Udaberriko azken egunean, ikusmin handia Gasteizko Legebiltzarrean. Nonbait juntatu bada jende frikia, hemen izan da. Baina aspaldian ez bezainbeste jende dago, eta zerbaitegatik da hori. Hedabideetako 300 profesional, ez alferrik. Hamabi urteren ostean, bi boxeolariak berriak izan baitira ringera ateratzen. Goizeko lehen orduan legebiltzarraren atarian ez zen giro, euria ari zuelako, eta barruan ere urduritasunak, bien partetik seguru, gaurko batailak markatu dezakeelako datozen lau urteetako tempoa. Urkulluk ez du entzun Otxandianoren hitzaldia; hain justu, Pradales hitz egitera zihoanean sartu da ganberan.
Inbestidura saioaren ibilbidea: 9:30ean hasi da osoko bilkura berezia. Haien lehendakarigaiak aurkeztu dituzte, lehenbizi EH Bilduk eta gero EAJk; hautagai bakoitzak 90 minutuko hitzaldia eman du. Bilkura eteten da, 14:30 arte. Orduan, talde parlamentario bakoitzak, txikitik handira, 30 minutu ditu bere ikuspegiak azaleratzeko. Erantzunerako txanda dute gero bi hautagaiek, bakoitzak beste 30 minutu. Atzera ere taldeen txanda: 10 minutuko tarte bana. Bilera une batez etengo da, talde bakoitzak bere botoa erabaki dezan, eta gero egingo da bozketa. Gutxi gorabehera, 20:00etan amaitzea aurreikusten da.
Andoni Ortuzarren besotik heldu da Imanol Pradales parlamentuko hall-era, dozenaka kazetariren parera, zeintzuek EAJko sailburu eta legebiltzarkide batzuen eta EH Bildukoen arteko tartea bereizten zuten. Pradalesi zuzen-zuzen gainera bota zaio prentsa; ea zer programa politiko aurkeztuko zuen galdetu diote. Nekez entzun zitekeen erantzuna. Apur bat kikildu egin dela irudi du, eta ez zen gutxiagorako, zentimetro erdiko distantziarik gabe geratu delako. Baxu hitz egin du. Bost segundo eskas eman ditu hizketan. Ez du ezer aurreratu. Zer demontre, zer nahi zenuten, gloriazko 90 minutu izango zituen gero atrilean.
Geroxeago heldu da Pello Otxandiano legebiltzarrera, Nerea Kortajarenak lagunduta. Batera jo du lehenik, bestera imintzio gero, urduri eta oso ondo nora joan ez zekiela nabaritu zaio. Koalizioko kide guztiak zain zituen eta horiek argitu diote bidea, kazetarien mila eta bat kamera artetik igarota. EH Bildukoek maitasun keinu bat egin diote elkarri, denak daudela esan, eta obretan daukaten bulegora joan dira. Musikariek dioten moduan, pentsatzen dut, azken orduko txisteek lagunduko dutela urduritasunak baretzen, Otxandianok hasi behar zuen-eta hizketan.
Otxandiano: zurrun eta ezagun zaion tonuan
45 orriko liburuxkarekin atera da atrilera. Soziologia sailean klasifikatzeko modukoa, diskurtsoaren lehen ordu laurdenari erreparatuta gutxienez; izan ere, Chomsky sasi-hila bailitzan, munduaren globalizazioaren eta sistema neoliberalaren analisia egin du, daturik apenas emanda, diskurtso gizatiarrago batetik mintzatuta. Eskuin muturraren igoera, bizitzako alor gehienen merkantilizazioa... “Porrota bizitzen ari gara”, esan du. Eta kurioski, gutxi gorabehera hori esaten ari zenean sartu da ganberako salan jardunetan dagoen Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburua. “Euskadiko kutxak” ondo doaz, sailburuak hori dio beti, urtez urte zergatan gehiago jasotzen delako, baina aurrezki kutxa propiorik eta enpresa estrategikorik gabe geratu da Lakuako botere exekutiboa, eta, horregatik, baita herritarrak ere. Otxandianok gogor kritikatu du hori.
Botere exekutiboan egon denari, ordea, bestelako ate batzuk irekitzen zaizkiola inor gutxik jarriko luke zalantzan –bestela irakurri aste honetan ARGIAk atera duen erreportajea, Satlantis armagintza enpresari buruzkoa–. Eta armagintza da, NATOko estatukideen artean bederen, bide estrategikoa inbertsore askorentzat. Gasteizko parlamentuan ordezkaritza gehien duten lehen hiru indar politikoek sustengatzen duten Espainiako Gobernuak ederki asko igo du defentsa gastua, baina Otxandianok eskuak ez harrapatzeko moduko adierazpenak egin ditu horri lotuta. “Zein da eskalatze maila horrek indartzen duen agertokia, Hirugarren Mundu Gerra ez bada? Nora garamatzazue?”, galdegin du, EH Bilduk horretan zerikusirik ez, zero, izango balu bezalaxe.
Gerora sakondu du euskararen eta euskal kulturaren alorrean, eta titularra eman: “Botilak ura galtzen du”. Argi utzi du, eta EAJri begiratuta iradokitzera eraman, XX. mendeko politikek ez dutela balio XXI. mendean.
Pradales: lehendakari paperean
Pradalesen arabera, ordea, euskara “bigarren hizkuntza” bat da. Euskaraz hauxe esan du: “Bizitzak eman didan opari onenetakoa da. Zorionez, bigarren hizkuntza batean bizitzeko aukera duen pertsona bat naiz eta euskarak mundua ikusteko beste modu bat eskaintzen dit”. Agian ari zen lehen aipatu duen ideiari buelta ematen, euskal hiztunik gabeko familian jaio zela.
Euskararen ezagutzak eta erabilerak gora egin dutela esanda, pozik agertu da eta “bide horretatik jarraitzeko” konpromisoa adierazi du. Baina bai aitortu du meseta batera iristen ari garela, hemendik behera egingo dela, eta horregatik, “euskara biziberritu” behar dela esan du, “elkarlanean”. Eta hori esanda, Maialen Lujanbiori bertsoa hartu dio: “Herri hau sortzen jarrai dezagun, euskaratik eta euskaraz”. Voy terminando izan dira hurrengo hitzak.
Aldaketarako proposamenak, dena den, Jaurlaritzak bere gain hartuko dituen epe motzeko ekintza zehatz batzuen konpromisoak, lehentxeago zerrendatu ditu. Bi nobedade: edozein pertsonari euskara doan ikasteko aukera eskaintzea maila guztietan; eta administrazio publikoarekiko harremanetan, euskara erabiltzeko eskubidea “egiazki” bermatzea. Definitu beharko du hori nola gauzatu asmo duen.
Urkulluren tankera hartu du Pradalesek. Atrilera atera da analisi orokorra egitera, Euskadi ondo dagoela esatera –“ez da oasi bat, ez irla bat, baina ondo gaude”–, eta zifra borobileko erronkak eman eta batzuk izendatzera. Eta Urkulluk gaur bertan bezalaxe, gorbata urdina jantzi du. Nonbaitetik hasten da bidea, Otxandianok esan duen eran.
Itxurakeriatik asko dute gaurkoaren gisako saioek. Haizeak eramaten dituen promesak egin ohi dira, orokorregiak direla. “Lan-baldintzak hobetu”, tarteka hub, deal, center eta antzerakoak entzuten dira, betiere atzetik “sustatu”, “bultzatu”, “garatu” eta “inbertitu” aditzek lagunduta. Batzuentzat beti da “momentu historikoa” ez-dakit-zer egiteko.
Ezker-paretara bota dio pilota Otxandianok, eta airez erantzun Pradalesek. Autogobernu ponentzia berreskuratu behar dela esan du EH Bilduko lehendakarigaiak, Ibarretxez geroztik, Urkulluk mahai azpian gordeta eduki izan duela argudiatuta, eta “nahieran” ateratzen zuela, komeni zitzaionean, kurtso hasieretako saioetan-eta. Gehiengo abertzalea duen parlamentua eratu dela gogorarazi dio Otxandianok.
Akaso espero ez zen urratsa eman du Pradalesek, eta hori izan da saioko nobedade handia. Espainiako Gobernuarekin hitzartutakoa, Gernikako Estatutuko azken eskumenak ere lekualdatzekoa, konpromiso gisa hartu du, baina horrez gain, “beste urrats bat egiteko” hitza eman du. “Iritsi da unea. Euskadirentzat Estatutu itun berri bat adostu eta onartu nahi dugu, ahalik eta adostasun handienarekin”.
Otxandianok eskua luzatzen amaitu du bere diskurtsoa, “gugatik ez da izango” esanez eta “anbizioa” aipatuz. Anbizio horiek zapuzteko giltza EAJ-PSEk izango dute, ezbairik gabe, ea gehiengo osoz era itxian zenbat jokatzen duten.
Epilogo bat
Titularrera eramandako “hirugarren jaka” Anduezarena da. Asteak daramatza puztuta, botoak galdu arren bi eserleku irabazita, eta ikusi dugu prentsan, nola uko egingo dion sail baten kudeaketari, familia kontziliazioa ez delako erraza... Ziur Ortuzarrek eta Pradalesek nahiago zuketela Andueza gobernuan sartuko balitz, eta lehendakariorde izanda are hobe, gobernua kritikatzeko abaguneak eskas izango lituzkeelako horrela. Baina PSE-EEko idazkari nagusi izango denez “soilik”, deseroso sentiaraziko du baten bat, eta une batean baino gehiagotan.
Hain justu ere gaurko plenoan eserlekutik altxa eta kanpora gehien joan dena Andueza izan da. Gorbata gorri berria luzitu nahiko zuen kameren aurrean, goizean hizketarako txandarik ez zeukanez protagonista sentitu... Edonola ere: datozen lau urteetan kontutan hartzeko figura izango da Andueza.
Jon Gurutz Gomez Goikoleak Juan Mari Atutxaren ondoan egin zuen lan Jaurlaritzaren Segurtasun Sailean 1992 eta 1998 artean, lehenik prentsa aholkulari gisa eta 1994tik kabinete buru. Izendapena Miren Dobaran Arkautiko aurreko zuzendariak dimisioa eman eta ia bi hilabetera... [+]
Aldundiak aurtengo Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio abenduan Lourdes Iriondo Mujikari (Donostia, 1937-Urnieta, 2005) bere heriotzaren 20. urteurrenean. Aintzatespen horrekin, euskaren biziberritzean eta euskal kulturaren suspertzean Iriondok egindako “lan mamitsu eta... [+]
"Erronka izugarria" duen mahaia jarri du martxan Eusko Jaurlaritzak, 50 bat eragilerekin: eskola segregazioa gainditzeko neurriak adostea. STEILAS eta ELA sindikatuek ez dute parte hartu; Jaurlaritzak oinarri dituen politikek segregazioa betikotzen dutela diote.
Etengo du. Hori da kaskora supituan etorri zitzaidan pentsamendua, gosaria ahoan eta Euskadi Irratia sintonian, Imanol Pradales lehendakaria entzun nuenean CAF “gogoeta etikoa” egitera gonbidatuz, Palestinako lur okupatuetan trena eraikitzeko duen kontratua eten edo... [+]
Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.
Donostiako epaitegi batek aurretik emandako epaia berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. ELAk eta LABek mobilizazioa antolatu dute ostiralerako, eta Euskalgintzaren Kontseiluak bat egin du.
Kontratua segi ala eten, enpresaren erabakia "errespetatuko" lukeela argi utzi nahi izan du Imanol Pradales lehendakariak, Euskadi Irratiari egindako elkarrizketan. Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza.
Pentsioak osatzeko 145.000 sinadura bildu dituen herri ekinaldi legegilea eztabaidatzeari ezezkoa eman ondoren, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua oso gogor agertu da Eusko Jaurlaritzaren jarrerarekin eta "bi aldiz engainatuta" sentitu direla azaldu du. EH Bilduk eta... [+]
Gatazka politiko bat egon da azken 60 urteetan Euskal Herrian, eta horrek izan du bere bertsio biolentoa, ETAk bideratu duena, zeinari Espainiako Estatuak errepresioz eta estatu-terrorismoz erantzun dion. Sei hamarkadetan, ordea, biolentzia horiek ez dira berdin ikusi izan... [+]
Maiatzean 145.142 sinadura aurkeztu zituen Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak Gasteizko Legebiltzarrean, pentsioak gutxieneko soldatarekin parekatzeko proposamen baten alde. Pentsioak jasotzen dituzten pertsonentzako babesa “dagoeneko sisteman txertatuta”... [+]
ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.
50 maliar inguru ari dira kalean bizitzen Gasteizen beren asilo eskaeren ebazpenaren zain. Eusko Jaurlaritzak Oñati eta Tolosako harrera zentroetara mugituko ditu Espainiako Gobernuaren pasibotasunaren aurrean, horren eskumena baita eskaerak ebaztea eta ostatu alternatiba... [+]
Hedabideen artean erakunde publikoek urtero publizitatearen bidez banatzen duten diru-zakua milioika eurotan zenbatu daiteke. Baina sistema garden eta justu baten faltan, medio batzuk argi eta garbi irabazten irteten dira banaketa horretan, eta Eusko Jaurlaritzaren... [+]
Iñigo Urkullu lehendakari ohiak adierazi du Txiki eta Otaegi Eusko Jaurlaritzak aitortutako biktimak direla, eta hala "errespetua" merezi dutela. Haien biktima izaera ezin dela zalantzan jarri azpimarratu du.