Herritarrak zelatatzeko aukera ematen duen aplikazioa erabili nahi du Jaurlaritzak koronabirusaren krisian

  • Hego Koreako Barne eta Segurtasun Ministerioak garatutako app bat erabil dezake datorren astetik aurrera Euskal Autonomia Erkidegoko gobernuak, koronabirusaren krisian herritarrak monitorizatu eta geolokalizatuta edukitzeko. Korean pribatutasunarekin loturiko legea aldatu behar izan zuten aplikazioa legezkoa izan zedin.


2020ko martxoaren 24an - 09:42

Asiako herrialdeek koronabirusaren krisiari emandako erantzunetako batzuk gurera ekartzen hasi dira instituzioak eta badirudi Jaurlaritzak Hego Korean aurkitu duela gustukoen duen eredua: makineria industriala ahalik eta martxa handienean mantenduz egin diote aurre herrialde hartan osasun publikoko krisi honi eta EAEko instituzioek ere horrekin amesten dute, jende gehiago kutsatzea saihestuko lukeen neurri zorrotzik gabe herritarrak lanera joatea baimentzen duten bitartean.

Seulek hartutako erabaki guztien artetik –krisia bihurtu aurretik interbenitzea, test asko eta oso sarri egitea edo kanpaina informatibo oso zabalak aipatzen ditu The New York Times-ek artikulu honetan–, momentuz Iñigo Urkulluren administrazioak bakarra inportatu nahi duela dirudi: herritarrak monitorizatuz, nor dagoen kutsatuta eta nor ez jakitea ahalbidetuko duen aplikazioa.

Tresna digital horri esker, positibo eman duten herritarrak kontrolpean edukitzea posible izango luke Jaurlaritzak eta herritarrek beren osasun egoerari buruzko datu gaurkotuak emateko aukera izango lukete. Telefono mugikorren GPS sistemari esker, herritar bakoitza geolokalizatuta eduki dezake EAEko Gobernuak datorren astean martxan jarri nahi duen aplikazio horri esker. Ez hori bakarrik: bizi zaren auzoan Covid-19 kasu berriren bat identifikatuko balitz, aplikazioak salatuko luke.

2015ean MERS sindromeak eragindako osasun alerta egoeraren ondoren hasi zen Hego Korea horrelako sistemak aztertzen eta urte hartan bertan pribatutasunari buruzko legedia aldatu zuten, orain Jaurlaritzak erabili nahi duen aplikazioa bezalakoak erabili ahal izateko. 2018an berriz aldatu zuten datuen erabilerari buruzko legedia, herritarren baimenik gabe haien mugimenduak zelatatu ahal izateko.

Ikusteko dago aplikazio berria erabiltzeko legedia aldatuko duten EAEko eta Espainiako Estatuko agintariek edo larrialdia baliatuz honelako tresnak erabiltzen hasi ondoren moldatuko dituzten orain herritarren pribatutasuna errespetatu beharrak jartzen dizkien oztopoak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude