Gure Hizkuntzak Bizi Daitezen kolektiboak mobilizazioa antolatu du larunbaterako Parisen, Hezkuntza Ministerioaren aitzinean. Frantziaren menpe diren hizkuntza gutxituen alde borrokan dabiltzan egiturek osatzen dute kolektiboa. Besteak beste, sail elebiduna arriskuan jartzen duen Frantziako Estatuaren lizeoetako erreforma deitoratuko dute.
Egoera larrian dauden hizkuntza gutxitu andana daude Frantziako Estatuaren menpe: euskararen gisara, flandriera, kreolera, bretainiera, korsikera, okzitaniera, katalana, alsaziarra, eta beste. Errealitate linguistiko hori irudikatuko dute larunbatean, Parisen, Frantziako Hezkuntza Ministerioaren aitzinean. Frantziako Estatuak aspalditik eta gaur egun berdin-berdin eraman “linguizidioa” salatzeko mobilizaziora deitu du Gure Hizkuntzak Bizi Daitezen kolektiboak. Euskal Herritik Euskal Konfederazioa dugu bateratze horren baitan, beste 36 egituren ondoan. “NBEren partetik kondena anitz jaso arren, milurteko ondare immaterial diren gure hizkuntza eta kulturen suntsiketarekin jarraitzen du Frantziako Estatuak”, irakur daiteke kolektiboak idatzi manifestuan.
Frantziako irakaskuntza sistemak hizkuntza gutxitu hauek guztiak are egoera larriagoan jartzen dituela deitoratzen du kolektiboak. Aurten martxan jarritako lizeoetako erreformak ditu azken aldi hauetan azkarki arranguratzen. Hain zuzen, lizeoko irakaskuntzaren antolaketa eta azterketen funtzionamendua guztiz aldatu ditu erreforma horrek. Sail elebidunari dagokionez, kezka potoloak ondorioztatzen ditu antolaketa berriak. Zergatik? Sail elebiduna ez delako kontutan hartua izan antolaketa berrian. Euskarazko edota beste hizkuntza gutxitu batean jaso irakaskuntza hautazkoa dute ikasleek. Orain arte, ikasleek bi aukera zituzten: euskara hautazko ikasgai bezala hartzea (astero hiru orenez lantzen zuten euskara) edo sail elebidunean izena ematea: astero hiru oren euskara eta hizkuntzak ez diren beste ikasgai batzuk euskaraz egitea, oren parekotasunera heldu arte. Bigarren aukera hau ez dute gehiago.
Hizkuntza gutxituak beste hautazko ikasgaiekin lehian ezarriak izan dira. Gainera, martxan jarritako koefiziente sistemaren baitan hizkuntza gutxituak balio apaleko hautazko gisa proposatuak izaki, geroa arriskuan dutela diote hizkuntza hauei atxikiak diren irakasleek. "Koadro arruntean uzten bagaituzte, desagertuko gara". Euskararen Erakunde Publikoak ikasturte hastapenean egin duen neurketaren arabera, sare publikoan euskara hautazko gisa hartu dutenen kopurua %36 apaldu da. Beste hizkuntza batzuen kasuan, %60 apaldu da kopurua. Apaltze handi hori erreformari lotua izan daitekeela uste du kolektiboak. Kezkaturik, sail elebidunarentzako koadro berezi bat jartzen duen proposamena helarazi dio berriki EEPk Frantziako Hezkuntza Ministerioari.
Mobilizazioa larunbatean 11:00etarako finkatu dute Hezkuntza Ministerioaren aitzinean. Autobusak daude antolaturik, Larzabaletik, Hendaiatik, Baionatik zein Kanbotik. Orotara, berrogei bat eragilek dute ekimenarekin bat egin.
Parisko mobilizazioaz gain, izenpedura bilketa bat ere martxan jarri dute.
Aurreneko aldiz Euskaraldiaren barruan Hikaldia egingo da. 83 herrik eman dute izena. Iaz hitanoa bultzatzeko sortu zen ZirHika talde eragileak antolatu du ekimena, Tauparekin batera. Patxi Saez Beloki ZirHika taldeko kidea elkarrizketatu dugu. Bi helburu dituzte estreinaldian:... [+]
Sorionekuak mugimenduak larunbaterako mobilizazioa deitu du. Goizean herriz herri Nafarroako zubietan elkartuko dira eta arratsaldean Iruñean manifestazioa abiatuko dute, Kostarapea parketik (Trinitarios-Tren parkea) abiatuta 17:30ean. Ireki ateak euskarari lelopean... [+]
Euskaraldiaren atarian, beste behin, Pantailaldia egingo da. Maiatzaren 6tik 15era iraungo du, eta euskarazko ikus-entzunezkoen kontsumoa sustatzea izango da helburua.
Baina non gaude, non dago euskara ikus-entzunezkoen mundu zabalean, nora goaz? Zein hutsune, zein erronka... [+]
Euskara ikastea zaila denaren mitoa aski zabaldua dago, batik bat, euskalduntzeko ahaleginik batere egin nahi ez dutenen artean. Arrazoi dute puntu batean. Zailtasun nagusiak, ordea, ez dira hertsiki linguistikoak, gizarte antolamendukoak baizik. Batetik, Onintza Iruretak... [+]
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Euskara Taldeak inkesta bat egin du ikasleen artean. Halaber, euskara plana ikasturte honetan amaitzen dela ikusirik proposamen berriak egin dizkiote unibertsitateko zuzendaritzari. NUPen euskaraz ikastea "ezinezkoa" dela ere salatu... [+]
Administrazio publikoarentzat Gipuzkoako zahar etxeetan lan egiten duten langileen euskara eskakizunak (B1 eta B2 mailak) “neurriz kanpokotzat” jo zituen iaz Donostiako epaitegi batek. Epai horren aurka Gipuzkoako Foru Aldundiak jarritako helegitea atzera bota du... [+]
Maiatzaren 6tik 15era egingo da Pantailak Euskarazek antolatutako aktibazio sozialerako ariketa. Helburua, hamar egunez soilik euskarazko ikus-entzunezkoak kontsumitzea da. Ariketan izena eman daiteke maiatzaren 6ra arte.
Filipe Bidart Iparretarrak taldeko kide ohiak Kazetari azaldu dioenez, "borrokan erori diren militanteak oroitarazteko" xedea du margolanak. Xabi Tapia Xabxab artista urruñarra da haren egilea, eta Baigorriko Lagundu elkarteak antolatuta egin dute aurkezpen... [+]
Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak abizenen grafia euskaratzeko kanpaina abiatu du. Adin txikiko seme-alabak dituzten gurasoei egiten zaie deia bereziki, gurasoek deitura euskatuz gero, automatikoki 18 urtez beherako seme-alaba horiei ere euskaratuko baitzaie.
Ospitalizatuta dauden pazienteek eskumuturrekoan eramango dute “e” ikurra. Hala, osasun langileek badakite herritar horiek eskatu dutela euskaraz artatua izatea. Osakidetzak dio euskarazko komunikazioa errazteko beste tresna bat gehiago dela. Proiektu zabalago bateko... [+]
2026ko hauteskundeei begira, zutabe bat ireki du Enbata-k. Plantan emanak izanen diren zerrenda abertzaleen hautagaiei ideia kutxa bat eskaini nahi die, beren programak Herriko Etxeen eskumeneko sail ezberdinetan eraikitzeko. Hilabete honetan, Herriko Etxeek euskararen alde egin... [+]
Ekintza sorta ugariko bi eguneko egitaraua eduki dute bertaratu diren irakurleek: besteak beste, liburu azoka, ikuskizunak, tailerrak eta mahai-inguruak izan dituzte. Maider Elcano koordinatzailearen ustez, Biltzarraren indarra idazleei eta sortzaileei lekua ematen dien... [+]