Irakaslea zara eta lanordutan nahiz lanorduz kanpo, berehala erantzun beharreko mezuz josten zaituzte ikasleek, haien gurasoek, ikastetxeko zuzendaritzak, lankideek? Deskonexio digitalaren beharraz gogoetatu dugu, Aitor Idigoras irakaslearekin: "Ateak ixten eta mugak jartzen hasi behar dugu, zehaztu behar dugu noiz eta zertarako erabili nahi ditugun whatsappa, telegrama, sare sozialak…".
“Deskonexio digitalaz mintzo gara, hain juxtu gehiegizko konexio digitala dugulako. Eskolako kideen eta familien mezu gainkarga dugu, eta azkenerako, horrek mezu guztiak lausotzen eta berdintzen ditu, ez dugu bereizten zer den inportantea, benetan erantzun azkarra behar duena, eta gainerakoa”. Komunikazio digitalak lana errazten digun sentsazioa dugu, baina telegrama, whatsappa, emaila… dela, “etengabeko mezu zaparradak kontrako efektua du, blokeora darama, noiz zeri heldu ezin asmatu”.
Deskonexio digitala langileen eskubidea da, eta pixkanaka ari dira han-hemenka lan hitzarmenetan eskubide hau jasotzen. Udako oporren atarian, hezkuntzan panorama zein den galdetu diogu Aitor Idigorasi. Izan ere, datorren ikasturtean BeAtarra izango da (EAEko eskola publikoetan, ikastetxeko esparru guztien diagnosiaz eta berrikuntzaz arduratzen dira BeAtarrak), eta asmoa du bere ikastetxean deskonexio digitalaren eta oro har komunikazio digitalaren inguruan gogoeta sakona planteatzekoa, gaia klaustrora eramanda.
"Ikastetxe gehienon ateak zabalik daude, goizean lanera iristean ordenagailua piztu eta emailak erantzuteko aukera ere hortxe dugu, ez al da nahikoa?"
Mugikorra jarri du adibide: profil pertsonala eta laneko profila, biak izan ohi ditugu sakelako berean, gestiorako errazagoa eta erosoagoa delakoan, “baina lanerako mezuak heltzen dira egokiak ez diren orduetan, eta agian erantzun egingo dugu, pentsatuta inportantea dela, oso asimilatuta dugulako funtzionamendu hori”.
Erantzuteko eta berehala erantzuteko presioa hor dago. “Nik neuk ez dut bizi, baina sumatzen dut inguruan, ez bakarrik hezkuntzan: berehalakotasunaren diktadura ekarri du komunikazio digitalak. Ez baduzu segituan erantzuten, beste aldean norbait urduri jartzen da”. Jakina, eskolatik eta hezkuntzatik harago doan gaia da, eremu gehientsuenetan errepikatzen dena: “Azelerazio bat dago, dena behar dugu segituan, eta moteltze bat beharrezkoa da, slow digital bizimodua aldarrikatu beharko dugu”. Gailu digitalak lagungarri ere badirela dio Aitor Idigorasek, baina frenoa jarri behar dela: “Etenik gabeko mezuek ez diote mesederik egiten hezkuntzari”.
Militantzia
Gauzak ez dira zuri ala beltz, garbi du Aitor Idigorasek, bere burua kontraesanean ikusi izan du gai honen bueltan, eta udari begira adibidez, zailtasunak dituzten ikasleei edota zaurgarritasun egoeran daudenei adierazi die oporretan beragandik laguntzaren bat behar badute, lasai jartzeko harremanetan, hiru hilabeteko “hezkuntza deskonexioa” oso handia dela eta haur eta gazte batzuengan bereziki eragina duela jakitun. “Militantzia puntu bat dugu, ohikoa da zaurgarritasun egoeran dauden ikasleekin aritzen garenon artean”.
"Eskolaren gainesposizio bat dugu. Zenbat denbora galtzen den, emaitza itxuroso geratu dadin, digitalki ‘salgarria’ izan dadin; presio hori ere badago ikastetxe askotan"
Hezkuntzaren eskaparatismoa
Bere ikastetxean gogoeta zabaldu nahi du Idigorasek, datorren ikasturtean. “Ateak ixten eta mugak jartzen hasi behar dugu, zehaztu behar dugu noiz eta zertarako erabili nahi ditugun whatsappa, telegrama, sare sozialak… Azken finean, ikastetxe gehienon ateak zabalik daude, goizean lanera iristean ordenagailua piztu eta emailak erantzuteko aukera ere hortxe dugu, ez al da nahikoa? Komunikazioa eta lana erraztearen aitzakian, noraino helduko gara bestela?”.
Lanorduetatik kanpoko konexio digitalaz harago eraman nahi du hausnarketa irakasleak. Ohiko bilakatu da ikastetxeak sare sozialetan jardutea eta ekintza honetako eta besteko argazkiak igotzea. Eta horrek hainbat ertzetako ondorioak ditu. “Digitalizazioak ekarri du hezkuntzaren eskaparatismoa, eskolaren gainesposizio bat dugu eta badirudi curriculumak eskatzen duen azken produktu horrek, ikasleek garatutako proiektuen azken emaitza horrek, ikusgarria izan behar duela, gurasoei erakusteko, Instagram eta gainerakoetan zabaltzeko. Zenbat denbora galtzen den, edukietan zentratu beharrean, emaitza itxuroso geratu dadin, digitalki ‘salgarria’ izan dadin; presio hori ere badago ikastetxe askotan”. Badute zer gogoetatu, datorren ikasturtean.
Errektoretzaren erantzun ezan, ehun bat irakaslek berriz eskainiko diete ikasleei ahozko froga euskaraz pasatzeko aukera. Guraso elkarteek ere bat egin dute ekimenarekin, errektoretzaren inplikazioa eskatuz.
Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]
Ekainaren 23aren eta uztailaren 2aren artean iraganen da ahozko azterketa. Frantsesez pasa beharreko azterketa izanda, Seaskako, sail publikoko eta pribatuko irakasle batzuek publikoki jakitera eman dute euskaraz bideratzeko aukera eskainiko dietela ikasleei.
Gasteizko Umandi ikastola duela 50 urte sortu zuten hainbat familia aski ausartek –herri ekimena, orduan ere–, euskararen transmisioa ardatz hartuta. Mende erdia joan da, ikastola hazi egin da, belaunaldi berriak hezi ditu ez gutxi, komunitate baten erreferente ere... [+]
Lanez lepo harrapatu dugun arren, eskuzabal hartu gaitu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak; elkarrizketarako aurrez adostuta genuen denbora luzatzen utzi digu, luze jo baitu solasaldiak. Karguan urtebete egin duelarik, berrikuntzaz aritu gara Begoña Pedrosarekin,... [+]
“Lehenengo mailako ikasleek enpresetan egin dituzten praktikak existitu ez balira bezala jokatzeko eta notak aurreko sistemaren arabera jartzeko eskatu digute”, adierazi dio ARGIAri irakasle talde batek. Hori eta beste hainbat adibide eman dizkigute, azaltzeko modu... [+]
Animalia-etikaz mintzatuko dira EHUko ikastaroetako batean. Leire Morras Aranoak, ikastaroaren zuzendariak, hezkuntzan antiespezismoa lantzeko dauden hutsuneak eta aukerak nabarmendu ditu.
Udako Euskal Unibertsitateak hogei jardunaldi eta topaketa antolatu ditu ekainaren 11tik hasita hilabete batez, hausnarketari bide emateko eta "arnasgune akademikoa" izateko helburuarekin. Inguma datu-base berrituan unibertsitate mailako jakintza alor ugaritako ia 50.000... [+]
Espainiako Lanbide Heziketaren legeak egoera larria ekarri duela iritzita, kezka nagusiekin manifestua idatzi du irakasle talde batek eta jasotako sinadurak aurkeztu dizkio Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzari. “Joan garen ikastetxe guztietan bat egin... [+]
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak iragarri duelarik hainbat ikastetxe eta zonaldetan sukaldeak jarriko dituztela, EHIGE gurasoen federazioak dio gaur egun catering-enpresen esku dauden eskola-jantokietako eredua bera aztertzea eta bestelako kudeaketa bat bultzatzea dela... [+]
Ehunka pertsona joan dira jaialdira, haien artean Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburua, 60 milioi euroko inbertsioa iragarri duena Eskola Txikientzat.
EAEko Hezkuntza Sailak egindako “balorazio oso positiboa” ezbaian jarri du Arartekoak ebazpen batean. Bere esanetan, “neurri irmoagoak” hartu ezean, Ordiziako eskoletan dauden zaurgarritasun eta hizkuntza desoreka arazoak konpontzetik “urrun”... [+]
Rafah-ra doan nazioarteko martxarekin bat eginez, Gasteizen mobilizatzera deitu du plataformak, baita ikasgeletan ere. Palestinar haurrekiko elkartasun argazkiak ateratzeko eskatu du.
Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?
Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]