Bizi Baratzea Orria formatu oso bereziko aldizkaria da. Batetik, urtaro bakoitzean landareak lantzeko jakintza praktikoa emango du. Bestetik, Lurraren eta bizidunen osasunarekin lotutako gaiak jorratuko ditu, ilustrazio, argazki eta bitxikeriez osatuta. Gainera, orria erabat zabalduta poster eder bat deskubrituko dugu.
Urtaro bakoitzaren hasieran argitaratuko dugu: martxoa, ekaina, iraila eta abenduko azken astean (ARGIAkoek astekariarekin batera jasoko dute doan)
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen.
Badator Bizi Baratzea Orriaren 3. zenbakia, udazkenekoa!
Koloreak sendabelarretan posterra: 46 sendabelar ezagutuko ditugu, koloreka antolatuta. Garbiñe Larreak azaldua, Dani Blancoren argazkiek erakutsia eta Maitane Gartziandiak diseinatua
Zer egin udazkenean? Baratzean (Jakoba Errekondo), basoan (Iñaki Etxebeste), haziekin (Kelo Arribas) eta sendabelarrekin (Garbiñe Larrea)
Baserrietako erreleboa: Gutxitzen ari diren etxaldeen datuak, erreleboa bideratzeko tresnak ematen dituzten eragileen erreferentziak, eta 20. Lurraman gazama eta gazaita izango diren bi laborari gazteei elkarrizketa (Jenofa Berhokoirigoin)
Ahuakateondoa: Nola lantzen da? (Jakoba Errekondo) Getariako Lahardi baserrian (Gipuzkoa) 40 urte daramatzate ahuakateondoek; bertako Libe Goenagari elkarrizketa (Eli Pagola)
Onddoak: Jangarri izan edo toxiko izan, ze ekarpen egiten diote Lurrari?
Nahi duzuna jaso, nahi duzuna ordaindu
Aukeratu jaso nahiko zenukeen guztia. Hurrengo pausoan zehaztuko duzu egoki iruditzen zaizun diru ekarpena.