Osasun publikoko agentzia ugari ahotsa altxatzen ari dira COVID-19aren aurkako txertorik ez duelako jaso Haiti herrialdeak. Lehen kargamentua maiatzan jasotzekoak dira, baina atzerapen gehiagoren beldur dira.
Osasunaren Erakunde Pan Amerikarrak esan du Haitik ez zuela izena eman Nazio Batuen COVAX ekimenaren bidez txertoak jasotzeko programa pilotuan eta horrek azkartuko zukeela dosiak jasotzea, Democracy Now hedabideak informatu duenez.
Haiti zurrunbilo politiko gatazkatsuan sartuta dago, AEBek babesten duten Jovenel Moïse presidenteak agintaldia amaitu ostean, agintea uzteari uko egin baitio. Horrek protestak zabaldu ditu herrialde osoan zehar.
Otsailean, Joe Bidenen administrazioak Moïseren eskaerekin bat egin du esanez, beste urtebetez agindu dezakeela.