Eguberriko merkatu euskalzalea antolatu dute Baionan

  • Lehenengo aldiz “euskararen aldarriak hedatzeko” azoka antolatu dute euskararen biziberritzean lan egiten duten zortzi elkartek. Euskararen egunean irekiko da azoka eta abenduko beste hiru egunetan ere egongo da zabalik.

Baionako Lisses kaleko 4. zenbakian egingo da azoka. Google maps

2024ko azaroaren 20an - 16:15
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Eguberriko merkatu “etiko eta solidarioa” izango da abenduaren 3an, 7an, 21ean eta 23an Lapurdiko hiriburuan. Euskararen egunarekin batera irekiko ditu ateak, 10:00etatik 18:00etara arte izango da produktuak erosteko aukera. 

Bada, Biga Bai, Elkar, Euskal Konfederazioa, Hedabideak, Plazara, Euskaltzaleen Topagunea eta UEU elkarteek sortu dute ekimena.

Antolatzaileek iragarri dutenaren arabera Baionako Lisses kalean kokatuko den azokan katiluak, kuadroak, egutegiak, liburuak, arropa, jokoak, diskoak eta abar izango dira salgai. Erosketen bidez irabazitako dirua euskararen alde egunerokoan lan egiten duten hainbat elkartetara bideratuko da.


Euskara Ipar EH-n kanalean gehiago
2026ko martxoaren 11
Bixente Claverie, AEK-ren Nazio Kontseiluko Ipar Euskal Herriko kidea
"Borondatea baldin badugu, lortuko dugu 2050ean hiztunen kopurua %30 izatea"

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.