Metroaren lanek beste pitzadura bat eragin dutela salatu du Satorralaiak

  • Satorralaia bizilagunen mugimenduak Donostiako Metroaren eraikuntza lanek Loiola kalearen eta San Martinen arteko izkinan dagoen eraikinean –Erviti musika denda zegoen tokian– eragindako kalteak salatu ditu.


2023ko urtarrilaren 13an - 07:00
Argazkia: Satorralaia.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Satorralaiak kalte horien arrazoia Donostiako Metroaren Erdialde-Kontxako geltokira sartzeko kanoiak eraikitzeko Easo eta San Martin kaleetan erabili diren metodo “erasokorretan” dagoela salatzen du, eta hori Eraikuntza Proiektuan “sarbide-kanoiak oso eremu eraikian daudela, eta horrek eraikuntza-arrisku handiak dakartzala” ohartarazten den arren.

Erabilitako eraikuntza sistema metro batetik gorako diametroa duten piloteak lurpean presio bidez lerrokadan sartzea izan da, era horretan luzetarako pantaila hormak eraikitzeko, eta pilote eskerga horiek indar bortitzarekin presionatuz sartu behar izan dituzte.

Bestalde, Easo kaleko 31. zenbakian dagoen eraikinean balkoia erori egin zen joan den urtarrilaren 4ean, eta gertakari horren zergatia momentuz argitu gabe badago ere, Satorralaiak nabarmendu duenez, Metroaren Proiektuak berak nabarmentzen du eraikin horren azpitik igaroko den San Bartolomeko sarbide kanoia eraikitzeak etxe horrentzat dakarren arrisku larria, Metroaren geltokira sartzeko sarbide horren zulaketa lanak eraikinaren zimenduetatik oso hurbil egin behar direlako.

Argazkia: Satorralaia.

Donostiako metroa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...