Donostiako Antigua auzoan, Pio Baroja kalean egiten ari diren metroaren lanetako lau hondeamakinen leihoak hautsi ditzute goizaldean, ETS Eusko Trenbide Sareak salatu duenez. Azpiegitura proiektu honen lehen tunela han zulatzen hasi dira. Ekintza ez du inork hartu bere gain.
Kristal hautsiak zeudelako, ostiral goizean lanak geldirik izan dituzte, El Diario Vascok jaso duenez. Lan hauek egiteko hainbat eraikuntza enpresak sortu duten UTEak salaketa jarri du Ertzaintzan, eta eragindako kalteak kalkulatzen ari dira.
Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapena eta Azpiegitura departamentuaren menpeko ETS enpresak, "Donostiako eta Gipuzkoako gizartearen gehiengoak nahi duen azpigitura honen aurkako erasoaren erabateko gaitzespena" adierazi du. "Eusko Jaurlaritzan, Gipuzkoako Aldundian eta Donostiako Udaleko ordezkari politikoen gehiengoak babesten du azpiegitura hau".
Irekia gunean jarri dituzte argazkiak.