Italian heriotza berrien kopurua behera bigarren egunez: 602 lagun hil dira azken 24 orduetan

  • Italiako Estatuan 6.077 hildako zenbatu dituzte astelehenean, igandeko balantzean baino 602 gehiago, Babes Zibilak emandako datuen arabera. Kutsatu aktiboen kopurua 50.418 da dagoeneko, hau da, aurreko egunean baino 4.789 kasu berri gehiago. Azken 24 orduetan hildakoen kopurua igandekoa baino txikiagoa da, eta egun hau krisia hasi zenetik behera egin zuen lehena izan zen. Dagoeneko 7.432 dira sendatutakoak Italian, 408 azken 24 orduetan.

Koronabirusak hildakoen omenez egindako hileta elizkizuna Italian.

2020ko martxoaren 23an - 18:50

651 pertsona gehiago hil ziren igandean Italian, eta 3.957 pertsona kutsatu berri zenbatu zituzten. Egun horretan bertan, Giuseppe Conte Italiako lehen ministroak pandemiaren aurkako neurri gehiago iragarri zituen. Nagusia: "Oinarrizko zerbitzuak bermatzeko beharrezkoak ez diren eta ezinbestekoak ez diren ekoizpen jarduera guztiak" ixtea lurralde osoan, astelehen honetan hasi eta apirilaren 3ra arte.

Hildako berrien kopurua behera egiten hasi arren, "ez da guardia jaitsi behar, ezarritako argibideak eta isolamendu neurriak errespetatzen jarraitu behar da", adierazi du Angelo Borrelli Babes Zibileko buruak. Izan ere, astelehenean hildakoen kopuruak behera egin du, baina kasu berrien kopuruak gora egin du berriro, aurreko egunarekin alderatuta. Guztira, 63.927 lagun daude koronabirus gaitzak positibo emanda Italian.

Italiako Babes Zibilaren datuen arabera, 20.692 gaixo daude ospitaleratuta; 3.204 zainketa intentsiboetan; eta 26.522 etxeko isolamenduan.

Eskualdeka, birusak gehien kaltetutako eremua Lombardia da, 28.761 kasurekin, igandean emandako datua baino 1.555 gehiago. Emilia Romagnak 8.535 kasu zenbatu ditu, azken 24 orduetan 980 berrirekin; Venetok, 383 kasu berri eta 5.505 kasu metatu ditu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude