Lehen aldiz egingo dira Gazte Udaleku Feministak, modu autoantolatuan

  • Irailaren 1etik 4ra Ozaetan egingo dute Gazte Udaleku Feminista, "une formalak eta informalak partekatzeko eta neska gazteen ahalduntze kolektibo zein pertsonala indartzeko". 100 laguntzentzat dago lekua eta izena emateko epea zabalik da.


2017ko uztailaren 7an - 10:16
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Udaleku Feministetan parte hartzeko deialdia egin dutenek azaldu dutenez, Euskal Herriko gazte mugimenduaren "Eraikuntza lanetan ari gara" dinamikak izandako hainbat asanbladetan (Usurbil, Errekaleor, Karmelo…) sortutako proiektua da: "Asanblada horietan lehen harritxoa jarri  ondoren, proposamena osatzeaz arduratu den lantalde bat osatu genuen irailean. Neska gazteok osatutako lantaldea batu gara, mode autonomoan ekimen hau antolatzeko".

Neska feministek neska feministentzako

Udaleku hauen abiapuntua jarri du orain arteko lantaldeak, baina udalekua bertan parte hartzen dutenek antolatzea da asmoa: "Bertaratutako guztiok parte-hartze aktiboa izango dugu bai egitarauaren diseinuan, bai ekimenen antolakuntzan edo edukien adostean" azaldu dute hedabideetara igorritako oharrean. Argi definitu dute nortzuk elkartzea nahi duten udaleku honetan: neska feministak, gazteak, "garrantzitsua iruditzen zaigulako bai botere helduaren eta bai botere patriarkalaren  aurrean guretzako segurua izango den espazio bat sortzea". Udalekuak Euskal Herriko mugimendu feministarekiko ez direla "burbuila isolatu bat izango" gehitu dute, "modu zuzenean edo zeharka ekarpena egin asmo baitie".

Ekimenaren webgunean dago izen emateko aukera, uztailaren 28 arte. Edo gufkomunikazioa@gmail.com helbidera idatzita. Langileek 40 euro ordainduko dituzte eta ikasle eta langabetuek 25 euro.


Feminismoa kanalean gehiago
2026ko abuztuaren 4
Basauriko Hamaikak
Abortuaren jazarpena, epaitua

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...