zergatik orain?

Hedabide gehienek azpimarratu dute erasoek “gerra eskualdean areagotzeko” Israelen urratsak izan direla. Badira beste ahots batzuk, hala nola Moon of Alabama, azpimarratu dutenak Netanyahuk erasoa erabili izana Hezbollahren aurkako erabateko erasoa eskatzen duten kritikoak isilarazteko bide gisa, jakinik gerrilla xiiaren aurkako gerra bat Libanon zabaltzeak, ziurrenik, sionisten porrota ekar lezakeela (lehenago gertatu izan den bezala, azkena 2006an).

Eskuak zikinduta, baina libre

Eskualdean biolentzia are gehiago zabal dezaketen tamainako erasoen arrazoi belikoetatik haratago, Israelek astakeria berri hau egin du arrazoi sinple bezain funtsezko batengatik: inpunitatea. Badakite haientzat ez dagoela marra gorririk. Egiten dutena egiten dutela, ez dute ondorio praktikorik jasoko, ohiko zenbait gaitzespen-adierazpenetik haratago.

Amerikako Estatu Batuen eta bere nazioarteko mariatxien baldintzarik gabeko babesa du. Europar Batasuna ezgauza da, eta Europan pisu gehien duten estatuen lankidetza lotuta dute sionistek. Arabiar gobernu gehienak ‘zipaioak’ dira, eta gehienek eskuak gurutzatuta dituzte ustez babesten omen duten “arreba-anaia palestinarren kausaren” defentsan. Eta Nazio Batuen Erakundearen ezintasuna agerikoa da edozein nazioarteko araudi errespetarazi eta zigor eraginkorrak ezartzeko. Finean, Israelek halakoak egiten ditu uzten diotelako. Utzi egiten diogulako.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Libano
2024-10-14 | ARGIA
40 estatuk “gogor gaitzetsi” dute Israelek NBE-n kasko urdinei eraso egin izana

Azken egunetan gutxienez Nazio Batuen Erakundeko bost kasko urdin zauritu ditu Israelgo armadak, UNIFIL Nazio Batuen Libanorako Indar Behin-Behinekoak duen egoitza nagusiaren kontrako erasoetan, Naqoura herrian. Netanyahuk esan du kasko urdinak “giza ezkutu” gisa... [+]


Libano “Gaza bezala suntsitzeko" mehatxua zabaldu du Netanyahuk

Ingelesez zabalduriko bideo baten bidez eman die abisua Israelgo Lehen ministroak: Israelgo armadarekin kolaboratu ezean, libanoarrei ere bideratuko die palestinarrek pairaturiko "sufrikarioa".


Uri Tzafon mugimendua: Jainkoaren izenean, Libano kolonizatzera

Uri Tzafon 2023ko martxoan sortu zen, ehunka batzuk kide dira, baina milaka jarraitzaile ditu jada eta tinko jarraitzen du bere ideia nagusia saltzen: Libanoko Litani ibaitik hegoalderako lurraldea Galilearen iparraldea da, beraz, "koloniza dezagun".


2024-10-02 | Moon of Alabama
Gerra hurrengo fasera iritsi da

Irailaren 17ko astean, Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk erabaki zuen Hezbollah-rekin Libanon zuen misil trukea beste maila batera eskalatzea, eta erabateko gerra hastea.


Libanon lur erasoa hasi du Israelek, herrialde gehiago bonbardatu bitartean

“Gerraren hurrengo fasea” hasi duela iragarri du Israelgo Armadak. Beirut hiriburuan, Gazan eta Sirian ere egin ditu bonbardaketak, eta Iran mehatxatu du berriz ere. AEBek jakinarazi dute soldadu gehiago bidaliko dituztela Ekialde Hurbilean dituen baseetara, Israeli... [+]


700 hildakotik gora Libanon eta Israelen lurreko erasoa gero eta gertuago

Israelek jarraitzen du Libanoko hegoaldeari eta Beiruteko hainbat auzori airez eraso egiten eta, nazioarteko eragileen deiak gero eta handiagoak badira ere, oraingoz ez da su-etenerako aukerarik ikusten.


2024-09-24 | ARGIA
Libanon “ofentsiba areagotzeko” asmoa azaldu du Israelgo Armadak

Asteartean Beirut hiriburua bonbardatu du Israelek, aurreko egunetan erasoak nagusiki herrialdearen hegoaldean eta ekialdean egin ostean. “Ofentsiba areagotzeko” asmoa azaldu du Israelgo Armadako burua Herzi Halevik. Gerra “eskualde osora” zabaltzeko... [+]


Israelek Libano bonbardatuta gutxienez 492 hildako eta 1.645 zauritu eragin ditu astelehenean

Azken urteetan ikusi gabeko bonbardaketa egin du Israelek Libanoko hainbat hiritan. Astelehenean, gutxienez 492 pertsona hil dituzte eta 1.645 zauritu, Libanoko osasun ministerioak emandako datuen arabera. Horrez gain, ostiralean Hezbollahren bi komandante hil zituen Israelek... [+]


Bonba-jostailuen oroimena oraindik bizirik da Libanon

Ekialde Erdia dantzan jarri dute pertsona-bilagailuak eta walkie-talkieak lehergailu bihurtu dituzten erasoek. Israel isilik da, baina inork gutxik jartzen du zalantzan erasoen atzean hura dela. Besteak beste, iraganean aritu delako jada jolas hilgarri horietan, eta akusazio... [+]


2024-09-18 | Axier Lopez
14 lagun hil dituzte Libanon bigarren leherketa olatuan, oraingoan walkie-talkieak eztandarazi dituzte
Milaka pertsonaren aurkako lehen eraso koordinatu eta indiskriminatuaren ondoren, asteazkenean ehunka walkie-talkiek eztanda egin dute eta 14 pertsona hil eta 450 baino gehiago zauritu dituzte. Hezbollahko iturri batek baieztatu dio Reuters agentziari taldeak erabilitako... [+]

Bilagailuen urrutiko leherketa masiboa
Milaka zauritu eta hamabi hildako Libanon, Israeli leporatu dioten atentatu indiskriminatuan

Israelek lehergailuak jarri zituen Hezbollahk inportatutako milaka bilagailutan, Reuters agentziak kontsultatutako iturrien arabera. Urriaren 7tik jasandako “segurtasun haustura handiena” izan da, talde armatuaren hitzetan. Erantzun bortitza hitzeman du Hezbollahk,... [+]


Israelen eta Hezbollahren eraso-trukea, 2006tik inoiz ikusi ez bezala

Larunbatetik iganderako gauean, Israelgo armadak gutxienez ehun hegazkin erabili zituen Libano hegoaldea bonbardatzeko. Israelen arabera "prebentziozko erasoa" izan zen, antza, Hezbollah Israel erasotzera zihoala zioen "informazioa" zutelako.


Egiazko arrazoia Israelek Hamas eta Hezbollahko buruzagiak hiltzeko

Israelek Hamas eta Hezbollahko buruzagiak hiltzeko helburua ez da erresistentzia ahultzea. Benetako asmoa da inteligentzian eta arlo militarrean bere nagusitasunaren irudia berrezartzea Israelgo iritzi publikoaren aurrean .


Hamaseko buru politikoa hil dute Iranen, eta Israelek eskualde mailako gerra elikatzen jarraitzen du

Hamas, Iran eta beste hainbat eragilek Israeli egotzi diote erasoa, baina oraingoz ez du egiletza onartu. Horrez gain, Hezbollahko agintari garrantzitsu bat hil du Israelek asteazkenean Beiruten, eta ostegunean Israelgo Armadak ziurtatu du Hamaseko buru militarra hil zuela Gazan... [+]


Eguneraketa berriak daude