Europan jokatzen diren futbol partidek lotura dute Asiako auto istripuekin

  • Europan futbol partida "handiak" jokatu eta hurrengo egunean auto istripu gehiago gertatzen da Singapur eta Taiwanen, gidariak logale direlako, British Medical Journal aldizkariak plazaratutako ikerketaren arabera. Datu bitxia, inondik ere.

Ikerketaren egileek diotenez, futbol partiden ordutegia aldatzeak istripu kopurua murriztuko luke / Pixabay.com

2020ko abenduaren 18an - 11:17
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Demagun, esaterako, Londresen partida bat jokatzekoa dela, arratsaldeko 20:00etan. Taipei, Hong Kong edota Pekinen, goizaldeko 4:30en bueltan hasiko da. Hura telebistaz ikusi nahi duenak, hortaz, loari lapurtu beharko dizkio minutuak. Hurrengo egunean nekatuago egongo da, erreflexu gutxiago izango du, bolantean loak hartuko du...

Singapur, Guangzhou, Philadelphia, Seattle eta Ipar Karolinako unibertsitate banak elkarlanean egin dute ikerketa. 2012-2018 epealdian Ingalaterran, Espainian, Frantzian, Alemanian eta Italian jokatutako 12.700 partidaren eta Singapur eta Taiwanen gertatutako 2 milioi trafiko istripuren artean izan zitekeen lotura aztertu dute. Singapurreko trafiko istripuei dagokienez, taxi konpainia nagusien datuak hartu dira aintzat.

Ikerketaren egileek diotenez, urtean, taxi-gidariak tartean izan diren 370 istripu baino gehiagoren "erantzulea" izan daiteke futbola Singapurren. Eta Taiwanen, 41.000 istripurena.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Futbola
2025eko abenduaren 4
José Luis Mendilibar. Futbola eta gero, Zaldibar
"Mundu honetan ez dakizu lau hilabetean entrenatu gabe egoten"

2025eko azaroaren 19
Berriketa gutxi
Mendi tontor

2025eko azaroaren 19
51.396

Eguneraketa berriak daude