Euskararen alorrean “jauzi kualitatiboa” agindu du Pradales lehendakariak, “kontsentsua oinarri”

  • Euskararen Erabilera Biziberritzeko Biltzarra iragarri dute 2027rako. Irail honetan hasiko dute bidea. Hainbat arlotako 270 lagun bildu dira ekitaldian, eta herritar guztiei luzatu die gonbita Imanol Pradales lehendakariak: "Asmoa da bi urteko epean lanketa zabala eta plurala egitea, eta nazioarteko biltzar handi, heterogeneo eta esanguratsu bat eginda amaitzea".

Imanol Pradales EAEko lehendakaria 'Jauzia gara' ekimena aurkezten, Bilboko Azkuna Zentroan. Irekia

2025eko ekainaren 10ean - 10:20
Azken eguneraketa: 13:54
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Agerraldiaren testuingurua ez da nolanahikoa izan: Espainiako Presidenteen Biltzarrean euskarari bizkar eman diotenean heldu da Jauzia gara dinamikaren aurkezpena, Euskaraldia amaitu eta gutxira, eta justu urtebete igaro denean, lehendakari kargurako hautatu zuten inbestidura plenoan, Pradalesek Maialen Lujanbioren bertsoa errezitatu zuenetik: "Herri hau sortzen jarrai dezagun, euskaratik eta euskaraz". Pleno hartako anekdotetako bat izan zen, bertso hori diskurtsora ekarri eta gero, voy terminando esanez jarraitu zuela gaztelaniaz.

Testuinguruan, lekua: Bilboko Azkuna Zentroan egin du agerraldia Jaurlaritzak. Leku hori ez da polemikatik salbu egon azken hilabeteotan. Abenduan, hango zuzendariak dimisioa aurkeztu zuen, "kudeaketa ereduaren gaineko desadostasuna" argudiatuta. Jone Gartzia Gerrak erreportaje honetan kontatu zuen moduan, Azkuna zentroan hiru proiektu daude egun, liburutegia, kiroldegia eta proiektu kulturala deritzona, eta hirurak esku pribatuek kudeatzen dituzte. Bilboko Udalak La Caixari beste espazio bat eman izanak eragin zuen zuzendariaren dimisioa, "azken tanta".

Eusko Jaurlaritzaren Jauzia gara dinamika ez da ezerezetik sortu, Ibone Bengoetxea lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak azpimarratu duenez: "600 eragilerekin baino gehiagorekin eseri gara, 350 erakunderekin baino gehiagorekin egon gara, eta 800 bilera baino gehiago egin ditugu". Horren adierazle, agerraldian bertan 270 pertsona baino gehiago bildu izana. "Zuen laguntza behar dugu aurretik dugun erronka estrategikoari erantzuna emateko; euskararen biziberritzearen prozesuan datozen hamarkadetako oinarri eta printzipioak defendatzeaz ari naiz", adierazi du Pradales lehendakariak. EAEko gobernu honek bi konbikzio dituela adierazi du: bata, "biziberritzeari bultzada berria" ematea, eta bestea, elkarrekin egitea, "kontsentsuan". Adierazpen horiek ohi baino euskalki bizkaitarragoa erabiliz egin ditu Pradales santurtziarrak. 

Hirugarren biltzarra

Aintzat hartu du Pradales lehendakariak 1956an Agirreren erbesteko Jaurlaritzak Parisen deitu zuen Mundu osoko Euskaldunen I. Biltzarra deiturikoa. Juntadizo hark helburu zuen euskaldun guzti-guztiak elkartze hutsa, frankismopean bizi zirenak zein Ipar Euskal Herrikoak eta diasporakoak. 1987an, Ardanzak berak deituta, bigarrena egin zen.

Orain, Pradalesek ildo hura berreskuratu nahi du. Ez dago argi zein modu zehatzetan garatu asmo duen 2027ko biltzarra, baina argi du "jauzi kualitatibo bat" beharrezkoa dela, eta "kontsentsua oinarri" egin behar dela. "Bestelako emaitzak lortu nahi baditugu, bestelako gauzak egin behar ditugu", adierazi du Pradalesek, eta azpimarratu "ezinbestekoa" izango dela "euskalgintzarekin eta euskararen egitura klasikoekin" loturarik ez duten sektore, eragile eta pertsonak erakartzea. Hain zuzen, nabarmendu du "konplizitate eta aliantza berriak" egin beharra euskaraz dakitenenen zein ez dakitenen artean. 

Euskararen ezagutzaren eta erabileraren inguruko datuak ere aipatu ditu Pradalesek, dagoeneko usu entzuna den 2021eko azken Inkesta Soziolinguistikoarena. Pradalesen irakurketa baikorra izan da: 30 urteko epean euskaraz dakitenak 528.000tik 809.000ra igo dira, "bereziki gazteetan egon da gorakada itzela", eta, erabilerari dagokionez, "gorakada" nabarmendu du azken 34 urteotan, lau puntukoa.

"Euskara ikasi nahi dutenei, erraztasun ekonomikoak"

Urteotan guztiotan, euskararen ahalegin gehienak ezagutzaren arloan egin direla nabarmendu du Ibone Bengoetxea Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak. Hizkuntzaren irakaskuntzan, hain zuzen: "Euskara ikasi nahi dutenei erraztasun ekonomikoak jarri nahi izan dizkiegu, eta aurrera egin dugu doakotasunerako bidean".

Apustu hori, Bengoetxearen esanetan, "emaitzak ematen" ari da: amaitzear den ikasturte honetan, mailarik oinarrizkoenean (A1), matrikulazioak %20 igo dira, eta C1 mailan ari diren 16-18 urte artekoen artean, azken bi urteotan %73 igo dira matrikulak. Bi kasu horietan doakoa da euskara ikastea. 

Datorren ikasturtetik aitzina, A2 mailan matrikulatzen diren ikasleei murriztu egingo zaie kostua: 310 euro ordaintzetik, 70 eurora pasatuko da matrikula, gutxi gorabehera, Jaurlaritzak aurreratu duenez. 

 270 parte hartzaile agerraldian, hangoak eta hemengoak

Gizarte-sektore guztietako 270 ordezkari bildu ditu ekitaldian Jaurlaritzak. Adierazi duenaren arabera, finantza eta enpresa alorreko jendearengandik hasita, euskaltegi, aisialdiko erakunde eta immigrazioari loturiko elkarteetaraino. 

Besteak beste, honako hauek egon dira Azkuna Zentroan egin den agerraldian: HITZ Ikerketa Zentroko Eneko Agirre, Janire Atxurra sare sozialetako eduki-sortzailea, Luis Cárdenas kolonbiar jatorriko erizain eta euskaltegiko ikaslea, Itziar Idiazabal hizkuntzalaria, Joxean Alustiza Fagor Taldeko presidentea, eta Miren Arzalluz Guggenheimeko zuzendaria. Horiez gainera, Mirua musika-taldeak Mugaz gaindi abestia jo du zuzenean, eta Jaurlaritzak bat egin du kantuak dioenarekin: euskara mugaz gaindi eramatea. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
Departamenduaren Baionako egoitzan euskararen aldeko tindaketa egin zuten EHEko kideak libre dira

"Euskaraz bizi nahi dugu" mezua tindatu zuten larunbatean, eta 48 oren inguru eman dituzte atxiloaldian ekintzaileek. Gorka Torre kontrol judizialpean askatu du prokuradoreak, epaiketaren zain; bertze hirurak komisariara deituak izanen dira.


2025-09-30 | Ahotsa.info
Irauli: euskarazko jarduerak eta zerbitzuak eskaintzen dituen proiektu berria Iruñean

 'Hiri Buruzagia loratzen. Loratu ala hil' lelopean sortu da Irauli proiektu berria, euskarazko kalitatezko jarduerak eta zerbitzuak eskaini nahi dituena; hizkuntzaren indarberritzean oinarrituta.


Analisia
Euskal zinea

Iragan berria den Donostiako Zinemaldian euskarazko hiru lan eskaini dira prestigiozko Sail Ofizialean: Maspalomas, Karmele eta Zeru ahoak.

Festibala gutxi gorabehera erdira heldu zenean ohartu nintzen laugarren bat ere bazegoela euskal zinea labelarekin: Los domingos. Bilbon... [+]


EHEk Baionako departamenduaren egoitzan margoketa egin du

Buruilaren 27an ebiakoitz huntan Euskal Herrian Euskaraz-ek Baionan salatu du Euskara bigarren mailako hizkuntza bezala kontsideratua dela. "Euskaraz bizi nahi dugu" mezua margotu dute departamenduaren egoitzaren gainean.


2025-09-29 | Sustatu
Itun Soziopolitiko berrirako, ingurune digitalean egin beharreko batzuk

'Itun Soziopolitiko berrirako eskaintza' dokumentua aurkeztu du Euskalgintzaren Kontseiluak, Batuz Aldatu dinamikaren barruan hainbat eragilerekin egindako agerpenean. Eragileek atxekimendua egiteko dokumentu sinagarri bezala aurkeztu dute, eta luze eta zabal azaltzen... [+]


Jauzi bat egitea helburu, itun soziopolitiko berria proposatu du Kontseiluak

Euskara biziberrituko bada, hizkuntza politiketan jauzi bat ematea ezinbestekotzat du Euskalgintzaren Kontseiluak. Jauzi hori emateko proposamen bat aurkeztu du, eta itun soziopolitiko berri baterako deia egin du, irailaren 26an, Batuz Aldatuko Sinatzaileen II. Batzarrean... [+]


Euskararen jauziaren premia: uda eskolatik etorkizunerako gogoeta

Telesforo Monzon laborategiak antolatutako uda eskolak euskararen etorkizunaz gogoeta egiteko plaza beroa ekarri zuen Bergarara. Hasieran, Garikoitz Goikoetxeak eta Olatz Altunak euskararen egungo egoera eta etorkizuneko joerak marraztu zituzten, eta horren gainean aritu ziren... [+]


2025-09-24 | Jon Torner Zabala
Lorea Etxeberria (KEA Kirola Euskara Ahoan)
"Kirolaren bidez, umeek euskara plazerarekin lotzea nahi dugu"

Orain arte ez dugu aipatu, baina bada 6-12 urte arteko umeen kirol jarduerari –aisialdiari, oro har– lotuta dagoen eta azpimarratzea merezi duen beste osagai bat: hizkuntza erabilera. Zentzu horretan, euskararen arnasgune dira Eskola Kiroleko programak, lekuan lekuko... [+]


Yasmine Khris (Ongi etorri Iruñera): “Elkar ezagutzaren bidez euskal-kultura zabaltzea da gure helburua”

"Ongi etorri Iruñera" zikloa bueltan da. Urriaren 30ean hasiko da migrante eta errefuxiatuekin euskarara hurbiltzeko topaketen bigarren edizioa eta izena emateko epea irekia dago.


Euskararen etorkizuna "jokoan" dagoela ohartarazi dute Donostian

Mugikortasun agenteen euskara eskakizunaren sententzia salatzeko, Egiako Justizia jauregiaren aurrean elkarretaratu dira Donostian.


2025-09-16 | Jon Torner Zabala
On.eus ataria sortu dute Ipar Euskal Herriko eragileek, euskararekin laguntzeko

"Ez da izango hainbeste iritziz beteriko webgunea, laguntzarako baliabideen bilduma baizik", azaldu digu Arantza Egigurenek, On.eus webgunearen arduradunetako batek. Astearte goizean aurkeztu dute Baiona Ttipian, On! sorgunean. Erabiltzaileak lau multzotan banatu... [+]


Euskalgintzarekin zubi lanak berreraiki nahi ditu EEPko zuzendari berriak

Ttitto Betbeder Euskararen Erakunde Publikoko zuzendari berriaren ustez kontzertazioa sustatu behar da euskalgintzarekin eta aholku batzordea biziarazi berriro.


2025-09-15 | Euskal Irratiak
Frantziar gobernua gabe baina elkarteen sustenguarekin iragan da EKEren administrazio kontseilua

Eztabaida gutirekin baina herriaren indarrarekin egin du bere administrazio kontseilua Euskal Kultur Erakundeak irailaren 13 honetan. 70 eta 80 elkarteen ordezkaritza hurbildu zen mobilizaziora, baina suprefeta eta DRACa gabe egin behar izan dute.

 


Eguneraketa berriak daude
Barraskilo bat Amanita Muscaria baten gainean
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren udazkeneko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Izara formatu berritzailean, landareak lantzeko jakintza praktikoa, lurraren eta bizidunen osasunarekin lotutako gaiak eta poster eder bat deskubrituko dituzu urtaro bakoitzean. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!