Gutxienez botoen %40 lortuta, George Simion AUR alderdiko buruak bikoiztu egin du bigarren indarraren babes kopurua. Europako Batasuna "diktadura bat" dela aipatu du Simionek behin baino gehiagotan, eta Errumaniak Ukrainari emandako laguntza etetearen alde agertu da. Auzitegi Konstituzionalak aurreko bozen emaitzak baliogabetzeak nahiz sozialdemokratek eta liberalek osatutako koalizioak ez dute saihestu eskuin muturraren garaipena.
Inkesta guztiek bere garaipena iragartzen bazuten ere, aurreikusitakoa baino tarte handiagoa atera die AUR Errumaniarren Batasunerako Aliantza eskuin muturreko alderdiak beste hautagaiei igandeko Errumaniako presidentetzarako hauteskundeetan: herrialdetik kanpo bizi diren errumaniarren botoak aintzat eduki gabe, Nicusor Dan hautagai independenteak botoen %20,97 lortu ditu, eta Crin Antonescu liberalen eta sozialdemokraten arteko koalizioaren hautagaiak, berriz, %20,18. Azken bi horietako bat lehiatuko da Simionekin maiatzaren 18an egitekoak diren bigarren itzulian, hautagai bakar batek ere ez baititu botoen %50 edo gehiago lortu.
Nagusiki kristautasuna, familia eta nazioa goraipatu ditu Simionek hauteskunde kanpainan zehar. Errumaniak Bigarren Mundu Gerra aurretik zituen lurraldeak berreskuratzearen alde egin du, eta, hortaz, Moldavia Errumaniara anexionatzearen alde. Ukrainaren eta Errusiaren arteko gatazkari dagokionez, Errumaniaren "neutraltasuna" argudiatuta Kieveri laguntza militarra etetea defendatu du. Haren ustez Europako Batasuna egun "diktadura bat" da, baina NATO Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundea babestu du.
Eskuin muturraren gorakada saihestu ezin
Errumaniako alderdi ofizialistek nahiz herrialdeko Auzitegi Konstituzionalak ezin izan dute eskuin muturraren gorakada saihestu. Izan ere, azaroaren 24an burutu zen presidentetzarako hauteskundeen lehen itzulia, baina epaitegiak baliogabetu egin zuen Calin Georgescu eskuin muturreko hautagaiak lortutako garaipena –botoen %22,9 eskuratu zituen–. Georgescuren sare sozialetako kanpaina Errusiaren laguntza izan zuela ebatzi zuen Auzitegi Konstituzionalak, eta bozak errepikatzea agindu zuen.
Azaroko hauteskundeeak eskuin muturrak Errumanian izan duen gorakadaren isla izan ziren. Gorakada hori eteteko asmoz Alderdi Sozialdemokratak, Alderdi Nazional Liberalak eta Errumaniako Hungariarren Batasun Demokratikoak koalizioa osatu dute igande honetako bozetarako, baina ez da nahikoa izan Simionen garaipena saihesteko. Botoen zundaketa oraindik amaitu gabe, koalizioa bigarren itzulira heltzeko lehian murgilduta dago Dan hautagai independentearekin.
Gobernatzeko ezintasuna
Presidentetzara iritsiko balitz ere, herrialdea gobernatzeko zailtasun ugariri aurre egin beharko lieke Simionek. Izan ere, azaroko presidentetzarako bozak baliogabetu ostean, legebiltzarreko hauteskundeak egin zituzten abenduan. AUR alderdiaren gorakadaren aurrean sozialdemokraten eta liberalen koalizioak gehiengoa galdu bazuen ere senatuan eta parlamentuan, herrialdeko egungo lehen ministroa Marcel Ciolacu sozialdemokrata da. Simionek ezingo luke Ciolacu kargutik kendu, horretarako parlamentuaren gehiengoaren babesa behar baitu, eta sozialdemokratek, liberalek, zentroko nazionalistek, Hungariarren Batasun Demokratikoak eta gutxiengo etnikoak biltzen dituzten alderdiek eserlekuen %65 dituzte.
Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]
Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]
Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.
Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.
Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.
Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]
Espainiako Vuelta abuztuaren 23tik irailaren 14ra izango da, bertan, Israel-Premier Tech taldeak hartuko du parte. Txapelketaren zuzendari Javier Guillének esan du "ezin dituztela kanporatu, puntuazioa dela eta parte hartzeko eskubidea" irabazi baitute.
AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.
Ibilaldiaren helburuak dira, alde batetik, Euskal Herrian kausa palestinarra babesteko sarea ikusaraztea eta aktibatzea, eta, bestetik, sionismoarekin kolaboratzen duten enpresa eta erakundeak salatzea, hala nola CAF, Teva, Carrefour, Zara eta Bardeako tiro poligonoa. Euskal... [+]
Gazako palestinarren aurkako genozidioa aurrera doan bitartean, Europak Israelgo armagintza industria hauspotzen jarraitzen du. Elbit Systems Israelgo armagintza enpresa ezagunak joan den astean iragarri zuen Europako herrialde batekin 1.600 milioi euro baino gehiagoko kontratua... [+]
Komunikazio ministro eta gobernuaren bozeramaileak iragarri du neurria. Berehala galdetu diote ea mehatxuren batek bultzatu duen erabakia, eta horri erantzun dio "mehatxua Israelgo eskuin muturretik" datorrela.
Bero boladek, haizeak eta lehorteek suteak pizteko aukerak bikoiztu dituzte Europan. Portugal, Espainia, Grezia eta Turkia pairatzen ari dira suterik handienak. Milaka suhiltzaile eta herritar ari dira suaren kontra borrokan Europa hegoaldeko herrialdeetan.
AEBetako presidentea Zelenskirekin eta Europako haren aliatuekin bildu da astelehenean, Etxe Zurian. Badirudi Trumpek ontzat jo duela Vladimir Putinek ostiralean izandako bileran proposatutakoa: Ukrainako gerra amaitzeko Kiev "lurralde truke posibleez" hitz egiteko gai... [+]
Alaskan nahiz Etxe Zurian egindako bilkurek sortzen duten harrabotsaren parekorik ez du piztu. Eta protagonistek ere hala nahiago, esango nuke. Baina begien bistako garrantzia du Asiako bi potentzia nagusientzat eta, zeharbidez, kontinente osorako: Txinako Kanpo-arazoetako... [+]
Gaza Hiria osorik okupatzeko onartu berri duten planaz kezkatuta, milaka israeldarrek Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroari exijitu die Hamasekin akordio batera iristeko "gerra amaitu" eta zerrendan dituzten bahituak aske uzteko. Herrialdeko lehen... [+]