Iruñerriko familia euskaldunentzat aisialdia euskaraz gozatzeko aukera

  • 2-6 urte arteko haurrak dituzten familia euskaldun edo ia euskaldunek aukera izango dute aisialdian euskaraz funtzionatuko duen talde bat sortzeko, eta Dindaia fundazioak maiatzean eta ekainean astean egun batez antolatuko dituen euskarazko tailer eta jolasetan aritzeko. Familiek parte hartzeko da egitasmo hau eta beraz, haur bakoitzeko guraso euskaldun edo ia euskaldun batek parte hartu beharko du. Bertan izena emateko epea maiatzaren 9 arte dago zabalik.


2021eko maiatzaren 4an - 10:09
Dindaia Fundazioaren ekimenetako bat.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Adin aniztasuna kudeatzeko, talde bakoitzean bi azpitalde banatuko dira: 2-3 urtekoak eta 4-6 bitartekoak. Dindaia fundazioak antolatu du ekimen hau eta helburua hizkuntza ohiturak aldatzea dela azaldu du: "Gure seme alabek euskarazko murgiltze ereduan ikasi arren, eskolatik at gaztelaniaz aritzen dira. Lagunekin, aisialdiko eskaintzan... benetan aukera gutxi dago euskaraz funtzionatzeko. Guraso-haur, guraso-guraso eta haurren arteko harremanen hizkuntza ohiturak euskaratu eta, eskolatik kanpo euskaraz funtzionatuko duen talde bat sortzea da helburua, herriari edo auzoari lotuta”.

Txantrea, Arrotxapea, Iturrama-Donibane, Arrosadia, Sarriguren eta Antsoaingo familiek izango dute aisialdia euskaraz gozatzeko programa honetan parte hartzeko aukera. Maiatzeko azken bi asteetan eta ekaineko lehenengo astean hiru saio antolatuko ditu Dindaiak, asteko saio bat.

Izen ematea eta aurrera begirako asmoak

Maiatzaren 9ra arte dago aukera izena emateko, hemen.

Ahotsa hedabideak antolatzaileen hitz hauek jaso ditu: “Irailetik aurrera astero saio bat antolatzea litzateke gure asmoa, helburuan eragin eta egonkortasuna lortu ahal izateko. Irailean, D ereduko ikastetxeek duten eskolaz kanpoko proposamenen artean sartu nahi dugu. Horretaz aparte, talderik osatu ez duten auzo eta herritako interesatuei gurekin kontaktuan jartzeko deia zabaldu nahi dugu”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
2025eko abenduaren 17
Euskal pizkundea
Gure txinpartak

2025eko abenduaren 17
Euskal pizkundea
Izateak eta izenak

2025eko abenduaren 17
Euskal pizkundea
Beharra, eragile handi

2025eko abenduaren 17
Euskal pizkundea
Non dago biziraupenaren langa?

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!