Donostiako metroan izandako istripu baten ondorioz langile bat ospitaleratu dute

  • Donostiako metroaren lanetan istripua izan da ostiral goizean, Benta Berriko tunelean. Oraindik informazio xeherik ez badago ere, ARGIAk jakin ahal izan du kofratua egiten ari zen langile bat dela zauritua eta ospitalera eraman behar izan dutela anbulantzian.


2021eko urtarrilaren 29an - 12:11
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Istripua jasan duen langilea kofratzen ari zen. eta oraindik zergatiak argitu ez diren arren, zerbaitek harrapatu eta zauritu du. Lehen informazioen arabera, kontziente dago. Anbulantzia bertaratu da metroko lanetara eta Donostiako ospitalera igo dute berehala.

Istripu eta ezbehar ugari

Ez da lehen aldia azpiegitura honetan lan istripuak gertatzen direla. Iazko martxoan, ezinbestekoak ez ziren lan guztiak gerarazteko agindua zegon arren, Donostiako metroko lanak ez zituzten geratu eta Victor Gonzalo Riffo mekanikariak istripua izan zuen, ia dozena bat tonako manipulatzaile teleskopikoarekin. Makina garbitzen eta konpontzen ari zela, maldan behera erori zitzaion. Makinak kalte ugari izan zituen, baina langileek ez zuten minik hartu. Enpresak hamabost eguneko zigorra ezarri zion langileari lanik eta soldatarik gabe.

Horrez gain, azken hilabeteetan harrabotsa sortu dute hiriaren erdigunean bi eraikin oso hustu beharrak edo errepidean zulo bat eragin izanak,


Donostiako metroa? kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.