Errigorak 200.000 euro bildu du euskara sustatzeko

  • Inoiz baino saski gehiago banatuko dituzte aurten Errigorako kanpainan. Iker Ajuriagerra Errigorako kidea pozik agertu da, euskara sustatzeko ekimenei egindako ekarpenean ere eragina izango duelako.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2019ko abenduaren 09an - 09:53
Agerraldia taldearen aurkezpena urriaren 13an egin zuten Tafallan. Errigorak udazkeneko ‘Euskarari puzka’ kanpainako saskiak salgai jarri zituen. Dagoeneko hasi dira saskiak banatzen. Argazkia: Idoia Zabaleta / Foku.

Amaitu da aurtengo Errigoraren kanpaina, eta pozik daude arduradunak: inoiz baino saski gehiago banatuko dituzte: 14.300, guztira. Igoera egon da eskaerei dagokienez eta, ondorioz, baita ekarpenean ere: 200.000 euro bideratuko dituzte Nafarroa hegoaldean euskara sustatzeko ekimenetara. Iker Ajuriagerra Errigorako kideak eman ditu xehetasunak Naiz Irratian egindako elkarrizketa honetan.

Hiru saski eskaini dituzte aurten, klasikoa, ekologikoa eta Gabonetako produktuz osatutakoa: «Eskaera gehien izan duena klasikoa izan da, gehien ezagutzen dena ere bada, eta denetarik pixka bat duena: 7.000 saski baino gehiago beltzak izan dira. Ekologikoaren eskaera ere oso ona izan da, lehen aldia izateko, 4.000 inguru. Gabonetako saskiak beste mota bateko eskatzaileak izan ditu, eta 2.000 eskatu dituzte».

Kanpaina honekin, 200.000 euro bideratuko dituzte Nafarroa hegoaldean euskara sustatzen duten proiektuei, Ajuriagerrak azaldu duenez: «Eskaera gehiago jaso ditugunez, ekarpena ere handitu egin da. Eta gainera saski batzuek gehixeago balio zutenez, eta saskiaren %25 denez bideratzen dena diru ekarpen bezala, saski kopuru berarekin, diru gehiago banatuko da. 200.000 bat euro guztira. AEK-rentzat izango da zati bat, Ikastolen Elkarteko hiru ikastolarentzat beste bat, D ereduko ikastetxeentzat beste zati bat, eta, kanpaina hasieran esan bezala, Nafarroa hegoaldeko euskaltzaleentzat sortu dugun elkarterako, Agerraldia deitzen den elkarterako, ere izango da diru ekarpenaren zati bat».

Dirua jasoko duten eragileak bezala, ekoizleak ere oso pozik daudela aitortu du Ajuriagerrak. Gaur ekingo diote saskiak banatzeari: « Auzolan ariketa bat da Errigora. Banaketa egiteko ere boluntarioen laguntza izaten dugu. Goizeko zortzietatik hasita, ari dira saskiak egiten ekoizleak. Ostiral honetan banatzen hasiko gara eta herrietara bideratzen. Bizkaian abenduaren 14an bukatuko dugu».


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errigora
'Eutsi geureari' goiburuarekin abiatu da Errigoraren udaberriko kanpaina

Nafarroako erdialde eta erriberako nekazariei eta euskalgintzari babesa adierazteko produktu loteen eskaerak egin daitezke Errigora. eus webgunearen bitartez. 'Eutsi geureari'  izeneko kanpaina abiarazi zuten atzo eta martxoaren 13ra arte aukera dago saski horietako... [+]


14.000 saskitik gora saldu ditu Errigorak, eta 185.000 euro bideratuko ditu euskalgintzara

Hamar urte dira saskiekin hasi zirela eta bi milioi euro bildu dituzte guztira.

 


Errigora, hamar urte euskarari puzka

50 euroko saski bakar eta "biribila" eta komunitatea batuko duen argazki erraldoia atera nahi dituzte urteurrena ospatzeko kanpainan. Azaroaren 9ra bitartean egin daiteke saskien eskaera.


Ludoteka euskaldunak Nafarroa erdi eta hegoaldean, aisialdian ere haurrak euskaraz aritu ahal izateko

Nafarroa erdi eta hegoaldean euskaraz ikasi bai baina erabiltzeko aukera gutxi du haur askok. Herri horietan aisialdia euskaraz gozatu ahal izateko asmoz jaio ziren Jolasteka ludoteka euskaldunak. Ikasturte honetan gutxienez 16 herri, 22 jolasteka eta 3 eta 12 urte arteko 211... [+]


Suteei aurre egiteko, auzolana eta elkar-laguntza

Iazko udan suteek panorama iluna utzi zuten Nafarroan, argazkiko San Martin Unxen lurren %95 kiskali zuten. Asko hitz egin zen hedabideetan suteek eragindako kalteez, baina nola aurre egin gero eta sute gehiago eman daitezken testuinguruari? Nafarroako Gobernuaren interes falta... [+]


Eguneraketa berriak daude