Celestino Uriarte Arrasateko miliziano komunistaren bizitzan oinarriturik, erresistentzia antifrankistan aritutako hainbat lagunen testigantzak biltzea du helburu Kamarada dokumentalak.
Intxorta 1937 prestatzen ari den ikusentzunezkoa urriaren 10ean aurkeztea aurreikusi dute, Arrasaten. Horretarako baina, finantzazioa bilatzeko lanetan ari dira eta crowdfundinga abiatu dute laguntza ekonomikoa eman nahi duen orok proiektuan parte hartu dezan.
Juan Ramon Garairen Celestino Uriarte. Klandestinitatea eta erresistentzia komunista (Txalaparta, 2006) izeneko biografia du iturri dokumentalak eta denera hamasei pertsonari egindako elkarrizketak ageri dira: “Bizipen hauen bidez, errepublika sozialean sinetsi, herrien autodeterminazioa aldarrikatu eta kapitalismoaren aurka fronte ezberdinetan borrokatu zuten gizon-emakumeen ametsetan sakontzen dugu”, dio Intxorta 1937-k.
Celestino Uriarte (Arrasate 1909, Madril 1979) borrokalari komunista ezaguna izan zen. 1934ko iraultzan hartu zuen parte; 1936ko Gerran Euzko Gudarosteko Dragones batailoiaren sortzaile eta brigada errepublikarren komandante izan zen. Ebroko borrokaldian zauritua, erbestean ibili ondoren, gerraosteko makiekin aritzeko itzuli eta atxilotu egin zuten 1946an, baina hortik gutxira Martueneko kartzelatik ihes egitea lortu zuen. PCEko komite zentraleko kide izan zen 1970ean kanporatua izan zen arte.
Dokumentalaren aurrerapena: