Euskara ikasteko eskaintza da murriztu duten bakarra Iruñeko Hizkuntza Eskolan

  • Ingelesa, italiera, alemana eta frantsesaren eskaintza mantentzea edo handitzea erabaki du Nafarroako Gobernuko Hezkuntza departamentuak. Aldiz, euskara taldeak murriztu egin ditu, Hizkuntza Eskolaren irizpidearen aurka: "Badirudi Eskola enpresa pribatua balitz bezala kudeatu nahi duela Hezkuntza departamentuak, gurea hezkuntza publikoa dela ahaztuta".

"Hezkuntza departamentuak hartutako erabakiek aditzera ematen dute ez dutela Eskolaren funtzionamendua ezagutzen".

2023ko irailaren 19an - 08:22
Azken eguneraketa: 10:34
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Iruñeko Hizkuntza Eskolan ikasturte honetan eskainiko dituzten 3.950 plazetatik ia erdia ingelesa ikasteko izango dira (1.925), italiera eskaintzak ere gora egin du, eta frantsesak eta alemanak mantendu egin ditu plazak. Euskarak bi talde galduko ditu, 750 plazatik 700 plaza eskaintzera igaroko da Eskola, Gobernuko Hezkuntza departamentuak hala erabakita.

Eskolako euskara irakasle Jaume Gelabertek ARGIAri azaldu dionez, Eskolako zuzendaritzak euskara plazak mantentzea zuen eskatua, baina kontrako erabakia hartu du Hezkuntzak: “Oro har, departamentuak hartutako erabakiek aditzera ematen dute ez dutela Eskolaren funtzionamendua ezagutzen, eta argi dago anitzetan beren irizpideek ez dutela gureekin bat egiten”.

Are, “zaila da esaten zer irizpide hartu dituen Hezkuntza departamentuak taldeak ixteko, ez baitigu bere irizpideen berri argirik eman”. Irizpidea ikasle kopurua bada, Gelabertek dio taldeak banan-banan hartzeak ez duela zentzurik, urteren batean arrazoi puntualengatik talde batean ikasle gutxi izaten ahal direlako, eta hurrengoan gehiago. “Bestalde, uste dugu batez besteko globala hartu beharko litzatekeela kontuan, eta horretan ia 22 ikasle genituen taldeko”.

Kopuruak gorabehera, “badirudi Eskola enpresa pribatua balitz bezala kudeatu nahi duela Hezkuntza departamentuak –salatu du irakasleak–, gurea hezkuntza publikoa dela ahaztuta, eta horrela izanik, gure iritziz, zenbakiek ez lukete irizpide bakarra edo nagusia izan behar. Nafarroako gizartea buruan, gure eskaintza dibertsifikatzen saiatu gara moduluen bidez, eta horretan ere departamentuak bidea itxi digu”.

Urtez urte euskarari murrizketak

Urtez urte, euskararen eskaintza gero eta txikiagoa da Nafarroako hizkuntza eskoletan; azken bost urteetan euskara ikasteko 825 plaza eskaintzetik 700 plaza izatera igaro da Iruñekoa. Aurten, "momentuz uste dugu ez dela euskara ikasi nahi duen ikaslerik kanpoan gelditu; taldeak itxi izanaren eragina irakasle kopuruan nabaritzen da batez ere, eta azterketa garaiko lan-karga izugarrian".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
2025eko abenduaren 17
Euskal pizkundea
Gure txinpartak

2025eko abenduaren 17
Euskal pizkundea
Izateak eta izenak

2025eko abenduaren 17
Euskal pizkundea
Beharra, eragile handi

2025eko abenduaren 17
Euskal pizkundea
Non dago biziraupenaren langa?

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!