Orain arteko ikas-ibilbidean izan duen laguntza erdira murriztu diotenetik, ikas-prozesua egoki eramatea ezinezkoa zaio garun-paralisia duen Usurbilgo ikasleari. Baina ikasleak eskatzen duen laguntza jartzea “oso salbuespenezkoa” dela adierazi du Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak, EH Bilduk egindako galderei erantzunez. Arrapostuaren xehetasunak eta ikaslearen familiaren erreakzioa, ondorengo lerroetan.
“Zer dela eta ukatu zaio ikasleari lanaldi osoko laguntzailea? Zer dela eta ez da kontuan hartu ikastetxearen, Elkartu elkartearen eta familiaren proposamena? Zer egingo du Hezkuntza Sailak aipatu adingabearen hezkuntza eskubidea duintasunez bermatzeko?” gisako galderak egin zituen Ikoitz Arrese EH Bilduko legebiltzarkideak, ARGIAk azaleratu zuen kasuaren harira: %87ko desgaitasun motorrarekin, Usurbilgo gazte batek ikastordu guztietan laguntzailea izan du orain arteko ibilbide akademikoan, baina Lanbide Heziketara igaro denean, jardunaldi erdian baino ez diote jarri laguntzailea. Laguntzailerik gabe dagoen orduetan ezinezkoa zaio aurrera egitea, eta ikastetxeak berak lanaldi osoko laguntzailea eskatu du, baina ukatu egin dio Hezkuntza Sailak. Egoera honengatik ikaslea terapia psikologikoan dago.
Datorren ikasturtean jardunaldi osoko laguntzailea lortu nahi du ikasleak –ikasturte honetan ez du lortu eta dagoeneko amaitu da–, baina Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak, bere erantzunean, ez du halakorik baieztatu. “Lehenik eta behin, adierazi behar da kasu horren jarraipen pertsonalizatua egin dela eta egiten jarraituko dela sisteman matrikulatu zenetik, Berritzegunearen bidez, Hezkuntza Premia Berezien Zerbitzuaren bidez, bai eta Terapia Okupazionaleko Zerbitzuaren bidez ere”, dio Bildarratzek, eta horien bidez egindako lan guztia zerrendatu du sailburuak erantzunean (materialak egokitzea, aholkularitza, ebaluazio psikopedagogikoak…).
"Nire ondorioa da ez diotela egindako lanari kasurik egin, are gehiago, profesionalen lan horrekiko errespetu falta da, horiek guztiek garbi utzi dutelako ez dagoela autonomiarik"
“Jakina egin dela hori guztia –adierazi dio ARGIAri Maria Enriquez ikaslearen amak–, eta lan ona egin dute gainera, egoera hobetzeko pautak eta gomendioak emanez, baina nire ondorioa da ez diotela lan horri kasurik egin, are gehiago, profesionalen lan horrekiko errespetu falta da, horiek guztiek garbi utzi dutelako ez dagoela autonomiarik. Benetan Hezkuntza Sailak uste du baliabideak murrizteagatik autonomia garatuko dela? Hain justu, kontrakoa da: autonomia sustatzeko, laguntzailea beharrezkoa du, laguntzarik ez duen orduetan ez duelako inongo autonomiarik sustatzen, frustrazioa eta abandonua baizik”.
Argudio gisa, sailburuak dio “erabateko autonomiarik gabeko” pertsonekin baino ez dela erabiltzen jardunaldi osoko laguntzailea, “oso salbuespenezko” kasuetan, “mugimendu urritasun oso larriagatik intentsitate handiko laguntza behar duten kasuekin lotuta”. Eta beste argudio bat: laguntza handitzeko eskaerari eman zaion ezezkoa halako kasuetarako jarraitzen den “118/1998 Dekretuaren agindupean” egin zela.
“Frustrazioa, inpotentzia, mina sentitu dut”
Salbuespenezkoa dela-eta, ikaslearen amak dio “lotsagarria” dela: “Baliabideen esleitzeak pertsonalizatua eta eraginkorra izan behar du, eta jarraipenak ezin du izan espedientea betetzeko tramite hutsa, egokitzapena behar bada egokitu egin behar da baliabidea, eta segitzen dugu esaten gure alabak duen laguntza ez dela egokia eta ez dela nahikoa”. Enriquezen esanetan, “frustrazioa, inpotentzia, mina sentitu dut erantzuna irakurtzean, urtebeteren ostean ez delako ezer aldatu, ikasturtean zehar egin dugun guztia eginda ere”.
Bildarratzek erantzunaren amaiera aldean dio Hezkuntza Sailak lanean jarraituko duela “aipatutako laguntza-zerbitzuen bitartez (…) ikasleak bere gaitasunak bere heziketa-zikloko praktiken esparruan ahalik eta gehien garatzeko alternatibak ahalbidetzeko”. Baina jarraipena nola egingo du? dio Enriquezek, “orain arte bezala? Berriro ere birbaloratu beharko dugu egoera, berriro ere eskaera egin Hezkuntza Sailari eta berriro ere erantzun bera jasoko dugu?”.
Salbuespenezkoa dela-eta, ikaslearen amak dio "lotsagarria" dela: "Baliabideen esleitzeak pertsonalizatua eta eraginkorra izan behar du, baina urtebeteren ostean ez da ezer aldatu"
Osasun mentala erdigunean?
Ikaslearen amak gogoratu du Hezkuntza Sailak protokoloak dituela ikasleen osasun mentala zaintzeko, “eta sentiberak izan behar lukete gai honekiko; ikusten ari dira egoera okerrera egiten ari dela eta jakin badakite gure alabaren egoera animikoari nola eragin dion, horregatik mingarria da ikustea jarrera bera mantentzen dutela eta ez dutela planteatu ere egiten egoera hobetu dezaketela. Desgaitasunarekin bizitzea muga askorekin bizitzea dela bagenekien, baina ez genuen espero Hezkuntza Saila bera izatea oztopo hezkuntza jaso ahal izateko”.
Enriquezek argi utzi du kritika ez duela helburu, alabaren egoera konpontzea baizik: “Hurrengo ikasturterako egoera aldatzea nahi dugu, gure azken helburua eta lehentasuna da gure alabak lortzea behar duen laguntza, bere eskubideak bermatzea baino ez”.
Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]
Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]
Gero eta sarriagotan ikusten ditut nerabeak sufritzen. Irakasle naizenetik Bigarren Hezkuntzan, azken urteotan gero eta kasu bortitzagoen aurrean ikusi dut neure burua, eta hortxe batez ere hasten zaigu irakasleoi korapiloa. Nola lagundu nerabeari? Ikastetxean ordu asko... [+]
Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]
Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]
Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.
Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]
Berriz gertatu da. Bartzelonako Unibertsitateko ikerlari batzuek (emakumeak) salatu dituzte beren nagusiarengandik (gizona) jasandako sexu erasoak eta nagusikeria edo botere-gehiegikeria. Eta berriz ere, ospe handiko gizonaren aldeko adierazpena bultzatu dute, baita... [+]
Adituen irizpideei jarraituko dien pantailekiko deseskalatzea premiazkoa da eskolan eta etxean. Osasunaren bueltako Espainiako Estatuko erakunde garrantzitsuenek sortu berri duten plataformak hala dio. Internet eta sare sozialekiko “hiperkonexioa da pandemia berria”... [+]
Erakundeek, beren helburua bete ondoren ere, bizirik irauteko ahalegina egiten dute, Max Weber-ek zioen modura. Baina porrotaren kontzeptuaren eremutik haratago joan eta jakinduria eta ausardia behar dira elkarte bat amaitzeko, Alan Badiou gogoratuz.
Euskal Herrian ere... [+]
2025-2026 ikasturtean, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean euskarazko 32 ikaspostu gehiago eskainiko ditu EHUk. Erakundeak adierazi du kopuru hori lortzea Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin eta Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailarekin izandako... [+]
Azterketak euskaraz gaia aktualitatean jarri zen berriz ekainean, baxoaren hilabetean. Etxepare lizeoko ikasleek aldarrikatzen segitu dute Baionako suprefeturaren edo herriko etxearen aitzinean eta euskaraz ari diren irakasleek prentsaurreko bat eskaini dute azpimarratzeko... [+]
Ikastetxeetako ikasgelak, tamalez, espazio gatazkatsuak izaten dira askotan eta, gatazka gehienetan gertatzen den moduan, emozio intentsuak eta minak izaten dira. 2022an, ikastetxeetan aritzen diren beste eragile batzuekin batera, azken urteetan ikasgela askotan bizirik dagoen... [+]
Datu latza utzi du Ijito Idazkaritza Fundazioaren azken ikerketak: ijitoen %0,8ak baino ez du unibertsitate titulua lortzen. Espektatiba eta erreferentzia falta, eskola-segregazioa, aurreiritziak, arrakala ekonomiko eta kulturala… faktore garrantzitsuak dira,... [+]
EHUk eginiko ikerketaren arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako etxeko langileen %43,10ak ez du inoiz lan kontraturik izan, baina enplegatzaileen %70ak uste du "baldintza ezin hobeak" ematen dizkietela beren etxeko langileei. Etxeko langileen %27,4 egoera... [+]
Unibertsitatera sartzeko azterketa eredu berria estreinatu eta gutxira, datorren ikasturterako azterketa berriz ere “goitik behera” aldatuko dietela eta probak eskakizun maila altua izango duela salatu du EAEko Historiako irakasle talde batek. Azterketa eredua... [+]