Euskaraz irakurtzeko kanpaina Baionako Mediatekan

  • Urri osorako plana egina dute Baionako Mediatekan, erakusketak, tailerrak, ikusgarriak eta topaketak izango dira euskarazko irakurketa sustatzeko.


2015eko urriaren 16an - 09:31
Javier de Isusi komikilariak "Baleak ikusi ditut" lanaz erakusketa paratu du. Argazkia: arnoaesklabuendako.blogspot.com.
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Esate baterako, Mediatekan azken aldian sartu diren euskarazko liburuak ezagutarazi eta proposatuko dituzte.

Urriaren 9tik hasita 30era bitartean “Baleak ikusi ditut” Javier de Isusiren komikiaren inguruko erakusketa ikusteko moduan da. Urriaren 17an berriz, Baionako gau eskolako kideek helduek lehen urratsak euskaraz egiteko ikastaroa eskainiko dute. Urriaren 27an “Euskara hedabideetan: egoera eta perspektiba” mahai-ingurua gidatuko du Pantxika Maitiak. Haurrentzako eta musikazaleentzako ekimenak ere badira. Hemen duzue egitarau osoa.

Irakur! Ekimenaren antolatzaileak ondokoak dira: Baionako Herriko Etxea, Euskal Kultur Erakundea, Euskararen Erakunde Publikoa, Paueko Unibertsitatea eta Baionako Mediateka.


Euskara Ipar EH-n kanalean gehiago
2026ko martxoaren 11
Bixente Claverie, AEK-ren Nazio Kontseiluko Ipar Euskal Herriko kidea
"Borondatea baldin badugu, lortuko dugu 2050ean hiztunen kopurua %30 izatea"

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.