Urri osorako plana egina dute Baionako Mediatekan, erakusketak, tailerrak, ikusgarriak eta topaketak izango dira euskarazko irakurketa sustatzeko.
Esate baterako, Mediatekan azken aldian sartu diren euskarazko liburuak ezagutarazi eta proposatuko dituzte.
Urriaren 9tik hasita 30era bitartean “Baleak ikusi ditut” Javier de Isusiren komikiaren inguruko erakusketa ikusteko moduan da. Urriaren 17an berriz, Baionako gau eskolako kideek helduek lehen urratsak euskaraz egiteko ikastaroa eskainiko dute. Urriaren 27an “Euskara hedabideetan: egoera eta perspektiba” mahai-ingurua gidatuko du Pantxika Maitiak. Haurrentzako eta musikazaleentzako ekimenak ere badira. Hemen duzue egitarau osoa.
Irakur! Ekimenaren antolatzaileak ondokoak dira: Baionako Herriko Etxea, Euskal Kultur Erakundea, Euskararen Erakunde Publikoa, Paueko Unibertsitatea eta Baionako Mediateka.