Irailaren 10a izanen dute protestarako lehen hitzordua. 2018 urteko Jaka Horien mugimenduaren segipen gisa ikusten dute anitzek deia, nahiz eta alderdi politikoak eta sindikatuak dinamikari lotu izanak ezberdintzen dituen biak. François Bayrouren austeritate politikaren kontrako grebara deitu dute sindikatuek ere, urriaren 9rako.
Sare sozialetako mezuak, herritarren batzarrak zein kartelak, irailaren 10ean "guztia blokeatzeko" deia zabalduz eta indarra hartuz doa Frantziako Estatuan zein Ipar Euskal Herrian. François Bayrou Lehen ministroak uztailaren 15ean plazaratu zituen bere austeritate politikaren neurriak, herritar andanaren kexua hauspotuta eta berehala, autonomoki eta modu anonimoan zabalduko zuten ezker eskuin "herria paralizatzeko" deia. "Blokeoaz" gain, "desobedientzia" eta "elkartasuna" dira beste bi osagaiak, eta mugagabean aritzera etorri dela ere diote, hots "erabateko blokeoaren lorpenera arte".
Urtero 43.800 milioi euro aurreztu nahi ditu datozen lau urteetan Bayrouk, herrialdearen zor publikoa murrizteko; eta horretarako, pentsioak izoztuko ditu, lanpostu publikoak murriztuko ditu eta osasunera eta gizarte politiketara bideratutako gastua apalduko du. Bi jai egun kentzeko aukera ere mahai gainean jarrita dauka.
"Guztia blokeatu dezagun!" dinamikaren antolaketari zein aldarriei begiraturik, 2018ko Jaka Horien antza hartzen diote anitzek eta garaiko jaka horidun aktibista ezagun batzuk deiarekin bat egin izanak sendotzen du lotura hori. Alta, garaian ez bezala, badirudi alderdi politikoak eta sindikatuak ere badabiltzala mobilizazio egun horri begira eta hori bada Jaka Horiekiko alde handia. Funtsean, eztabaida ere piztu du antolaketan dabiltzanen artean: komeni da alderdi eta sindikatuen presentzia ala onura baino kalte gehiago eginen dio herri mugimenduari? Eztabaida hori hor bada ere, aitzina doa irailaren 10ari begira dagoen beroketa fasea.
Ipar Euskal Herriari dagokionez, badabiltza herritar batzuk giroa berotu nahian eta eragile sindikal batzuek ere bat egin dute dagoeneko deiarekin. Tartean dago, demagun, LAB: "Mugimendu honek adierazten duen haserre soziala zilegia da, eta konpartitzen dugu. Izan ere, Bayrouk iragarritako austeritate plana langileen bizitza prekarizatzen ari diren azken urteetako politika antisozialen jarraipenean kokatzen da".
"Gehiengoa lortzen badugu, gobernua berretsiko dute; bestela, erori egingo da", adierazi zuen Frantziako lehen ministroak irailaren 8an eginen duten konfiantza mozioaren bozketaren erronka azaltzerakoan. Zentsura mozioei aurre egin nahian, konfiantza mozioaren bozketa jarri du agendan, berdin-berdin bere postua jokatuta. Ez dirudi, ordea, babes handirik eskuratuko duenik, dagoeneko badakigulako aurka bozkatuko dutela LFI Frantzia Intsumisoak, Frantziako Alderdi Komunistak, ekologistek, Alderdi Sozialistak eta RN Batasun Nazionalak.
Urriaren 9rako grebarako deia luzatua dute langile sindikatuek eta bi deiak batzen ditu plazaraturiko LABen agiriak: "Dena blokeatzea ez da erabakitzen, antolatzen baizik. Greba egitea ere dena blokeatzea da. Bide horretatik blokeatu nahi duten langileei dei egiten diegu gurekin harremanetan jar daitezen. Hortarako, datorren urriaren 9rako mobilizazio eta greba egun gehiago iragarriak genituen, segi dezagun mugimendua indartzen eta borrokak bat egiten".
Asanblea Nazionalean egindu iragarpena du Frantziako lehen ministro Sébastien Lecornuk. PS Frantziako Alderdi Sozialistaren gutxieneko baldintza zen ostegunena aurkeztuko diren zentsura-mozioak ez babesteko.
Duela astebete, urriaren 6an, gobernua osatu eta hamalau ordura, Frantziako lehen ministro Sébastien Lecornuk dimisioa aurkeztu zuen, bost egunera berriz ere karguari heltzeko. Orain arteko bide sigi-sagatsua zuzendu nahi du aurkeztu berri duen gobernu-taldearekin... [+]
Dimisioa aurkeztu zuen astelehenean Sébastien Lecornuk, gobernu berria osatu eta hamalau ordutara. Frantziako krisi politikoari aterabide bat atzemateko 48 orduko ultimatuma emana zion Emmanuel Macron lehendakariak. Epea bukaturik, egoerak blokeatuta segitzen du, eta... [+]
Macronek onartu du Lecornu lehen ministroaren dimisioa, baina azken aukera eskatu dio, eta Lecornuk hitzeman du ahalegina egingo duela: asteazken gauera arte du beste gobernu bat osatzea posible den edo ez jakinarazteko. Agertoki posibleak aztertu ditugu artikuluan.
Sébastien Lecornu lehen ministroak dimisioa aurkeztu du, Asanblea Nazionaleko buru izendatu eta hilabetera. Emmanuel Macron estatuburuak onartu egin dio. Bi aukera ditu orain Macronek: beste norbait izendatzea lehen ministro, edo Asanblea Nazionala desegitea eta... [+]
Frantziako Gobernuaren aurrekontua fintzen ari diren honetan, "justizia soziala eta fiskala" aldarrikatu dute karrikatik. Irailaren 18ko mobilizazioak baino jarraipen ahulagoa ukan du osteguneko greba deialdiak.
2025eko uztailaren 12an izenpetu zuten hiru aldeen arteko Bougivaleko Akordioa, irlaren etorkizun instituzionala adosteko asmoz. Frantziako Estatuaren "instrumentalizazioa" salatzean gain, FLNKS alderdi independentistak argitu nahi izan du beraiek izenpeturiko dokumentua... [+]
Frantziako Estatuak Palestinako Estatua formalki aitortu zuen astelehenean NBEren biltzar nagusian. Bere horretan, urrats inportantea, diplomatikoki pisutsua: 193 estatuetatik 158k dute orain ezagutzen Palestinako Estatua, eta azken ezagupen horiekin Mendebaldeko estatu... [+]
Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]
François Bayrouk dimisioa eman eta ordu gutxitara izendatu du Emmanuel Macron Frantziako presidenteak ordezkoa: Sébastien Lecornu izango da lehen ministro berria, aurretik Defentsa ministro izandakoa eta Macronen oso gertukoa. Oposizioa haserre mintzatu da, ezker zein... [+]
Astelehen arratsaldean konfiantza mozioa galdu du Frantziako lehen ministro François Bayrouk. Konfiantza mozioa eskatu zuen, datozen lau urteetarako austeritate usaina zuten aurrekontu batzuk aurkeztu eta bere aurkako zentsura mozioa iragarri zuenean eskuin muturrak. Aurrez... [+]
2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.
Horri gehitu behar... [+]
Konfiantzaren erronka izenburua jarri diote Kanakyko indar independentisten eta unionisten arteko akordioari. Ozeano Bareko uhartediak herrialde europarraren parte izaten jarraituko luke, baina estatu izaera lor dezake kaledoniarrek hala bozkatzen badute. Datorren urte hasieran... [+]
Dozenaka lagunek agerraldia egin dute astelehen arratsaldean Baionan, Pirinio Atlantikoetako Departamenduaren egoitzaren aurrean. Frantziak EEPn 100.000 euro gehiago inbertituko dituela iragarrita, euskararen etorkizuna bermatzeko hizkuntza politikak "ausardia eta... [+]