Hilotzak aurkitu dituzte oheetan Espainiako Estatuko zaharren egoitza ugaritan

  • Agureak gorpuekin zaharren egoitzak elkarbanatzen. Egoera gogorra topatu dute Espainiako estatuko hainbat zaharren egoitzatan armadako kideek, eraikinak desinfektatzera joan direnean. SER irrati kateak jakinarazi du albistea, eta gobernuak baieztatu egin du.

Espainiako miltarrak zaharren egoitza batera sartzear. Óscar Cañas (Europa Press)

2020ko martxoaren 23an - 19:19
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Espainiako Defentsa Ministerioak adierazi du militarrak prebentzio neurri gisa joaten hasi direla zaharren egoitzetara, gaixoen egoera baloratzera eta langileei desinfekzio eta prebentzio gaietan aholkuak ematera. Zaharren egoitzak bihurtu dira izurrite honek gogorren kolpatutako lekuak.

Margarita Robles Defentsa ministroak astelehenean Telecinco telebista katean egindako elkarrizketa batean ohartarazi duenez, "erabat errukigabeak eta kontundenteak" izango dira halako gertaeren arduradunekin.

Militarrak desinfektatzen ari ziren zaharren egoitza gehienak Madrilgo Komunitatean daude. El Mundon irakur daitekeenez, egoitza hauetan heriotza ugari gertatzen ari dira, eta adibidez, Madrilgo Monte Hermoso egoitzan 17 pertsona hil dira eta 70 kutsatu dira gaitzarekin.

Madrilgo Fiskaltzak heriotza hauek ikertzeko eginbideak ireki ditu, El Defensor del Paciente elkarteak eskatuta, hainbat senidek salaketa jarri ostean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!