‘Kamarada’ dokumentala finantzatzeko crowdfundinga abiatu du Intxorta 1937 elkarteak

  • Celestino Uriarte Arrasateko miliziano komunistaren bizitzan oinarriturik, erresistentzia antifrankistan aritutako hainbat lagunen testigantzak biltzea du helburu Kamarada dokumentalak.


2018ko abuztuaren 27an - 11:05
'Kamarada' dokumentaleko fotograma
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Intxorta 1937 prestatzen ari den ikusentzunezkoa urriaren 10ean aurkeztea aurreikusi dute, Arrasaten. Horretarako baina, finantzazioa bilatzeko lanetan ari dira eta crowdfundinga abiatu dute laguntza ekonomikoa eman nahi duen orok proiektuan parte hartu dezan.  

Juan Ramon Garairen Celestino Uriarte. Klandestinitatea eta erresistentzia komunista (Txalaparta, 2006)  izeneko biografia du iturri dokumentalak eta denera hamasei pertsonari egindako elkarrizketak ageri dira: “Bizipen hauen bidez, errepublika sozialean sinetsi, herrien autodeterminazioa aldarrikatu eta kapitalismoaren aurka fronte ezberdinetan borrokatu zuten gizon-emakumeen ametsetan sakontzen dugu”, dio Intxorta 1937-k.

Celestino Uriarte (Arrasate 1909, Madril 1979) borrokalari komunista ezaguna izan zen. 1934ko iraultzan hartu zuen parte; 1936ko Gerran Euzko Gudarosteko Dragones batailoiaren sortzaile eta brigada errepublikarren komandante izan zen. Ebroko borrokaldian zauritua, erbestean ibili ondoren, gerraosteko makiekin aritzeko itzuli eta atxilotu egin zuten 1946an, baina hortik gutxira Martueneko kartzelatik ihes egitea lortu zuen. PCEko komite zentraleko kide izan zen 1970ean kanporatua izan zen arte.

Dokumentalaren aurrerapena:


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#3
Maddi Ane Txoperena Iribarren  |  Pikara Magazine
#4
Manuel Casal Lodeiro
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Oroimen historikoa
Filipe Bidart, Iparretarrak-eko militante ohia
"Frantziak ez du jokamoldez aldatu: segitzen du gu ito nahian"

Izpegiko besten karietarat Baztango eta Baigorriko gazteek mahai-ingurua antolatua dute arrats honetan Iparretarrak talde armatuaren memoria kolektiboa eraikitzeko  beharrez. IKko sortzaileetan izan den Pilipe Bidartekin mintzatu gira, jakiteko nola bizi izan dituen 40 urte... [+]


Iruñeko Erorien Monumentua birgaitzeko baimena eman du Vianako Printzea erakundeak

Nafarroako Gobernuan ondare historikoaz arduratzen den erakundea da Vianako Printzea, eta Iruñeko Udala haren zain zegoen birgaitze prozesuarekin aurrera jarraitzeko. Datozen asteetan, beraz, obrarako lehiaketa irekiko da.


2025-09-18 | ARGIA
Txiki eta Otaegiren omenezko pankartak eskegi ditu Sortuk "Erorien Haranean"

"Oraindik korapiloa askatzeko" dagoela gogoratzeko eta Txiki eta Otaegiren fusilatzeen 50. urteurrena kari, Sortuk bi pankarta handi eskegi ditu Cuelgamuroseko monumentuko arku batetik. 1975ean bertan lurperatu zuten Francisco Franco diktadorearen gorpua, 1936ko gerran... [+]


Txiki eta Otaegiri buruzko erakusketa areto publikoan jartzea debekatu du Zarauzko Udalak

Iratzar eta Olaso Dorrea fundazioek antolatu duten erakusketa ibiltaria ezin izango da Zarauzko areto publikoetan ikusi. Udalak argudiatu du errelato "partziala" eta "ideologizatua" eskaintzen duela. EH Bilduren lokalean paratuko dute azkenean. 


2025-09-10 | Nekane Txapartegi
Zenbat arantza Arantzak

Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]


Magda Oranich i Solagran
"Ezin ahaztu dut Txiki azkenekoz besarkatu nuen momentu hura"

50 urte dira Francoren diktadura garaiko azken bost fusilamenduetatik. Jon Paredes, Txiki eta Angel Otaegi ETAko kideak, eta Sánchez Bravo, Humberto Baena eta Ramón García Sanz FRAPekoak. Txikiren abokatuetakoa izan zen Magda Oranich, mende erdia eta gero... [+]


Analisia |Txiki eta Otaegi, fusilamenduaren 50. urteurrena
2025: Egiaren Ministerioa

Analisia |Txiki eta Otaegi, fusilamenduaren 50. urteurrena
2025: Egiaren Ministerioa

Gatazka politiko bat egon da azken 60 urteetan Euskal Herrian, eta horrek izan du bere bertsio biolentoa, ETAk bideratu duena, zeinari Espainiako Estatuak errepresioz eta estatu-terrorismoz erantzun dion. Sei hamarkadetan, ordea, biolentzia horiek ez dira berdin ikusi izan... [+]


2025-08-29 | Egiari Zor
Elkarbizitza demokratikoak begirunea eta neurritasun instituzionala eskatzen ditu

Abuztu honetan polemika berri bat piztu digute, beste behin, belarrondokoa ematea baino larriagoa izan dena. Azken hamabost urte baino gehiagoan, Glen Cree ekimenetik hasi, Estatu bortxaren biktimei aitortza legala emateko mekanismoen sorreratik segitu eta herri honetan ireki... [+]


Gazte boluntarioak frankismoko memoria berreskuratzen

Azken zortzi urteotan 30 bunker inguru berreskuratu dituzte dozenaka gazte boluntariok; Baztanen, Otsondon, izan da azkena. Ana Ollo kontseilariak bisitatu du auzolandegia eta gazteen ezinbesteko lana txalotu eta eskertu du.


Alberto Alonso (Gogora): "Txiki eta Otaegi ez dira erreferente; indarkeria, beldurra eta terrorea erabili zuten"

Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".


Txikik eta Otaegik Zarauzko Udalaren aitortza behar dutela aldarrikatu du Sortuk

Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.


2025-07-09 | Ahotsa.info
Familiek 47 urteko zigorgabetasuna salatu dute Germán Rodriguezen eta Joseba Barandiaranen hilketen ostean

2025ean 40 urte beteko dira Mikel Zabalza hil zutenetik, eta 47 urte Germán Rodríguez eta Joseba Barandiaran hil zituztenetik. Horiek guztiak Estatuko Segurtasun Indarren biktimak dira, eta Sanfermines78 Gogoan elkarteak Espainiako Gobernuari eskatu dio "Estatuaren... [+]


2025-07-09 | Irutxuloko Hitza
'Atzera begira, Dinamitarekin', Donostia beste ikuspegi batetik ezagutzeko ibilaldi historikoa

IRUTXULOKO HITZAk eta Dinamita Tour egitasmoak 36ko gerra Donostian nolakoa izan zen eta hiria beste ikuspegi batetik ezagutzeko ibilaldia antolatu dute elkarlanean, uztailaren 21erako. Elkargunea Bretxako Sarriegi plazako estatua izango da, 19:30ean, eta Amararaino joango dira... [+]


Eguneraketa berriak daude