Euskarak gutun bat idatzi digu ARGIAko blog batean eta fenomeno biral bihurtu da

  • Telefonoz telefono, pantailaz pantaila zabaltzen ari da Josune Azurmendi ARGIAko blogariak idatzitako testu bat. Euskarak idatzi digun gutuna da, hizkuntza erabiltzera animatzen gaituena.


2014ko azaroaren 20an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Irrizbizi blogean argitaratutako mezuak 1.000 partekatze baino gehiago izan ditu Facebook sare sozialean eta Whatsapp bidez ere asko zabaltzen ari da azken egunetan.

Lehen pertsonan hitz egiten digu gure hizkuntzak eta “bizitzako lehenengo egunetatik” alboan izan dugula gogora ekartzen digu, baina guk, zuzen ez hitz egitearen beldurrez, lotsa hartu diogula.

Euskaraz hitz egitean akatsak egiteko beldurrik ez edukitzea da testuaren mezu nagusia, denek hitz eginez “herri baten nortasunaren zati izateaz gain, herriko norbanako bakoitzak” euskarari nortasuna ematea lortu arte.

Hala izan bedi!


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
2025eko abenduaren 17
Euskal pizkundea
Gure txinpartak

2025eko abenduaren 17
Euskal pizkundea
Izateak eta izenak

2025eko abenduaren 17
Euskal pizkundea
Beharra, eragile handi

2025eko abenduaren 17
Euskal pizkundea
Non dago biziraupenaren langa?

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!