Candela emakumeen elkarteak eta PSNk eskatu dute argazkia kentzea eta udalak argitaratutako materialetan kontrol handiagoa egotea, ez egoteko estereotipo sexistarik.
2025eko Cascanteko jaien (abuztuaren 30etik irailaren 7ra) egitarauan emakumeen eguneko ekimenak iragartzeko, udalak emakume gazte sexualizatu baten argazkia erabili duela salatu du Candela elkarteak komunikatu batean. UPNren gehiengo osoa duen Cascanteko Udalak ere zabaldu du sare sozialetan, baina ezer gehiago adierazi gabe:
"Cascanteko Candela emakumeen elkarteko batzarretik gure haserrea eta protesta sutsua adierazi nahi dugu Udalak antolatzen duen 'Emakumearen Eguna' iragartzeko egitarauan jarri duen argazkiagatik. Argazki horrek borrokatzen dugunaren aurkakoa den guztia irudikatzen du, bai gure jarduera antolatuetan, bai gure eguneroko bizitzan: matxismo ozpindua, emakumeak beren alderdi intimoenetik edo beren gaitasun fisikoengatik erakusten dituenak.
Programa hori banatuta eta argitaratuta dago, beraz, ahal den moduan zuzentzeko eskatzen dugu, bai eta, etorkizunean, hain akats larririk ez egiteko berrikuspen sakonagoak egitea ere. Gure hiriaren irudi negargarria ematen dute, eta urte osoan berdintasunaren eta emakumeenganako errespetuaren alde borrokatzen eta lan egiten duen herria gara".
PSNko bozeramaile José Luis Gómezek ere salatu du udalak zabaldutako egitaraua: "Ulertezina da horrelako irudi bat egitarauan jartzea hainbeste ikuskapenetatik igarotzen den dokumentu batean, are gehiago hasieran programaren azala izan behar zenean. Horrekin gure herriaren irudi negargarria ematen dugu".
Erran egin nion umetan sexu abusu bat jasanarazi zidanari: hala egin zidala. Bazekien, sinetsi zidan, eta errespetatu du harekiko behar dudan urruntzea. Zortea izan nuela uste dut; denok ez daukagula bera. Prozesu inperfektu haren kontakizun ez-fikziozko bat da hau.
Nagyrev (Austro-hungariar Inperioa), 1911. Zsuzsanna Fazekas emagina hungariar herrixkara iritsi zen. Bere egitekoaz gain, medikuntza, kimika eta beste alor askotako oinarrizko ezagutzak zituenez, eta Nagyreven ez medikurik eta ez apaizik ez zegoenez, berehala eragin handia... [+]
Atzo egindako agerraldi publikoan adingabeei egindako iruzkin matxistei eta emakume helduek pairatutako ukituei dagokizkien garrantzia eman nahi izan zieten.
Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]
Agerraldia deitu zuen Laudioko mugimendu feministak igandean, Odoloste eguneko goizaldean Txosnagunean gertatutakoa salatzeko.
Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]
AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.
85 urteko gizonak bere emaztea hil zuen uztailean, eta Poliziaren ikerketaren ondoren behin-behineko espetxealdian zegoen. Orain, Nafarroako Auzitegiko Bigarren Atalak esan du gizonak "ageriko narriadura kognitiboa" daukala eta "zaurgarria" dela.
Bilboko Aste Nagusian hainbat pertsona atxilotu ditu Poliziak eraso sexistak leporatuta. Egoera horren aurrean, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak esan du Polizia "eraginkorra" dela eta Bilbon "inoiz baino polizia gehiago dagoela".
Getariako txosnagunean eta Aian egin dute elkarretaratze isila. Jai batzordeak txosnak itxi zituen.
Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak.
Abuztuaren 29ko gaueko egitaraua bertan behera utzi dute, iazko jaietan gau horretan izan baitziren indarkeria kasuak: sumisio kimiko bidezko sexu erasoak eta borrokak "nabarmen" areagotu zirela azaldu du Amets Jauregizar herriko alkateak. Abuztuaren 28tik 31ra bitarte... [+]
Emakumea hilda aurkitu dute bere etxean. Senarrak, 85 urteko gizonak, emakumearen heriotzaren berri eman du, Polizia bertaratu denean diskurtso inkoherentea zuela ohartu eta atxilotu egin dute.
2011tik 2021era bitarte egin zituen erasoak, klaseak eman bitartean. Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak sexu abusuen delitu bakoitzeko lau urte eta hilabete bat eta hamabi urte bitarteko kartzela zigorra ezarri dio. Horrez gain, 40 urteko gizonak adin txikiko bakoitzari 3.000 eta... [+]
Getxoko 3. Instrukzio Epaitegiak atxilotze-agindua eman du 2023ko urrian Algortan jazotako talde sexu-eraso batean ustez parte hartu zuen egileetako baten aurka. Kasua sexu-eraso larri gisa sailkatu du magistratuak eta poliziari eskatu dio, gaztea aurkitzen dutenean, epaitegira... [+]