Eztirik ez, baina bizitza ematen duten erleak ezagutarazteko proiektua

  • Erleen galeraren inguruan asko hitz egin eta argitaratu da azken urteotan komunikabide askotan. Erreportaje eta kazetaritza lan horietan arreta jarriz gero, ordea, ohartuko gara gehienetan fokua ezti-erleengan jartzen dela. “Eztia ekoizten duena erle mota bakarra da, baina horrez gain, munduan beste 20.000 espezie daude, eta ezer gutxi dakigu horien inguruan”, azaldu du Ainhoa Magraghek, Abejas Silvestres proiektuko kideak. Hiru ikerlarik sortu zuten elkartea 2019an, protagonismo gutxi duten erle espezie horiek gizarteratzeko eta ingurumenean jokatzen duten paper garrantzitsuaz jendea sentsibilizatzeko asmoz. Getxon dute egoitza, eta bertan aritzen da Magragh.


2022ko abuztuaren 23an - 08:15

“Iberiar penintsulan mila erle basati espezie baino gehiago daude zenbatuak. Horietako gehienek ez dute eztirik egiten, ez dira kolonietan biltzen, ez dute erreginik… baina oso gutxi dakigu horien inguruan, eta toki askotan desagertzen ari dira”, dio ikerlari bizkaitarrak. Ezti-erleek babes gehixeago jasotzen dute, horiek ere gaixotasunak eduki arren eta desagertzeko arriskuan egon arren, erlezainen laguntza behintzat jasotzen dutelako. Horien esfortzuari esker, azken hamarkadetan ezti-erleen erlauntz kopuruak gora egin duela azaldu du Magraghek.

Erle basatien kasuan, eztia ematea bezalako funtzio argirik izan ez arren, ingurumenerako ezinbestekoak diren beste funtzio asko betetzen dituzte, landare basatiak eta nekazaritzako laboreak polinizatzea, esaterako. “Labore askoren polinizazioa ezin da ezti-erleengan soilik erori, kasu gehienetan beste erle mota batzuen beharra ere badutelako”, dio bizkaitarrak. Izan ere, lore eta landareen morfologia anitza izanik, ezaugarri desberdinetako erleen beharra dute: tamainari dagokionez, mingainaren luzerari begira… “Ezin dugu aukera bakarrean dena jokatu”, dio adituak.

Dibulgazio lanean

Erle basatiak ezagutzera emateko lanean ari da batez ere elkartea, oso lan gutxi baitago egina alor horretan. Herritarrak informatzea bada haien lan ildo garrantzitsuetako bat, baina nekazari eta abeltzainengan ere foku berezia dute jarria. “Nekazariei begirako proiektu bat martxan izan genuen: kit moduko bat ematen genien, erleentzako hoteltxo batekin eta horientzat onuragarriak diren bertako landareen hazi nahasketa batekin”, azaldu du. Kataluniako ehun laborarik hartu zuten parte proiektuan. “Horrekin ez dugu lortuko erleak kontserbatzea, baina bai ikusaraztea aldaketa txikiekin espezie horiek zaintzen lagundu dezakegula”.

Bere ikerketan, Gorbeia inguruan polinizatzaileak aztertzen ari da Magragh. Hiru urteotan, esparru nahiko txikian, 130 polinizatzaile espezie baino gehiago topatu dituzte. Elkartearen webgunean erle basatiak identifikatzen ikasteko hainbat gida jarri dituzte herritarrentzat eskuragarri. Horrez gain, hitzaldiak eta bestelako ekintzak ere antolatzen dituzte han-hemen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baratzetik mundura
2024-03-25 | Garazi Zabaleta
Hazien liburutegia
Liburuak eta haziak, aberastasun publiko

Urteak dira Nafarroan eta beste zenbait tokitan hazien liburutegi proiektuak martxan dituztela. Hazien liburutegiak, liburuen liburutegietan. Euskal Herriko Hazien Sareak antolatutako hitzaldi batean izan zuen egitasmo horien berri Ane Leturia Delfrade Antzuolako liburuzainak,... [+]


2024-03-18 | Garazi Zabaleta
Nekazariak eskolan
Eskola ezin bada baserrira igo, baserria jaitsiko da ikastetxera...

Hamar urte baino gehiago daramatza martxan Arabako Nekazariak Eskolan proiektuak, Hazi fundazioak zenbait ekoizlerekin elkarlanean bultzatzen duena. Haur eta gaztetxoak nekazal mundutik geroz eta deskonektatuago bizi diren garaiotan, inoiz baino beharrezkoagoa da elkar... [+]


2024-03-11 | Garazi Zabaleta
Gu zu bio
Ontziratu gabeko garbiketa produktu ekologikoak, Bermeoko dendan

Ateak ireki berri ditu Bermeon Gu Zu Bio dendak, otsailaren 17an egin baitzuten inaugurazio ekitaldia. Edurne Zulueta Aranguena da proiektuaren bultzatzailea, eta berak azaldu bezala, garbiketako produktuei lotutako kontsumoari buelta bat eman nahi izan dio egitasmoarekin... [+]


2024-03-03 | Garazi Zabaleta
Azokoop
Pirinioetako Artzibarren lan eta bizi: hurbileko kontsumorako denda eta proiektua

Artzibarko Urdirotz herrian, Nafarroako Pirinioetan, proiektu berri batek zabaldu ditu ateak otsailaren 24an. "Azoka-Denda" deitu diote Txabi Bados Ruizek eta Rita Perandrés Martínezek haien etxe azpian ireki duten dendatxoari. Azokoop mikrokooperatibaren... [+]


2024-02-26 | Garazi Zabaleta
Agharas elkartea
Kulturarteko ortua, Barakaldoko Gurutzeta auzoan

Amazigh gazteek sortutako elkartea da Agharas, eta urteak daramatza kulturartekotasuna lantzen Barakaldo inguruan. Duela lau bat urtetik, kalean bizi diren gazteei astean hirutan afariak ematen dizkiete, eta harrera pisu bat ere badute martxan, aldi baterako erabiltzeko... [+]


Eguneraketa berriak daude