Haitik ez du COVID-19aren aurkako txerto bakar bat ere jaso bere 11 milioi biztanleentzat

  • Osasun publikoko agentzia ugari ahotsa altxatzen ari dira COVID-19aren aurkako txertorik ez duelako jaso Haiti herrialdeak. Lehen kargamentua maiatzan jasotzekoak dira, baina atzerapen gehiagoren beldur dira.


2021eko apirilaren 7an - 14:59
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Osasunaren Erakunde Pan Amerikarrak esan du Haitik ez zuela izena eman Nazio Batuen COVAX ekimenaren bidez txertoak jasotzeko programa pilotuan eta horrek azkartuko zukeela dosiak jasotzea, Democracy Now hedabideak informatu duenez.

Haiti zurrunbilo politiko gatazkatsuan sartuta dago, AEBek babesten duten Jovenel Moïse presidenteak agintaldia amaitu ostean, agintea uzteari uko egin baitio. Horrek protestak zabaldu ditu herrialde osoan zehar.

Otsailean, Joe Bidenen administrazioak Moïseren eskaerekin bat egin du esanez, beste urtebetez agindu dezakeela.


Koronabirusa kanalean gehiago
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...