Zahar egoitzetako hilotzen eskandaluagatik ikertuko duten enpresetako batek 12 egoitza ditu Euskal Herrian

  • Eskandalua lehertu da Espainiako Estatuan, armadak hainbat hilotz aurkitu ostean zahar egoitzetan, abandonatuta. Fiskaltzak ikerketa ireki du besteren artean, horietako batzuk kudeatzen dituen DomusVi multinazionalaren aurka. Enpresa horrek hainbat herrialdetan kudeatzen ditu zentroak. Espainiako Estatuan 198; Euskal Herrian 12.

Militar bat zaharren egoitza bat desinfektatzetik irteten.

2020ko martxoaren 25an - 00:00

"[Espainiako] Armadak, zenbait bisitatan, zaharrak ikusi ditu guztiz abandonatuta, batzuetan hilda, beren oheetan", adierazi zuen astelehenean Margarita Robles Espainiako Defentsa ministroak. Estatuko fiskal nagusiak jakinarazi du ofizioz ikerketa abiatuko duela informazioa biltzeko, gertatutakoa argitzeko eta "gertaeren larritasunak gailentasun penal posiblerik" duen jakiteko.

Defentsa Ministerioak ondoren jakinarazi zuen hainbat izan zirela gorpuak aurkitu zituzten zaharren egoitzak, zehaztu gabe zenbat eta non. El País-en artikulu honetan jaso dutenez, egoitza horietan birusa detektatu ostean pertsonal ugarik baja hartu zuen.

Osasun iturriek azaldu dutenez, zaharren egoitzetan hiltzen direnen gorpuak gela hotz batera eraman ohi dituzte, eta bertan egoten dira hileta-zerbitzuek jaso bitartean. Hala ere, heriotza Covid-19ren ondorio izan dela sumatzen denean, protokoloak ezartzen du ez direla ukituko medikuak eta ehorztetxeko langileak iritsi arte, poltsa eta ekipo bereziz hornituta, eta bitartean gorpua ohean egongo dela. El País-ek dioenez, Madrilgo hileta-zerbitzuak kolapsatuta dabiltza eta 24 ordu behar dituzte gorpuen bila joateko.

DomusVi enpresari espedientea

Otsailean Madrilgo Userako zahar egoitza kudeatzen zuen DomusVi multinazionalari espedientea ireki zioten. "Zikinkeria, egoera txarrean zeuden gelak, altzairuak hautsita, labezomorroak eta osasun arreta ezdeusa ziren hauen senideek eta langileek pairatu beharreko kontuetako batzuk", Telemadriden albiste honetan irakur daitekeenez.

El País egunkarian Usera auzoko zaharren egoitzako iturriekin hitz egin dute eta bertako bi langilek adierazi dute bertan militarrek gorpu bat gutxienez aurkitu zutela. "Bertan egon zen arratsaldeko lehen orduetatik. Ni gauez iritsi nintzen, eta hurrengo eguneko zortzietan hor jarraitzen zuen".

DomusVi multinazionalak Euskal Herrian

Enpresa honek hamar egoitza kudeatzen ditu Hegoaldean eta bi Iparraldean.

Bilbon hiru dituzte: Erribera kalean DomusVi Ribera 191 plazarekin; Txurdinagan DomusVi Arbide, 50 plazarekin; Santutxun Miraflores, 139 plazarekin.

Galdakaon bat, DomusVi Aperribai, 48 plazarekin.

Arrigorriagan bat, DomusVi Arandia, 132 plazarekin.

Gasteizen bat, DomusVi Ariznabarra, 140 plazarekin. Egoitza honetan bi kasu positibo gutxienez badaude.

Lapurdiko Getarin bat, Eskualduna.

Angelun bat, Arpège.

Bat Donostiako Gros auzoan Villa Sacramento, 122 plazarekin.

Lasarte-Orian Atsobakar egoitza 57 plazarekin.

Pasai-Antxon DomusVi Berra  (webgunea ez dabil),  Berratxo Bidean.

San Adrian herrian bat, San Adrian egoitza, Nafarroan, 138 plazarekin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude