Pasa den igandean ospatu zuten estatubatuarrek beren kirol ekitaldi nagusietakoa, Super Bowla. Donald Trumpek gidatzen duen AEBtako gobernu berria Mexikorekiko mesfidantza zabaltzen ari den bitartean, futbol amerikarreko partidan zehar gehien jandako gutizietako bat guakamole mexikarra izan zen. Gutxik jakingo dute, ordea, azken egunotan Mexikoko Jalisco estatutik bost kamioietan zeramatzaten ehun tona ahuakate geldiarazi zituztela AEBetako mugan.
Mexikok milioi eta erdi tona inguru ahuakate ekoizten ditu urtean, eta 2016an, herrialdeko ahuakate ekoizpenaren %62 AEBetara esportatu zuten. Ahuakate ekoizle mexikarrek, antzina nagusi ziren Kaliforniako ekoizleek baino 16 aldiz gehiago saldu zuten AEBetan. Ahuakateak gidatu du barazki eta fruta mexikarren salmentaren hazkundea iparraldeko herrialdean; hogei urtean 3.000 miloi dolarretatik 20.000 milioira igaro da.
1994an sartu zen indarrean AEBak eta Mexikoren arteko merkataritza askeko ituna. Baina zizare arriskutsuak zirela eta, 1997ra arte debekatua zegoen ahuakatea inportatzea AEBetan. Andy Robinson kazetariak La Vanguardiarentzako Guakamolearen gerra artikuluan dio futbol amerikarreko jokalarien kanpaina ospetsu batean guakamolea egiteko hainbat errezeta azaldu zituztela. Hala, ospe handia hartu zuela sofako kirolzaleen artean. Excelsior egunkari mexikarraren arabera 35.000 tona ahuakate jango ziren aurtengo Super Bowlean.
El Espectador egunkariak Trumpek ez dio horren erraz iskin egingo Mexikori artikuluan dio bi herrialdeen arteko hartu-eman komertziala %462 hazi dela 1993tik. Mexikok bere esportazioen %80 bidaltzen du AEBetara, eta horrek bereen %50 hegoaldeko herrialdera; harreman komertzial oso estua dute. Washingtonek, ordea, adierazi du merkataritza ituna berrikusiko duela, eta %20ko muga-zerga ezarriko diola Mexikori. Diru horrekin bi herrialdeak bereiziko dituen hesia eraiki nahi duela esan du. Iragarpen horrek eztanda eragin du bi aldeetako nekazaritza elikagaien industrian; merkataritza askeak etekin handiak ateratzea baimendu baitie. Horrek azalduko luke mexikarrek iragarri duten Txina eta Europara esportazioak dibertsifikatzeko berehalako plana.
Egia da, La Vanguardian Robinsonek dioenaren arabera, merkataritza itunak bi hamarkada bete ostean Mexikoko pobrezia tasa ez dela %50etik jaitsi. Baina mugan kezkaz begiratu diete geldiarazitako kamioei, “Nola da posible Super Bowla baino hamar egun lehenago ahuakateak geldiarazten ibiltzea mugan?”, esan dio Ramón Baldosa, mugako jatetxe bateko zerbitzariak Robinsoni. Denborak esango du datorren urteko Super Bowlean guakamole mexikarra estatubatuarren ahoetan egongo den edo ez.
Sébastien Lecornu lehen ministroak dimisioa aurkeztu du, Asanblea Nazionaleko buru izendatu eta hilabetera. Emmanuel Macron estatuburuak onartu egin dio. Bi aukera ditu orain Macronek: beste norbait izendatzea lehen ministro, edo Asanblea Nazionala desegitea eta... [+]
Ordezkariak Egiptoko Sharm el-Sheikh hirian bilduko dira, Sinai penintsulan, Trumpen lehen fasearen "mekanismoak eta xehetasunak" aztertzeko. Bien bitartean, bonbardaketek hildakoen kopurua handitzen jarraitzen dute; azken 24 orduetan beste 65 palestinar hil ditu... [+]
Global Sumud Flotillako ontzietan zihoazen lau aktibista euskaldunak Atenasera Euskal Herriko 15:30ean heldu dira eta handik Loiura zuzenean hartuko dute hegaldia, 23:15ean iristeko. Jada aske utzi dituzten ekintzaileek kolpeak, umiliazioak, loaren galaraztea edo janaria eta ura... [+]
Palestinaren Elkartasuna taldeak deitutako manifestazio jendetsua Antoniutitik abiatu da, Israelgo Estatua desagertzearen eta erresistentzia palestinarraren aldeko aldarriak eta gobernu aurrerakoien aurkako oihuak eginez.
Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]
Asteazken gauean Global Sumud Flotilla atzeman ostean, hurrengo flotilla jada Gazara bidean da. Mila Madleen izena du, Frantziako Estatuko ekintzaileek antolatu dute batez ere, Siziliatik atera zen eta jada Kreta pasa du. Mapa interaktibo honetan jarrai daiteke bere... [+]
Milaka herritar atera dira kalera Euskal Herriko herri askotan Global Sumud Flotillako partaideen bahiketa salatzeko eta agintariei eta gobernuei Israelekin harreman guztiak apur ditzaten eskatzeko. Munduan barrena ere ehunka mila pertsona atera dira protestetara.
Droneak bistaratu dituzte Municheko aireportu inguruan bart. Hamazazpi hegaldi bertan behera utzi eta 3.000 lagun inguruk gaua aireportuan pasa behar izan dute.
Amedspor futbol taldea Turkiaren menpeko Kurdistango Amed hirikoa da. Elastikoan publizitatea kurdueraz idatzita eramateagatik jarri diote isuna.
400 lagun baino gehiago atxilotu dituzte zerbitzu publikoen hobetzea eta krisi ekonomikoa gainditzea eskatzeko mobilizazioetan. Astebete daramate protestetan, batez ere Rabat hiriburuan.
"Ikasleok ez dugu genozidioa onartzen; ikasleok Flotilla babesten dugu; ikasleok ez dugu Trumpen planean sinesten, eta Palestina askatu nahi badugu, Israelen aurka borrokatu eta Israel suntsitu behar dugu", azaldu du IAk.
Frantziako Gobernuaren aurrekontua fintzen ari diren honetan, "justizia soziala eta fiskala" aldarrikatu dute karrikatik. Irailaren 18ko mobilizazioak baino jarraipen ahulagoa ukan du osteguneko greba deialdiak.
Flotilla gelditu du Israelgo armadak, Gazara iritsi aurretik. Ontziak Israelek "arrisku eremu" gisa izendatu duen lekuan dira asteazken goizetik. Iluntzean, 20:30ak pasatxoan heldu dira ontzi militar israeldarrak lehen abordaiak egitera. Flotillako ontzietan zihoazen lau... [+]