Israelgo Gobernuak dio tiro egin diela palestinarrei “ezin dugulako hainbeste jende espetxean sartu”

  • Netanyahuren Gobernuak, AEBetako Gobernuaren antzera, lehen unetik babestu du Israelgo armadaren jarrera oldarkorra. Horren froga da Israelgo Gobernuaren eledun Michal Maayanek Irlandako RTÉ News kateari esandakoa.

Laila al-Ghandour 8 hilabeteko umea da biktimetako bat. Irudian: hilketaren aurkako protestak Gazan. Argazkia: Zuma Press

2018ko maiatzaren 16an - 15:25
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

"Zergatik ari dira zuen indar armatu israeldarrak jendea hiltzeko tiro egiten Gazan?", galdetu dio RTÉ News kate irlandarreko kazetariak Israelgo Kanpo Aferetarako Ministeritzako eledun Michal Maayani. Honek hala erantzun dio AEBetako enbaxadaren irekiera ekitaldian, aho bilorik gabe: "Tira, ezin dugu hainbeste jende espetxean sartu, ziurtatu diezazuket gure armadak ez duela hiltzeko asmoz tiro egiten, pertsona haiek atzera egin dezaten baizik".

 

Maiatzaren 14ko albistegietan eskaini zituzten adierazpen horiek RTÈ katean.

AEBek enbaxada Jerusalemera eramatearen aurkako protestetan gutxienez 60 palestinar hil eta 2.400 zauritu eragin dituzte Israelgo Armadako frankotiratzaileek.

Israelgo Gobernuaren iritzi ofiziala ondokoa izan da: "Israel bere herritarrak babesten ari da Gazako milaka lagun biolentoengandik. Mugako hesia gainditzen saiatzen ari dira, Israelera sartu eta israeldarrak hil edo bahitzeko asmoz".

AEBetako Gobernuak ikuspegi hori bere egin du eta Israelgo Armadaren jokabidea neurrikoa izan dela adierazi du. Horrekin batera, AEBetako ordezkariak Nazio Batuen Segurtasun Batzordean galarazi du Gazako hilketeei buruzko ikerketa independentea abiatzea.


Israel kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.