Herritarren estimua irabazi duen Arabako ekilore eta koltza olioa

  • Nekazari familian jaio zen Fernando Santamaria arabarra, eta bide horretan egin zituen ikasketak. “Nekazaritza ikasketen ondoren, ikastaro bat jaso eta Frantziako lagun batekin olioa egiten ikasi nuen”, azaldu ditu Ekiolio proiektuaren hastapenak. Izan ere, Frantzian barna nekazari txikiak kalitatezko ekilore eta koltza olioa ekoizten zutela ikusi eta hemen gutxi garatua zegoen bide horri ekitea erabaki zuen, Ramon Lopez kidearekin batera. Hotzean presioa eginez ateratzen dute olioa, eta probatu duten herritarren eta hostalaritzaren erantzun onak lanean jarraitzeko indarra eman die.


2022ko azaroaren 24an - 06:51
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Santamariaren etxeko 10 hektareatan dute ekilorea eta koltza landatua proiektuko kideek. “2019an ekilorearekin bakarrik hasi ginen, eta gerora pasatu ginen koltza ere egitera”, dio. Eraldaketa ere euren esku hartu zuten, olioa egiteko prentsa erosiz. “Hotzean egindako lehen presioarekin lortzen dugu olioa; oso olio ona da, ekilorearen ohikoa baino gozoagoa eta lodiagoa”, gehitu du. Ekilorearen ekoizpenaren erdia ekologikoan dute, gainera. “Egia da oraindik ekilore olio ekologikoa saltzea ez dela hain erraza, bukaerako produktua garestiago ateratzen delako eta ez gaudelako horretan gastatzera ohituak”, dio.

Zuzeneko salmenta bidez merkaturatzen dute Santamariak eta Lopezek Ekiolio olioa: jatetxe askori saltzen diete, eta Arabako eta Gipuzkoako zenbait kooperatibak ere hartzen die. “Nafarroatik eta Bizkaitik ere eskatzen ari zaizkigu dagoeneko, baina oraindik ez digu denera iristeko adina eman, pixkanaka goaz. Hori bai, lurralde osora zabaltzea da gure asmoa”, dio.

‘Fama txarrari’ buelta ematen

Ekilore olioa gurean ohikoagoa bada ere, koltzarena kontsumitzeko ohitura hartzea gehiago kostatzen ari da, Hegoaldean behintzat. Izan ere, 1981ean Espainian gertatu zen intoxikazio masiboak gaur arte iraun duen fama txarra eman zion, baina, Santamariak dioenez, badirudi irudi horri buelta ematen ari garela pixkanaka. “Azoketan-eta, jende asko ari da koltza olioa erosten, eta goi mailako sukaldean ere oso begi onez ikusten ari dira”, dio. Kontsumitzaileen artean, gainera, jende heldua ere badagoela dio, hasiera batean pentsatzen zutenaren kontra.

20-30 bat egunez uzten dute koltza olioa ontzi batean dekantatzen, amaierako produktua garbi-garbi geratzeko. Santamariak nabarmendu duenez, propietate ugari ditu, Omega 6a kasu. “Oso pozik gaude momentuz bi olioak izaten ari diren erantzunarekin”, amaitu du. Elikadurarako ez ezik, beste bide batzuk jorratzeko asmoa ere badute, kosmetikakoa, esaterako. “Olioak propietate onak dituenez, egokia izan daiteke xaboi, krema eta bestelakoetan ere erabiltzeko”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baratzetik mundura
2025-07-28 | Garazi Zabaleta
Udako azoka ekologikoak
Aurtengo hamabi plazak

Urtero bezala, aurtengoan ere martxan dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Udako Azoka Ekologikoak. Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak antolatzen ditu azokak, Gipuzkoako Biolurrekin, Bizkaiko Ekolurrekin eta Arabako Bionekazaritza elkarteekin batera... [+]


2025-07-23 | Garazi Zabaleta
Aukera Natura
Kuartangoko lursaileko paisaia eraldatzen

Pandemia garaian erabaki zuten Bea Lopez de Suso Marinak eta Iker Gonzalez Dominguezek landa eremura bizitzera joatea. “Nolabait, orduan berpiztu zen aspalditik landa eremuan proiektu bat sortzeko genuen grina”, azaldu du Lopez de Susok. Kuartangora iritsi zen... [+]


2025-07-20 | Garazi Zabaleta
Aukera Natura
Kuartangoko lursaileko paisaia eraldatzen

Pandemia garaian erabaki zuten Bea Lopez de Suso Marinak eta Iker Gonzalez Dominguezek landa eremura bizitzera joatea. “Nolabait, orduan berpiztu zen aspalditik landa eremuan proiektu bat sortzeko genuen grina”, azaldu du Lopez de Susok. Kuartangora iritsi zen... [+]


2025-07-14 | Garazi Zabaleta
Mustai Ortua
“Baratzetik bizitzea erronka da, batez ere jendearen kontsumo ohiturengatik”

Marurin kokatutako proiektua da Mustai Ortua, Gorka Areitio Elorduik eta Marcela Pava Gomezek bultzatua. Diseinu grafikoko ikasketak egin zituen Areitiok eta horretan ari zen lanean, baina gainezka eginda zebilen. Pava, berriz, abokatua da lanbidez, baina ezin zuen horretan... [+]


2025-07-07 | Garazi Zabaleta
Larrinbarri
Ahabi ekologikoak Anbotopetik

Aramaioko Beñat Ibarguren Arrizabalaga da Larrinbarri ahabi ekologikoak ekoizteko proiektuaren bultzatzailea, eta 2012tik ari da Anbotopeko bere lursailetan fruitu gorri landareak eredu ekologikoan lantzen. “Lagun batek eta biok sortu genuen proiektua, hasiera batean,... [+]


2025-06-30 | Garazi Zabaleta
Oiartzun Burujabe
Auzolan praktikak herriko nekazari eta abeltzainekin

Burujabetzan sakontzeko egitasmoa da Oiartzun Burujabe proiektua, udalaren, herriko ehun ekonomikoaren eta herritarren artean bultzatu dutena. “Oiartzungo herritarrek bertako baliabideak eta produktuak, bertan ekoizten dena erabiltzea bultzatu nahi dugu, kanpoko... [+]


2025-06-23 | Garazi Zabaleta
Azpigorri
Bertako ahuntz arrazaren txorizoak

David de Blasek abiatutako proiektua da Azpigorri Ahuntz Txorizoak, eta izenak argi uzten duenez, azpigorri arrazako ahuntzekin ari da lanean. “Urteetan industrian aritu nintzen lanean, baina pandemia garaian artzain eskolara joan nintzen, eta ikasketak amaitutakoan... [+]


2025-06-16 | Garazi Zabaleta
Kimuak
“Bizirik dagoen landarea duzu ahoan ernamuin bat jatean”

Hamabost urte baino gehiago daramatza martxan Bizkaiko Kimuak ernamuinduen proiektuak, baina hasierako bultzatzaileak erretiratu dira eta erreleboa hartu berri dute Mikel Landa Luzarragak eta Asier Iñigo Oraindik. Ernamuindutako kimu freskoak ekoizten dituzte batik bat,... [+]


2025-06-09 | Garazi Zabaleta
Basotxoa
Nafarroako ekoizle eta artisauen azoka berria Iruñeko Basotxoan

Ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko zuzeneko harremanak sustatzeko asmoz azoka berria jarri du martxan Iruñeko Udalak, INTIA-Reyno Gourmetekin, Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluarekin (NNPEK), Elikagai Artisauen Elkartearekin eta Bizilurrekin... [+]


2025-05-26 | Garazi Zabaleta
Belardi
“Administrazioak egiten ez duenez, guk bultzatu dugu hiltegi proiektua”

2024ko irailetik martxan dute Urduñan Belardi hiltegia eta haragi-eraldaketarako gunea. Elikadura burujabetzaren bueltan herrian urte askoan egin duten prozesuaren ondorio da proiektua, Bedarbide abeltzainen elkarteak bultzatu duena. “Sektorean egindako ikerketatik,... [+]


2025-05-19 | Garazi Zabaleta
Ezpelzaintza 2050
Sitsak munduko ezpel baso handiena suntsitu ez dezan

Pirinioetan dago ezpel basatien munduko eremurik handiena, eta hain zuzen Nafarroako Pirinioan, Abaurregainan, sortu zuten 2020an Ezpelzaintza 2050 egitasmoa. Cydalima perspectalis sitsa hondamendi handia eragiten ari da ezpeldietan azken urteotan, eta espeziea babesteko eta... [+]


2025-05-12 | Garazi Zabaleta
Ortulaguntza
Ekoizle txikiei arnas emateko lanpostu publikoa Debagoienan

Duela urtebete pasa gauzatu zuten Ortulaguntza proiektua Debagoienan. Langile bat kontratatu dute bailarako nekazaritza proiektu txikietan txandaka lanean aritzeko, hartara ekoizleei lan karga arintzeko eta baldintzak duintzeko. “Sektorea zaurgarri zegoela eta errelebo... [+]


2025-05-05 | Garazi Zabaleta
Amillubi
Udaberriko festa, agroekologia ospatzeko

Maiatzaren 10ean egun osoko festa berezia antolatu dute Zestoako Amilibia baserrian. Agroekologiaren eta elikadura burujabetzaren alde, Gipuzkoako Biolur elkarteak abiatutako proiektua da Amillubi, eta udaberriko hitzordua aitzakia paregabea izanen da tarte eder bat partekatu... [+]


2025-04-28 | Garazi Zabaleta
Oihanartia
Alpeetako hegoaldetik Nafarroa Beherera, abeltzaintza estentsibo eta dibertsifikatuarekin

Proventza eskualdean, Alpeen hegoaldean abiatu zuten Lili Saint-Laurent euskaldunak eta Mathias Guibert proventzarrak abeltzaintza proiektua duela hamar urte pasatxo. “Ardi, ahuntz, behi, txerri eta pottokekin plantatu ginen etxalde dibertsifikatua landuz, baina laborantza... [+]


Eguneraketa berriak daude