"Hormigoiaren mafia ala Euskal Errepublika" lelopean, Donostiako Metroaren sarbideetan ekimena egin dute

  • Euskal Errepublikaren aldeko Ehun mugimenduak larunbatean Donostiako metroaren lau tunelen sarreretan pankartak jarri ditu. "Metroaren zuloak frankismotik datorren eta 78ko erregimenarekin jarraitu duen sare klientelar-mafiosoaren adierazlerik ilunenak dira", salatu dute.


2020ko abenduaren 14an - 11:28

"Donostiako metroaren lanak gelditu behar direla salatzeko eta Euskal Errepublikaren beharra mahaigaineratzeko". Horrela laburbildu dituzte Ehun mugimenduko kideek asteburuko ekimenaren arrazoiak.

Dozenaka ekintzailek larunbat goizean hirian azpiegitura hau egiteko baliatzen ari diren lau tuneletan pankartak jarri dituzte. Mugimendu honek Euskal Errepublika nahi du bestelako balio batzuen arabera bizitzeko, eta beraz, independentismoa bestelako gai sozialekin lotzeko lanean ari dira, hala nola metroaren gaiarekin, edo Antiguan etxetik bota nahi dituzten herritarren kasuarekin.

"Sare klientelar honen xedea baliabide publikoak esku pribatuetara pasatzea da. Horretarako, hamarkada luzeetan, lotsarik gabe, benetako beharrei erantzuten ez dieten lan publikoak erabili dituzte. Hori gertatu da, 78ko erregimenak berak, legearen bitartez,  lapurreta baimentzeaz gain bultzatu ere egiten duelako".

Ehun-eko kideek diotenez, ez dute bizitzen jarraitu nahi denen ongizateari beharrean, gutxi batzuen poltsikoari garrantzi handiagoa ematen dion Estatu batean. "Hamarkada luzetako praktikak erakutsi digun moduan, Espainian ez dago guzti hau konpontzeko aukerarik. Mafiakrazia Espainiaren esentzia da. Horregatik, Ehunetik uste dugu, denona dena lapurtzen duen mafiarik gabe bizi eta publiko-komuna babestuko duen markoa Euskal Errepublikak bakarrik eman diezagukeela. Hori dugu helburu", adierazi dute.

Ehun mugimendua Donostiako Antigua auzoan sortutako herri mugimendua da, Euskal Errepublikaren aldeko lan dinamikan ari dena. Orain aste batzuk Gasteizen Eusko Legebiltzarra inguratu zuten.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Independentismoa
Mikel Oteiza, Atarrabiako alkatea: “Gure eraikinetatik euskalduntasunarekin lotura duten ikur eta adierazpen guztiak modu basatian ari dira ezabatzen”

Tristeziaz hartu du Atarrabiako alkateak Nafarroako Justizia Epaitegi Nagusiaren epaia. Euskal Herriko armarria ezabatu beharko du herriko frontoiko hormatik. “Bere garaian ikurriña kentzera behartu ziguten bezala” adierazi du Euskalerria Irratian Mikel... [+]


2024-02-19 | Leire Artola Arin
Bizi baldintzen gogortzea eta pribatizazioaren areagotzea izan dira Talaia Feministaren 2023ko ondorio nagusiak

Otsailaren 17an ezkerreko 170 emakume feminista subiranista elkartu dira Oreretako Lekuona aretoan, 2023ko sei gertakari aztertu eta Talaia Feministaren behin betiko txostena adosteko. Euskal Herriko trantsizio feministarako proposamenak egiteko lehen pausotzat jo dute dosierra... [+]


2024-02-04 | Karmelo Landa
Independentzia nola?

Euskal Herriaren eta Kataluniaren independentzia aztergai da atzerrian. Nevadako Unibertsitateak, Renon, Ameriketako Estatu Batuetan, liburu mamitsua argitaratu berri du, ingelesez, Pro-independence movements in the Basque Country and Catalunya [Independentziaren aldeko... [+]


Eguneraketa berriak daude