“Hemen gaude, eta urte luzez jarraituko dugu”

  • Urriaren 21ean, larunbata, egun osoko egitaraua antolatu du Gasteizen 100 urte, bakarrik ezin da dinamikak, Autogestioari eta okupazioari lotutako bost kolektiboren eskutik: Hala Bedi, Gaztetxea, Auzolana pilotalekua, Errekaleor Bizirik eta Sumendi. Dinamikako eta Hala Bediko kide Aitor Andak azaldu dizkigu ospakizuna eta aldarrikapena uztartuko dituen egunaren mamia eta helburuak.


2023ko urriaren 17an - 07:24
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Urriaren 21ean Gasteiztarrei zein Euskal Herriko herritar guztiei luzatu diezue gonbita zuekin batzera. Zer aurkituko du batzen denak?

Egun osoko planteamendua izango da eta eskaintza zabal eta askotarikoa antolatu nahi izan dugu. Goizean, batetik eta Hala Bedi Irrati pareko Kai plazan kolektibo eta artisauen azoka izango da, eta musika jamaikarra. Bestetik, Gaztetxe ondo plaka umeentzako gunea izango da, tailer, musika edo magiarekin. Eguerdian kalejira abiatuk da Gaztetxetik Errekaleorrera, eta ekitaldiaren ostean bazkari herrikoia. Arratsalde eta gaueko egitaraua Errekaleorren antolatzea erabaki dugu eta artisten zerrenda luze luzea da. Goizeko ordu txikiak arte luzatuko dugu gaua.

Larunbatean urte luze hauetan aldarrikatu dugun eta egun aldarrikatzen jarraitzen dugun Gasteiz horren adibide bat eraiki nahi dugu. Alde Zaharretik Errekaleorreraino, Judimenditik pasata.

Bost kolektibo edo proiektuk garatu duzue dinamika. Zeintzuk zarete eta zerk batzen zaituzte? Zergatik erabaki zenuten kanpaina egitea?

40 urte dauzka Hala Bedik, 35 Gasteizko gaztetxeak, 15 Auzolana pilotalekuak, eta 10 Errekaleorrek. Sumendik, Judimendi auzoko gazteen guneak, 7 urte beteko ditu aurten ere. Boston artean 107 urte betetzen ditugu aurten. Horregatik jarri genuen martxan dinamika hau, Gasteizen bizirik eta egurra ematen jarraitzeko gogoz segitzen dugula ospatzeko eta urte luze hauetan bostak elkartu gaituzten ideiei indarra emateko: asanblearismoa, autogestioa eta okupazioa.

"Gauzak elkarrekin eginda beti dira ederragoak, hori izan da betidanik Gasteizko bereizgarrietako bat"

100 urte, bakarrik ezin da leloaren inguruan antolatu zarete. Zer adierazi nahi duzue?

Bizirik gaudela, elkarlana eta elkarzaintza bizirik daudela, eta kolektibo ezberdinen artean sare indartsu bat sortua dugula, indar asko duena. Gauzak elkarrekin eginda beti dira ederragoak, hori izan da betidanik Gasteizko bereizgarrietako bat, herri mugimendu ezberdinen arteko elkarlana.

Urriaren 21a urte osoko dinamika baten helmuga da, zer egin duzue orain arte eta zein balorazio egiten duzue?

Urte hasieran hasi ginen bost eragileak batzen. Martxoaren 3ko data borobila erabili genuen elkarrekin lehenengo ekimena egiteko, eta hil zituzten langileen biloba gisa aldarrikatu genuen gure burua. Ihauterietan elkarrekin atera ginen, Gasteizko Gaztetxeak mozorrotzeko eta kabalgata antolatzeko duen ohituraren lekukoa hartuz. Bestetik, proiektu bakoitzaren urteurrenari garrantzia eman diogu eta horiek elkarrekin ospatzea gure artean harremanak eraiki eta indartzeko aitzaki ederra izan da.

Ekimenaren parte zareten kolektibo guztiek bizi izan dituzue maila bateko edo besteko mehatxuak edo eraso zuzenak, izan Poliziaren aldetik, izan udaletik. Zein da egungo egoera alde horretatik?

Gaztetxea eraistearen mamua hasieratik egon da eraikinaren inguruan eta adibide ona izan daiteke Gasteizko herri mugimenduak gestionatutako espazioen eta udal gobernu ezberdinen arteko harremana azaltzeko. Okupazioaren momentuan Gasteizko alkateordea zen Maria Jesus Agirreri egozten zaio esaldi hau: “Hondeamakinak etortzerakoan alde egin beharko dute”. Gaztetxea botatzeko mehatxua hasieratik egon bada ere, eta zenbait ideia proposatu izan badira ere, ez da inoiz proiektu argirik zehaztu. Eraikinaren kontra sutsuen agertu zena Alfonso Alonso izan zen. Alkate horren burutapenik sonatuena Bosgarren Dorrea eraikitzea izan zen, San Bizente, San Franzisko, Santa Maria katedrala eta San Miguel elizek sortzen duten Gasteizko skyline famatuari bosgarren dorre bat gehituz Gaztetxea aurkitzen zen lekuan. Eraso horien aurrean, basoetako iratxoak jaitsi ziren gaztetxea defendatzera. Kanpaina hori eta haren harira antolatu zen manifestaldia 80 kolektibok baino gehiagok babestu zuten eta Alonso ez zen Gaztetxea ukitzera ausartu ere egin.

Urtaran eta Errekaleorren arteko gatazka beste adibide bat izan daiteke. Kalkulu elektoral absurdo bati erantzuteko ausartzen zen publikoki Errekaleor etengabe mehatxatzera. Gerora ikusi dugu, Gorkak bi legeginltzaldiaren ostean udala utzi ondoren, Errekaleor auzo askearen proiektua egonkorragoa eta indartsuagoa dela.

"Gaur egun ez daukagu mehatxu zuzenik. Baina horrek ez du esan nahi lasai gaudenik"

Gaur egun ez daukagu mehatxu zuzenik. Baina horrek ez du esan nahi lasai gaudenik. Munipa harroputz eta matoiek uneoro gogorarazten digute zein den gure errealitatea isun, mehatxu, kolpe edota atxiloketen bitartez ere. Aurtengo San Prudentzio bezperan Gasteizko Gaztetxeren urteurrena ospatzen ari ginela Polizia Gaztetxera sartu eta soinu teknikaria atxilotua eraman zutenekoa oraindik memorian fresko daukagu, adibidez.

Hala Bedi 1983an jaio zen, Gaztetxea 1988an, Auzolana 2008an, Errekaleor Bizirik 2013an, Sumendi 2016an, bakoitza testuinguru ezberdinean, ezaugarri propioekin. Zer aldarrikatuko duzue gaur egungo testuinguruan?

Hemen gaudela eta urte luzez jarraituko dugula Gasteizko proiektu autogestionatuok . Atzera buelta gabeko prozesu zoragarri honi esker, aldarrikatuko dugu ere elizgizon eta militarrez jositako Vitoria zahar hura orain dela 100 urte baino gehiago hasi ginela eraisten.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herri mugimendua
Jaizkibel konpainiak gutuna eman dio alkateari, desfilean: “Estrategia aldatzeko garaia dela adierazi diogu”

Jaizkibel konpainia berdinzaleak bi ekintza berezi egin ditu Hondarribiko alardearen egun honetan. Batetik, urte luzez ukatu zaion eta Alarde Tradizionalak baino erabili ez duen espazio oso sinbolikoa bere egin du; bestetik, gutuna eman diote alkateari, mahai gainean bestelako... [+]


Enpatia garaia

Ekofeminismoak bizitza nondik eta nola baloratzen duen, ikuspegi konplexuagoa eraikitzeko proposamena dakart. Desazkundearen inguruko ekofeminismoa eta antiespezismoa ezagutzearen ondorio dira datozen lerroak; landa eremuan jaio eta hirigunean bizitzeak dakartzan ikuspegiekin;... [+]


Asimilazioaren kontrako topagune izanen da Izpegi irailaren 19 eta 20an

Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.


2025-09-05 | Gedar
Gaztetxea lortu dute Etxaurin

"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".


“Hondarribiko alardearen bi aldeak parez pare jartzea da zilegitasun bera ematea zapaltzaileari eta zapalduari”

Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]


2025-09-04 | El Salto
Genoako portuko zamaketariek Israelerako bidalketak blokeatuko dituzte, sionistek elkartasun ontzidiari eraso eginez gero

2010ean "Mavi Marmara" itsasontzia abiatu zenetik, Palestinarekiko elkartasun itsas operaziorik handiena osatzen du Global Sumud Flotillak. Israelgo Gobernuak terroristatzat jo ditu nazioarteko ekintzaileak.


2025-09-03 | ARGIA
Baionako Atalante zinema-ohia jarduera politiko eta kulturalerako okupatu du Kontseilu Sozialistak

Baionako Herriko Etxearen jabetzapean, eraikinak bost urte daramatza hutsik, eta espazio hori hartu du Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak, “elkartzeko, kolektiboki pentsatzeko eta borrokak antolatzeko”.


Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua:
“Jaurlaritzarena zehaztasunik eta daturik gabeko txosten politikoa da”

Pentsioak osatzeko 145.000 sinadura bildu dituen herri ekinaldi legegilea eztabaidatzeari ezezkoa eman ondoren, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua oso gogor agertu da Eusko Jaurlaritzaren jarrerarekin eta "bi aldiz engainatuta" sentitu direla azaldu du. EH Bilduk eta... [+]


Gorputz hotsak
“Bizitzaren aldeko jarrerak bigarren planoan uzten du zarata”

Bertigo baten ostean, etengabeko txistu bat entzuten hasi zen Jexux Mari Irazu Muñoa (Larraul, Gipuzkoa, 1972) bertsolaria, bertso-eskolako irakaslea eta gai-jartzailea. Tinnitus edo akufeno deitzen zaie Irazuk entzuten dituen zaratei. Horrek egunerokoan daukan inpaktuaz... [+]


Pentsioak osatzea “ez da beharrezkoa” Jaurlaritzaren esanetan, eta herri ekimen legegilea eztabaidatzearen aurka egin du

Maiatzean 145.142 sinadura aurkeztu zituen Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak Gasteizko Legebiltzarrean, pentsioak gutxieneko soldatarekin parekatzeko proposamen baten alde. Pentsioak jasotzen dituzten pertsonentzako babesa “dagoeneko sisteman txertatuta”... [+]


“Txistuak, mehatxuak eta irain sexistak” jaso dituzte Laudioko jaietan eraso matxista bat salatzeagatik

Agerraldia deitu zuen Laudioko mugimendu feministak igandean, Odoloste eguneko goizaldean Txosnagunean gertatutakoa salatzeko. 


2025-08-29 | Euskal Irratiak
Maitena Chohobigarat
“Beharbada menopausia gehiago aipatu beharko genuke, aterabideak badirelako”

Baionako ospitalean unitate berritzaile bat ideki da: kardio-ginekologia unitatea, menopausian diren emazteei zuzendua. Gai hau, askotan tabu edo bazterrean utzia, osasun arazoak eragin ditzake bizitzako etapa horretan.


Frantziako Gobernuaren aurka “guztia blokeatzeko” deia indartzen ari da

Irailaren 10a izanen dute protestarako lehen hitzordua. 2018 urteko Jaka Horien mugimenduaren segipen gisa ikusten dute anitzek deia, nahiz eta alderdi politikoak eta sindikatuak dinamikari lotu izanak ezberdintzen dituen biak. François Bayrouren austeritate politikaren... [+]


Festetako egitarauaren argazkia matxista dela salatu du Cascanteko emakumeen elkarteak

Candela emakumeen elkarteak eta PSNk eskatu dute argazkia kentzea eta udalak argitaratutako materialetan kontrol handiagoa egotea, ez egoteko estereotipo sexistarik.


Eguneraketa berriak daude