Hamabi hilabeteren ostean, euskararen aurkako oldarraldiak ez du etenik

  • Bilboko kaleak bete zituen mobilizaziotik urtebetera, auzitegiek euskararen normalizazioa eta hizkuntza eskubideak gutxiesten jarraitu dutela salatu du Euskalgintzaren Kontseiluak. Auzia gainditzeko euskararen "normalizazioa eta biziberritzea" ezinbestekoak direla azaldu dute.


2024ko azaroaren 6an - 08:50
Azken eguneraketa: 11:41
2023ko azaroaren 4ko manifestazioa Bilbon. Euskalgintza Kontseilua
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Urtebete igaro da oldarraldiaren aurkako manifestazioa Bilbon egin zenetik. Hamarnaka mila lagun bildu ziren euskara eta euskaldunak bigarren maila batean utzi nahi dituzten sententzia judizialak ozenki salatzeko.

Azken urteko balorazioa bidali du Kontseiluak eta egoera kezkagarria dela esan badute ere, esperantza izpiak ikusten dituztela nabarmendu du. Horrez gain, euskararen normalizazioaren defentsan erantzun irmoak ematen ari direla azaldu du Kontseiluak: “Epai euskarafobo bakoitzeko, herritarren eta afektatutako langileen mobilizazioak ikusi ditugu”. 

Egungo egoera gainditzeko “proposamen gauzagarria” badela azaldu du Euskalgintzaren Kontseiluak, eta hizkuntza-politiketan “jauzi sendo bat” egitearen beharra azpimarratu dute.

Zentzu horretan, akordio sozio-politiko berri bat bideratzeko konpromisoa berresten dutela adierazi dute, eta “buru-belarri” lanean ari direla horretan.

 

 


Euskara kanalean gehiago
2026ko irailaren 30
‘Bihar’ nazioarteko kongresua (II)
Euskaratik zein gizarte-proiektu eskaini aztertzen

2026ko irailaren 28
Ana Bidart (Euskal Haziak elkartea)
“Euskaraz bizitzeko aukerak biderkatu behar dira”

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...