ARGIA.eus

2020ko abuztuaren 09a
Kontrol soziala Covid-19aren krisian

Herritarren mugimenduak kontrolatu nahi ditu Frantziako Estatuak ere, Covid-19aren aitzakian

  • Frantziako Estatuak herritarren mugimenduak ezagutzeko mugikorretako datuak eskuragarri emateko eskatu die telekomunikazio enpresei. Horren helburua koronabirusaren hedapena kontrolpean izatea izango da, mediku materiala beharrizan handiena duten lekuetara eramateko. Europako Batzordea izango da datu horiei emango zaien erabileraren erantzulea.

Maria Ortega Zubiate @ortegazubiate
2020ko martxoaren 25a

Thierry Breton Frantziako barne-merkatuaren ardura duen komisario europarrak herritarren geolokalizazioko datuak emateko eskatu die hainbat telekomunikazio enpresari. Datu horiek anonimo bilakatuko ditu Gobernuak, eta medikuntzako materiala non behar den jakiteko erabiliko dituztela jakinarazi du.

Jasotako informazioak ahalbidetuko die kutsatutako pertsona horiek non kutsatu ziren jakitea, baita norekin egon diren harremanetan ere, birusa nori kutsatu ahal izan dioten jakiteko. Datuen erabileraren erantzule Europa denez, datu horiek legez kanpoko eran erabiliz gero Brusela izango da prozesatua.

Legea aldatu behar                          

Orangeko buruzagi Stéphane Richardek adierazi du datu horiek konfinamenduaren arrakasta neurtzeko ere erabili daitezkeela. Orain ezarrita dagoen legearekin jasotako informazioa urtebeteko epean ezabatu behar dela azaldu du, eta bi urtean gorde nahiko lituzketela.

Gobernuak ikertzaileen batzorde bat eratu du, praktika horien zilegitasuna aztertzeko. Olivier Veran, Osasun eta Elkartasun ministroa horren aurka agertu da.

Israel aitzindari

Frantzia ez da herritarren datu mugikorrak kontrolatuko dituen lehen estatua. AEBek Facebook eta Google bezalako enpresak batu dituzte aukera hau mahai gainean jartzeko. Eta Israelek jada onartu du herritarrak espiatzea, ez soilik mugikorren bidez, baita "terrorismoaren aurka" erabilitako beste mota batzuetako gailuekin ere. Eusko Jaurlaritzak berak ere, koronabirusari aurre egiteko aleratuko duen aplikazio berrian herritarren mugimenduak kontrolatu ahalko dituela jakinarazi du.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!


Koronabirusa kanaletik interesatuko zaizu...

Azkenak
EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude