ARGIA.eus

2020ko ekainaren 01a

Donostiako metroaren lanetako hondeamakinen kristalak hautsi dituzte ezezagunek

  • Donostiako Antigua auzoan, Pio Baroja kalean egiten ari diren metroaren lanetako lau hondeamakinen leihoak hautsi ditzute goizaldean, ETS Eusko Trenbide Sareak salatu duenez. Azpiegitura proiektu honen lehen tunela han zulatzen hasi dira. Ekintza ez du inork hartu bere gain.

ARGIA @argia
2018ko maiatzaren 11
Hondeamakinaren leihoak hautsi dituzte gauez ezezagunek. (Argazkia: Irekia)

Kristal hautsiak zeudelako, ostiral goizean lanak geldirik izan dituzte, El Diario Vascok jaso duenez. Lan hauek egiteko hainbat eraikuntza enpresak sortu duten UTEak salaketa jarri du Ertzaintzan, eta eragindako kalteak kalkulatzen ari dira.

Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapena eta Azpiegitura departamentuaren menpeko ETS enpresak, "Donostiako eta Gipuzkoako gizartearen gehiengoak nahi duen azpigitura honen aurkako erasoaren erabateko gaitzespena" adierazi du. "Eusko Jaurlaritzan, Gipuzkoako Aldundian eta Donostiako Udaleko ordezkari politikoen gehiengoak babesten du azpiegitura hau".

Irekia gunean jarri dituzte argazkiak.

 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Donostiako metroa?  |  Donostia

Donostiako metroa? kanaletik interesatuko zaizu...

Azkenak
EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude